artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Isabel Hergueraren "Sultanaren ametsa" lehen filmaren sorkuntza-prozesua ikusgai dago Tabakaleran

Isabel Hergueraren sormen-munduan murgiltzea ahalbidetzen duten edukien artean, kolore ederretako akuarelak, hennarekin egindako marrazkiak, bidaia-koadernoak eta multiplano baten gainean jarritako ebakigarri animatuak daude. Erakusketa irailaren 15etatik 2024ko urtarrilaren 7ra arte bisitatu ahal izango da, Tabakalerako 2. Erakusketa-aretoan.

isabel-hergueraren-sultanaren-ametsa-lehen-filmaren-sorkuntza-prozesua-ikusgai-dago-tabakaleran

| 14 Septembre 2023

Tabakalerak "El sueño de la sultana" (Sultanaren ametsa) erakusketa aurkeztu du, Isabel Herguera artista donostiarraren animazioko lehen film luzearen sorkuntza-prozesuan zehar egiten den ibilbide bat. Filma Rokeya Hussain idazle bengalarrak idatzitako izenburu bereko ipuin feministan oinarrituta dago, eta Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatuko da aurki. Zinemaldia, gainera, erakusketako kolaboratzailea da.

Erakusketa berria Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroko 2. Erakusketa-aretoan dago ikusgai, eta hainbat sormen-giroz osatuta egongo da, artistaren estudioa bera izango balitz bezala. Izan ere, filmaren zati handi bat sorkuntza artistikoa babestera bideratuta dagoen Tabakalerako Artisten Gunean landu da. Bertan, Isabel Herguerak eta haren taldeak hainbat alditan lan egin dute 2016. urteaz geroztik.

"El sueño de la sultana" erakusketaren ibilbidea hainbat sormen-gunek osatzen dute. Besteren artean, Isabel Herguerak Indian 2005etik 2017ra egindako marrazkiak ikusteko aukera izango du bisitariak. Garai hartan hasi zen filma imajinatzen eta Indiako hiri handietako zalapartaren eta jendetzaren bitartez giroa eta bizitza mugimenduan atzematen. Akuarelan egindako marrazkiekin batera, soinu-instalazio batek filmeko eszenak gertatzen diren lekuak ekarriko ditu gogora: Kalkuta, New Delhi, edo Ahmedabad. Proiektuak 2013an hartu zuen forma, artistak Indian eman zituen tailer batzuen ondoren, eta ekoizpen-fasean sartu zen duela hiru urte baino gehiago.

Erakusketan, halaber, aldi baterako tatuajeen (mehndi) teknikarekin egindako muralak ikusi ahal izango dira. Teknika hori milaka urte dituen artea da, eta hennarekin lantzen da. Horren bidez, artista batzuek bere buruaren erretratua egiten dute filmaren El país de las mujeres sekuentzian, 1905ean idatzitako "Sultanas dream" ipuinean Begum Rokeya Hossainek deskribatu zuen utopia feminista, film luzearen motorra izan dena.

Erakusketak animazioko film bat sortzeko prozesuaren fase guztiak islatzen ditu. Adibidez, ideien eta erreferentzien bilketa moodboard tresnaren bidez, gidoi grafikoa edo storyboard izenekoa eta animatika aipa daitezke. Azken horretan, soinua duten hainbat sekuentzia ordenatu eta animatu gaineratu dira.

Isabel Herguerak bere bidaia-koadernoak laga ditu erakusketarako. Koaderno horietan, artistak Marsillianan (Italia), Kolonian eta Donostian igarotako aldien storyboard ugari daude. "Leku guztietara eramaten dut nire koadernoa; zenbaitetan, koadernoa nirekin izate hutsak lasaitu egiten nau. Orrialde horiek zabaltzen ditudanean, etxean sentitzen naiz. Zenbaitetan, bakean nagoenean marrazten dut, baina gehienetan lasaitasunaren bila nabilenean. Marrazteko ekintza pribatua da, baina koadernoa amaituta dagoenean, ez dut nirea denik sentitzen. Nitaz askatu egiten da. Publiko bihurtzen da", adierazi du artistak.

Txotxongiloek eta kartoi mehe beltzean eta landare-paperean egindako ebakigarri batzuek osatzen dute erakusketa. Bertan, multiplanoaren teknikari esker gainjarriak sortzeko prozedura ikusi ahal izango da. Pelikulatik baztertutako eszenak, testak eta bere garaian El sueño de la sultana sortze prozesuaren parte izan ziren frogak biltzen dituen bideo bat ere erakutsiko da. Gainera, jendeak errealitate areagotuko murgiltze-edukiak izango ditu eskuragarri mugikor edo tablet baten bidez.

Jarduera-programa

Erakusketak jarduera-programa zabala eskainiko du, besteak beste "El sueño de la sultana" pelikularen filmaketan parte hartu duen taldearen eskutik. ÀƒÂngel Peris artista bisualak, adibidez, "Atlas. Artea paper gainean eta tinta txinatarrarekin" tailerra eskainiko du, eta Izibene Oñederra eta Begoña Vicario zinegileek, berriz, animazioko film laburren saio batean parte hartuko dute. Gainera, bisita-solasaldiak, familiarteko arte-saioak, multiplano bat eraikitzeko tailer bat —Laura Ibáñezekin— eta zinema mintzatuko saio bat —Herguerarekin berarekin— egingo dira.

Biografia — Isabel Herguera

Isabel Herguerak Arte Ederretako ikasketak egin zituen Duesseldorfeko (Alemania) Kunstakademie izenekoan, eta Animazioko ikasketak California Institute of the Arts (Calarts) izenekoan. Los Angelesko hainbat animazio-produkziotan lan egin zuen 2003an Espainiara itzuli aurretik. Itzuli zenean, Animac (Kataluniako Animazioko Zinearen Nazioarteko Erakusketa) zuzendu zuen, eta Artelekuko Mugimenduzko Irudien Laborategiaren (MIL) koordinazioa eta programazioa hartu zituen bere gain.

Hainbat film labur zuzendu eta produzitu ditu, hala nola La Gallina Ciega (2005), ÀƒÂmár (2010), Bajo la Almohada (2012), Amore d'inverno (2015) eta Kutxa Beltza (2016). 2005. urteaz geroztik, animazioko tailer bat ematen du Ahmedabad-eko (India) Diseinuko Institutu Nazionalean (NID), eta animazioko irakasle gonbidatua da Txinako Arte Ederretako Akademia Nagusian (CAFA), Pekinen (Txina). 2017. urteaz geroztik, animazioko irakasle titularra da Koloniako (Alemania) Kunsthochschule für Medien Köln (KHM) izenekoan.

Duela gutxi erakusketaren jatorria den Sultana's dream film luzea zuzendu du. Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatuko da, eta azaroaren 17an izango dugu zinema-aretoetan.


essence

Essence

Exposition collective

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

Du 12 Septembre 2026
Au 04 Novembre 2026

bertopaketak

Bertopaketak

Anton Hurtado

Juan Manuel Lumbreras (Bilbo, Bizkaia)

Du 17 Septembre 2026
Au 23 Octobre 2026

get-me-a-stone

Get me a stone

Rosalind Nashashibi

Artium (Gasteiz, Araba)

Du 12 Juin 2026
Au 01 Novembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).