artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Gasezko harietatik egindako artea

Sahatsa Jauregik lau artelan sortu ditu 'Flux Cored' erakusketa osatzeko. Material sendoak nahiz ahulak erabili ditu artistak bere eskultura "performatiboetan". Irailaren 3ra bitarte egongo da zabalik Artium museoan

gasezko-harietatik-egindako-artea
Sahatsa Jauregiren Flux Cored erakusketan @RAUL BOGAJO / FOKU

Iraia Vieira Gil [BERRIA.eus]
| 7 Avril 2023

Esaldi bakar batean laburbildu du Sahatsa Jauregik Gasteizko Aurtium museoarentzat espresuki sortu duen erakusketa: "Zeozer egituratua da nire eskultura; oso gogorra den zerbaitek oso ahula eta delikatua den beste zerbait jaso dezake". Izan ere, ezaugarri horiek biltzen dituzten materialak eskulturara "itzultzea" izan da artistaren helburuetako bat, eta hala egin du Flux Cored erakusketa osatzen duten artelanetan. Berarentzat estimulagarriak izan diren momentuak irudikatzen dituzte guztiek, eta irailaren 3ra bitarte izango dira ikusgai museoko areto txiki batean.

Testuinguruak bilduma batetik abiatuta programaren barnean hartu ditu Artiumek Jauregiren obrak, museoak duela gutxi eskuratu eta bere funtsetara bildu dituen lanak ezagutaraztea baitu horrek helburu. "Erosi zidaten pieza bat nola babestu eta testuinguruan nola jarri izan zen erakusketaren abiapuntua", azaldu du artistak. Lehen pieza hori, ordea, kanpo uztea erabaki zuten Jauregik beste artelan batzuk aurkeztu zituenean. "Egon behar zuten piezek osatzen dute erakusketa".

Aurten sortutako lanak dira lautik hiru; bestea, Gurpil zulatua: burua, duela urte batzuk sortu zuen. Halere, erakusketaren norabidearekin bat egiten duela uste du. Lau artelanek, hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituzte; erabili dituen materialak eta horiek lantzeko prozesua dira agerikoenak. "Metala lantzeko, soldadura mota berezi bat erabili nuen; gasa gordetzen duen hari metaliko bat ipinita funtzionatzen duen soldagailu batekin egin nituen guztiak". Aitortu du soldadura mota hori askotan erabiltzen dela berez.

Milimetro bat baino gutxiagoko diametro batean gasa sartzea "metaforikoa" iruditu zitzaion, baina are gehiago harritu zuten haria deskribatzeko topatu zituen definizioak. "Nukleo urgarriko haria da, gasezko bihotza duena". Edota: "Bi elementu urgarrik bat egiten dutenean, oxidoa babesteko atmosfera sortzen dute". Haren ustez, adiera horiek bere eskultura ere definitzen zuten.

Gorputza da Jauregiren eskulturetan nabaria diren beste elementuetako bat. "Gorputzarekin harreman estua izan dut prozesu guztian, baina neure buruari galdetu nahi izan nion: 'Zein gorputz da zuk erabiltzen duzun hori?'". Berehala aurkitu zuen erantzuna; askotariko teknologiez osatuta dauden gorputzak gustatzen zaizkio. "Nire lanek zerikusia dute gorputz prostetiko, estrogeniko eta testosteronikoekin".

Lagunarteko sorkuntza

Eskultura laua izeneko mugimenduarekin identifika daitezke Jauregiren lanak. Clara Lopez Menendez komisario eta artistak, hain zuzen, Jauregiren obraren inguruan hausnartu eta, horretan oinarrituta, hainbat definizio garatu ditu. Lehena: "Eskultura laua edozein gizakiren bulkada sortzaile, konbinatorio, ludiko eta estetikotik sortzen dena da; batzuetan, ezta hori ere".

Pertsonen mugimenduarekin jolastu du, kasu honetan, Jauregik bere artelanak egiteko. "Egiten dudan eskultura oso performatiboa eta koreografikoa da". Lanetako bi, Izarrak eta Jone, Leire, Hodei, Nora eta Ni, lagunak arte estudiora gonbidatu eta gero gorpuztu zituen. Koreografia batzuk interpretatzeko eskatu zien orduan artistak, bai eta mugimendu batzuk egiteko ere, eta horrek inspiratu egin zuen.

Izarrak-en kasuan, esaterako, argi zuen lana osatzen duten tangei izar itxura eman nahi ziela, baina euste puntuak falta zitzaizkion. "Sei beso behar nituen izarren punta bakoitzeko, eta nire lagun bakoitzaren bi besoak erabili nituen azkenean". Eskultura ez da errealitatean gertatu zenaren irudikapen fidela, baina bada Jauregik jaso zituen estimuluen errepresentazio bat. Hala, izarraren puntak eusten dituzten eskuek dagozkien azazkalen formak dituzte atzamar puntetan.

Beso hirukote bakoitzeko bi tanga erabili zituen, bata zutik eta bestea alderantziz jarrita. Tanga guztiak desberdinak dira, eta batzuek koloretako borlak dituzte apaingarri moduan. "Horrelako zerbait egin nahi nuela banekien, baina ez nola". Azkenean, osaturik geratu da eskultura eta azpiko arropetako batean devil —ingelesez, deabru— hitza ere irakur daiteke.

flux-cored

Flux Cored

Sahatsa Jauregi

Artium (Gasteiz, Araba)

Du 31 Mars 2023
Au 03 Septembre 2023


foragers

Foragers

Jumana Manna

Artium (Gasteiz, Araba)

Du 17 Septembre 2026
Au 15 Novembre 2026

donostiako-paisaiak

Donostiako Paisaiak

Tomás Hernández

Ekain (Donostia, Gipuzkoa)

Du 10 Septembre 2026
Au 07 Novembre 2026

hirugarren-paisaia

Hirugarren paisaia

Maria Azkarate

Nafarroako museoa (Iruñea, Nafarroa)

Du 15 Mai 2026
Au 04 Avril 2027

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 Octobre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 Octobre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 Octobre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 Octobre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).