artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Javer Balda: "Altxerrik bere lekua du arte garaikidearen sustapenean"

Donostiako Altxerri galeriak 40 urte bete ditu, eta 'Jatorria oraina da' erakusketarekin ospatu du. Esther Ferrer, Remigio Mendiburu eta Nadia Barkateren lanak ikus daitezke bertan, besteak beste.

javer-balda-altxerrik-bere-lekua-du-arte-garaikidearen-sustapenean
Arg/ Jagoba Manterola / Foku

Nagore Garmendia Artano [BERRIA.eus]
| 5 Septembre 2023

40 urte dira Altxerri galeriak (Donostia) artearen aldeko apustua egiten duela. 1983an ireki zuten galeria, eta, geroztik, izen nabarmenak pasatu dira bertatik, euren obrak aurkeztera. Javier Baldak (Iruñea, 1958) hiru urte daramatza galeriako zuzendari, eta, urteurrena ospatzeko, Jatorria oraina da erakusketa ireki du.

40 urte... nola eramaten dira?

Nik ondo daramatzat, hiru urte baino ez baitaramatzat galeriako zuzendaritzan. Artista izan naiz hemen, eta ia sortu zenetik ezagutzen dut. Euskal Herriko artisten sustapena; hemen, Espainian eta nazioartean egin den guztia, ekarri diren artista guztiak, galeriarekin hazi diren bezero guztiak... oso politak izan dira 40 urte hauek. Oso lan betea da. Altxerrik bere lekua du arte garaikidearen sustapenaren barruan. Hori zen galeriaren hasierako proiektua.

Erakusketa batekin ospatu duzue urteurrena. Zergatik erakusketa horrekin?

Jatorria oraina da; hau da, beti ari gara artea berrasmatzen, eta beti ari gara aurrekoari eta ondorengoari aipamena egiten. Ez da oso erakusketa handia, zerbait trinkoagoa edo beteagoa egiteak agian despistatu egingo baitzuen. Dagoen guztia ondo ikus zedila nahi nuen.

Zer aurki daiteke erakusketan?

Erakusketa galeriako bildumako zenbait artelanetan oinarrituta egiteko asmoa zegoen, eta, hortik abiatuta, artearen jatorriaz hitz egin. Artistek beti egiten diote erreferentzia artearen jatorriari, eta hori adierazi nahi genuen. Artearen jatorriaren kontzeptu, ideia eta adierazpenen inguruan lan egiten duten hainbat artista daude erakusketan.

Baduzu obra gustukoenik?

Inork ez dit inoiz galdetu hori! [barrezka] Ez daukat faboritorik; arte guztia atsegin dut, baina bi obra daude bereziki gustuko ditudanak: Esther Ferrerren kristal gaineko azidoan grabatutako esku batzuk, eta Elena Asinsen Menhir eskultura delikatua. Hala du izena, hain zuzen, menhirrei egiten dielako erreferentzia. [Juan Luis] Goenagaren beste batzuk ere badaude, bere burua "haitzuloetako pintoretzat" jotzen duen artistarenak. Asko gustatzen zaizkit Sandro Chiarenak, [Remigio] Mendibururen bi obra bikain daude...

Galeria erakusketa gune bat da?

Galeria batek lan asko dakar. Erakusketa bat egiteak artistekin lan egitea esan nahi du: zer egingo duten, zer egin nahi duten, ekoizpena zaindu eta horretan lagundu, ahal bada. Eta, gero, promozioa egin eta saldu; azken finean, denda bat da. Galeriaren lana artisten lana erakustea eta horiei promozioa egitea da.

Galeriak jartzen zarete artistekin harremanetan, edo haiek zuekin?

Artista batzuk galeria guztiekin jartzen dira harremanetan, erakusteko leku baten bila. Altxerrik garai asko izan ditu, baina badakigu zein ildotan lan egitea gustatzen zaigun, nahiz eta nik erabaki nork aurkezten dituen bere obrak hemen. Ez hainbeste nortzuk, hori berritzen ari baikara etengabe, eta azken hiru urte hauetan saiatu naiz genituen artista klasikoak pixka bat berritzen, eta galerian agertu ez diren artistak bilatzen.

Zergatik du galeriak Altxerri izena? Zer lotura du galeriak kobazuloarekin?

Altxerriko kobazuloa galeria ireki baino urte batzuk lehenago, 1962an, aurkitu zutelako jarri zitzaion izen hori. Altxerri, Ekain bezala, labar pinturak zituzten bi haitzulo ziren, eta euskal artearen berpizkunde horri aipamena egin nahi izan zioten. Lotura fonetikoa da; belarrira ondo ematen du, eta, garai hartan, Altxerri artea berritzeko erreferentzia zen. Oteiza, Txillida, Zumeta eta Mendiburuk euskal arte garaikidea berrasmatzen zuen zerbait ikusi zuten kobazulo horien adierazpenean. Niri oso indartsua eta polita iruditzen zait izena.

