artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Artea eta zientzia Tabakaleran, Alemaniako Gobernuak babestuta

Tabakalerak 300.000 euro jasoko ditu CIRCE programaren bidez, artisten eta ikerketa zentroen elkarlana sustatzeko. Lau proiektu dira abian, eta emaitzak erakusketa batean jarriko dituzte, azaroan.

artea-eta-zientzia-tabakaleran-alemaniako-gobernuak-babestuta
Ricardo DiÀŒÂez MuinÀŒÂƒo, Teresa Koloma Beck, Clara Montero, Edurne Ormazabal, Manuela Ruzzoli, BegonÀŒÂƒa RodriÀŒÂguez, Luis Uriarte

Andoni Imaz [BERRIA.eus]
| 4 Avril 2023

Artea, Zientzia, Teknologia eta Gizartea programa abian jarri eta hiru urtera, Tabakalerak nabarmen indartuko du ildo hori, Alemaniako Gobernuarekin egindako kontratu baten bidez. CIRCE Creative Impact Research Centre Europe programako "laborategi" bat izango da Donostiako zentroa, artisten eta kulturaz besteko erakundeen arteko lankidetza ikertzeko asmoz. 300.000 euro jasoko ditu Berlindik, artea eta zientzia uztartzen dituzten lau proiektu sortzeko.

"Arteak ezagutza sortzen duela aldarrikatzen dugu, artea ere ikerketa dela, eta artistek etorkizuna eta ezagutza sortzen diren lekuetan egon behar dutela", azaldu du Clara Montero Tabakalerako kultur zuzendariak. Orain arte, DIPC Donostia International Physics Center eta Tekniker ikerketa zentroekin egin izan dituzte gisa horretako elkarlanak. Aurten, bi horiez gain, BCBL Basque Center on Cognition, Brain and Language eta BCC Basque Culinary Center ere izango dituzte bidelagun.

Artista bat ariko da lanean ikerketa zentro horietako bakoitzarekin, eta emaitzak azaroan erakutsiko dituzte, Tabakaleran egingo duten "erakusketa handi" batean; Maria Ptqk izango da komisarioa. Emaitzen berri eman ez ezik, elkarlana bera nolakoa izango den ere aztertu nahi dute, metodologia ikertzea sektorearentzat baliagarria izan daitekeelakoan, horixe baita CIRCEren interesguneetako bat.

Tabakaleraz gain, Europako beste lau zentro hautatu dituzte CIRCE programan parte hartzeko: Berlingo u-Institut, Londresko City Unibertsitatea, Tallinngo Garage48 eta Zurich Centre for Creative Economies (Suitza).

"Arte praktikak ezinbestekoak dira krisi garaietan", Teresa Koloma CIRCEko ikerketa arduradunaren esanetan. "Artistak adituak dira ziurgabetasunari aurre egiten, ezezagunean nabigatzen eta bide berriak aurkitzen. Arteak eta zientziak, elkarrekin, sormenaren indar eraldatzailea askatu dezakete". Esan duenez, horregatik hautatu dute Tabakalera: eskarmentua duelako artisten eta zientzialarien arteko elkarlanean, eta, era berean, leku publiko bat delako, herritar guztiei irekia, eta "egungo gizartearen erronkei" heltzen laguntzen dielako horrek.

DIPCk landuko duen proiektuak Future Storage du izena, eta biltegiratze digitala ikertuko du: "Zer eragin sozial, ekonomiko eta ekologiko duen gero eta datu gehiago biltzeak, zer ordaintzen dugun denon garun kolektiboaren trukean", Ricardo Diez Muiño ikerketa zentroko zuzendariaren hitzetan. Marina Otero arkitektoa eta Eduardo Bendek NASAko ingeniaria ariko dira lanean.

Teknikerrekin elkarlanean egingo duten lanak, berriz, gizakien eta roboten arteko interakzioan ipiniko du arreta. Amaia Vicente artistarekin egingo dute proiektua, eta exoeskeletoak dituzten makinak egongo dira haren muinean, Luis Uriarte Teknikerreko zuzendari orokorrak azaldu duenez, baita makinen eta erabiltzaileen arteko "konfiantza harremana" ere: "Komunikazioak erraza izan behar du, sinbiotikoa ia".

Garuna harritzeko irudiak

Irudi kontraesankorrak hautemateak erantzun bat sortzen du giza garunean. Hori esplikatu du Manuela Ruzzoli BCBLko ikertzaileak. Garunak une bakoitzean gertatu behar lukeenari buruzko espektatibak ditu, eta, ustekabeko zerbait gertatuz gero, "aukerak urratzen" zaizkio. Laura MM artistarekin batera, adimen artifizialeko algoritmo bat entrenatuko dute, kontzeptu hori erabiltzeko sormen tresna gisa.

Algoritmoak irudi batzuk sortuko ditu, moduren batean espektatibak urratuko dituztenak, eta parte hartzaileen erantzuna jasoko du, garunaren jarduna irakurriko duen sistema baten bidez, eragin horren arabera beste irudi batzuk sortzeko. "Proiektu esperimentala izango da, esperimentu bat egingo dugulako Tabakaleran: erabiltzaile bakoitzaren erantzunaren araberakoa izango da lana", kontatu du Ruzzolik.

BCC Innovation gastronomia zentro teknologikoak lehen aldiz parte hartuko du arteari lotutako proiektu batean: Food Fictions ikerketa landuko du Tabakalerarekin. Artistek eta chefek etorkizuneko janaria irudikatu, eta aztertuko dute horrek zer eragin izango duen kulturan, ingurumenean eta gizartean. Gainera, Begoña Rodriguez zentro teknologikoko zuzendariaren arabera, arreta bereziz behatuko dute zentzumenen estimulazioak jandakoaren gaineko pertzepzioa aldatzeko duen ahalmena.


ipar-baltza

Ipar Baltza

Erlea Maneros Zabala

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

Du 11 Septembre 2026
Au 08 Novembre 2026

itzalek-diotena

Itzalek diotena

Ihintza-Chole Hargous Aranburu

Posta aretoa (Urruña, Lapurdi)

Du 11 Septembre 2026
Au 16 Octobre 2026

kaosaren-diziplina

Kaosaren diziplina

Isabel Coixet

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

Du 11 Septembre 2026
Au 01 Novembre 2026

ever-is-over-all

Ever is Over All

Pipilotti Rist

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Du 01 Octobre 2026
Au 17 Janvier 2027

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 10 Septembre 2026

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 10 Septembre 2026

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).