artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Testuei begira

'Hemen dragoiak daude' | Artista: Mikel Otxoteko. | Lekua: Donostiako San Telmo museoa. | Noiz arte: Urtarrilaren 7ra arte.

testuei-begira
Mikel Otxotekoren erakusketan ikusgai diren obretako batzuk. Arg/ MAIALEN ANDRES / FOKU

Garazi Ansa [BERRIA.eus]
| 13 Octobre 2023

Egia da munduarekiko dugun ezagutza edo harekiko perspektiba norberaren zirkunstantzia pertsonalek baldintzaturikoa dela erabat. Hau, ordea, askotan ahaztu egiten zaigu; edo ahaztuarenak egiten dugu, nahita edo nahi gabe. Gordetzearen errekurtsoa ere asko erabiltzen da; hitzak gordetzea, edo gorputza gordetzea, biek balio dute subjektibotasunak ezabatu eta egiantzekotasun neutrala proiektatzeko. Idazkera kokatuaz hitz egiten aritu nintzen orain dela gutxi lagun batzuekin: noiz eta nola kokatu idazlearen gorputza testu batean, hori zen kezka. Testu tipologien arabera errazagoa edo nekezagoa izan daiteke. Testu akademikoetan, adibidez, normalean gorputzak desagertu egiten dira guztiz, baita erakusketa aretoetan irakurtzen direnetan ere, gehienetan behintzat.

Erakusketetako testuak beti oso modu inpertsonalean idazteko joera dago, ustezko objektibitate bati erantzuteko edukiari protagonismoa emanez, eta edukiaren sorlekua edo sortze-gorputza ezkutatuz era berean. Komisariatutako erakusketetan, komisarioen lanen artean dago erakusketa aretoko testuak idaztea ere. Hau, ordea, gutxik dakite, eta, jakinda ere, ez da erraza izaten beti erakusketako komisarioak detektatzea. Komisariorik gabeko bakarkako erakusketa txikietan kontua gehiago konplikatzen da: artistak idatzi ditu testuak? Instituzioko norbaitek? Denetariko praxiak ematen dira, baina egiletasunak gutxitan izaten dira agerian eta gorputz pertsonal eta singularrak are eta gutxiago.

Hain zuzen, aspektu hau suertatu zitzaidan deigarri Mikel Otxotekoren San Telmo museoko Hemen dragoiak daude erakusketaren berri izandakoan. Erakusketako testuaren hasiera eta amaierak ohiko tonu instituzionala du, baina erdialdea, erakusketaren inguruko zehaztapenak aipatzen diren espazioa, koma artean idatzirik dago, eta jarraian, sinatua. Mikel Otxoteko bera da zuzenean eta lehenengo pertsonan ikusleari mintzatzen zaiona, erakusketaren muina den ikerketaren arrazoia esplikatzen diona, bere gorputza, edo izatearen zati bat bederen, testuan txertatuz, modu zintzo batez: bere ama du iturburu bere jakin-minak; edo zehatzago esanda, bere amak 1975a bitartean S. Pierre et Miqueloneko portuan grabatutako irudiak. Honek, erakusketa ikusteko beste posizionamendu batean ipintzen du ikuslea, bere subjektibotasunei beste batenak gehitzen zaizkiolako, egilearenak, erakusketako esperientzia baldintzatuz. Ez baita gauza bera erakusketa horrela aurkeztea, edo, besterik gabe, S. Pierre et Miquelonen oinarritutako erakusketa bat dela azaltzea.

Ezohiko izaera duen testu honek, ordea, erakusketan bertan nagusi diren ikus-entzunezkoen izaerarekin marruskatu egiten du, gehienak dokumentalaren estetikatik hurbil kokatzen baitira, eta sarrerako testuan hain presente zegoen gorputza, materialtasunik gabeko ahots huts bilakatzen da haietan. Kantitatean ere asko dira aretoko pantaila eta monitoreak, gehiegi akaso. Bata bestearen atzetik ikusita, hainbatetan, ideien errepikapen sentsazioa sortzen da; eta beste batzuetan, berriz, aurretik ikusitako ikus-entzunezkoari berriak gehiegizko aportaziorik egiten ez dion sentipena, erakusketa pisutsu eta astun bilakatuz zenbait unetan. Dena den, erakusketan lantzen diren gaien aniztasunak eta elkarren arteko zeharkatzeek sortzen duten konplexutasuna azpimarragarriak dira, eta instalazioak ideia ezberdin horien hautematean laguntzen du. Izan ere, bakoitzari bere espazio propioa eskaintzen zaio zama-ontziak gogorarazten dituzten burdinazko egitura eta kutxen artean; era berean, dispositibo hauek sortzen duten batasun estetikoak Otxotekok proposatzen duen testuinguruan murgiltzea errazten du.

Hala ere, erakusketako elementurik interesgarrienak panel argiztatuak dira, erakusketaren hasiera eta amaiera biltzen dituztenak espazioan entitate propioa hartuz. Sinpleak dira itxuran, baina potentzial handikoak. Kartelen antzera funtzionatzen duten testuak dira —testuak hauek ere—: hondo zuriaren gainean koloretako esaldiak daude izkiriatuta, Sant Pierre et Miquelonen bueltan elkar-gurutzatzen diren hizkuntzetan. Ikus-entzunekiko osagarri bikain bilakatzen dira —alderantziz ez bada—: inguru geografikoa biltzen duten konplexutasunei buruzko gogoetei paso ematen baitiete berehalako batean, eta erakusketa amaierari zapore ona erantsi.


essence

Essence

Exposition collective

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

Du 12 Septembre 2026
Au 04 Novembre 2026

fig-bilbao

FIG Bilbao

Festival international de l'estampe et de l'art sur papier

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

Du 26 Novembre 2026
Au 29 Novembre 2026

fontana-n-3

Fontana nº 3

Susana Solanoa

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Du 01 Octobre 2026
Au 12 Octobre 2026

donostiako-paisaiak

Donostiako Paisaiak

Tomás Hernández

Ekain (Donostia, Gipuzkoa)

Du 10 Septembre 2026
Au 07 Novembre 2026

sinbiotika

Sinbiotika

Txaro Marañon

Montehermoso Kulturunea (Gasteiz, Araba)

Du 25 Septembre 2026
Au 08 Novembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).