Nola zeuden arte galeriak eta artistak duela berrogei urte?

Duela berrogei urte, kulturaren eta artearen mundu guztia berritzen hasi zen. Trantsizio betean geunden; zabaltze bat gertatu zen, lehenagotik zetorrena, eta artea berrantolatzen hasi zen, batez ere Espainian. Interesa, erakustaldiak eta promozioa handitu ziren. Artistengan jarri zen arreta, eman zezaketenaren gainean. Ekonomiari dagokionez, jendeak artea eskura zezakeen gustu hutsagatik, eta horrela sortu zen bildumagintza. [Madrilgo] Arco azoka 1982an sortu zen, eta ikasketa moduko bat izan zen hura, artistok zer egiten genuen eta merkatua nola sortzen zen ikusteko.

Eta oraingoa?

Hazi egin gara, eta gurekin batera hazi dira bildumagileak, erosleak... gauza asko aldatu dira artean, komunikatzeko moduetan. Artea instituzionalagoa da, salmenta gehiago daude, eta, proportzioan, erosleen profila asko aldatu da. Duela 30 urte, orain baino erosle gehiago zegoen, interes handiagoa zegoelako. Oso zaila da galerietan belaunaldien arteko erreleboa aurkitzea, eta dagoeneko ez dago hainbesteko fideltasunik, orain denetarako bitarteko gehiago daudelako eta eroslea bere kasa doalako. Baina jende gaztea ere badator, ezkontzetan artea oparitzen diotelako elkarri, eta asko gustatzen zaigu hori. Ezin gara kexatu bisitengatik, baina ez da lehen bezala.

Zer gehiago egin nahi duzue 40. urteurrena ospatzeko?

Bi erakusketa gehiago egingo ditugu. Ikusiko dugu zer gehiago egin dezakegun artearen alde.


aretxaga-miribilla

Aretxaga-Miribilla

Andoni Euba

Juan Manuel Lumbreras (Bilbo, Bizkaia)

Du 29 Avril 2026
Au 12 Juin 2026

museoa-urtu

Museoa Urtu

Nader Koochaki

Maison du Patrimoine (Maule-Lextarre, Zuberoa)

Du 26 Janvier 2026
Au 06 Septembre 2026

get-me-a-stone

Get me a stone

Rosalind Nashashibi

Artium (Gasteiz, Araba)

Du 12 Juin 2026
Au 01 Novembre 2026

louvre

Louvre

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 11 Juin 2026

Louvre museoko langileak greban omen daude. Xalbat Alzugarai [Berria egunkariko] kazetariak argitaratutako erreportaje luzean ondo baino hobeto deskribatu zuen munduko museo handienetako baten egoera penagarria.

denbora-besarkatzeko-ahalegin-bat

Denbora besarkatzeko ahalegin bat

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 10 Juin 2026

'MIRARI BAT EGUNEAN' | Artista: Nagore Txibite. | Non: NUPeko Sario eraikinean, Iruñean. | Noiz arte: ekainaren 13ra arte.

uharte-zentroak-9-proiektu-hautatu-ditu-2026ko-laguntza-programarako

Uharte Zentroak 9 proiektu hautatu ditu 2026ko Laguntza Programarako

| 9 Juin 2026

Arte Plastiko eta Ikusizkoetarako Laguntza Programak arte plastikoen eta Ikusizkoetarako arloan ikerketa artistikoko proiektu argitaragabeak egiten laguntzea du helburu. Egitasmoak bi modalitatetan banatuta daude: ekoizpenekoak alde batetik eta argitalpenekoak bestetik.

artea-mugitzearen-artea

Artea mugitzearen artea

Amaia Igartua Aristondo [BERRIA.eus]
| 8 Juin 2026

Artelanak erakusteaz ez ezik, haiek lekualdatzeaz ere arduratzen dira museoak: adibidez, maileguan uzten dituztenean. Zaharberritzaile batek gainbegiratzen du prozesua pieza biltzen dutenetik helmugan ipintzen duten arte, eta aseguratuta joaten dira.

elkarri-eutsiz

Elkarri eutsiz

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 4 Juin 2026

MAR DE DIOS | Non: Rekalde aretoan, Bilbon. | Noiz arte: Ekainaren 21era arte.

utopiaz-mozorrotutako-distopia

Utopiaz mozorrotutako distopia

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 4 Juin 2026

Orain dela egun batzuk gurutzaontzietan bizi den bikote bati buruzko berri bat irakurri nuen. Ontzi batean ezagutu zuten elkar; ordurako emakumeak bere etxebizitza saldua zuen eta jasotako diruarekin gurutzaontziz gurutzaontzi zebilen.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).