artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Hainbat ekitaldi egingo dituzte Txillidaren mendeurrena ospatzeko

2024an ehun urte beteko dira artista jaio zenetik, eta haren obra omentzeko erakusketak, argitalpenak, ikus-entzunezko proiektuak eta beste egingo dituzte.

hainbat-ekitaldi-egingo-dituzte-txillidaren-mendeurrena-ospatzeko
Eduardo Txillidaren mendeurreneko ekitaldiak aurkezteko prentsaurrekoa, gaur, Donostian. Arg/ Andoni Canellada - Foku

Jone Bastida Alzuru [BERRIA.eus]
| 10 Novembre 2023

Euskal arte garaikidearen bultzatzaile nagusietako bat izan zen Eduardo Txillida (Donostia, 1924-2002), baita nazioartean sonarik handiena lortu duten euskal artistetako bat ere. Haren obrak arrastoa utzi du gaurdaino. 2024ko urtarrilean ehun urte beteko dira artista jaio zenetik, eta, mendeurrena ospatzeko, "diziplina anitzeko programa oso bat" atondu du Eduardo Txillida-Pilar Belzunce fundazioak. Txillidaren obra Euskal Herrian eta nazioartean ezagutaraztea eta zabaltzea da asmoa, eta, horretarako, erakusketak, argitalpenak, ikus-entzunezkoak, hezkuntza proiektuak eta beste egingo dituzte. Topaleku lelopean ospatuko dute mendeurrena.

Mikel Txillida artistaren bilobaren arabera, "haren obraren transbertsaltasuna eta diziplina ezberdinez elikatzeko zuen gaitasuna" ageri dira programazioan. Hernaniko (Gipuzkoa) Txillida Leku museoa izango da ospakizunaren erdiguneetako bat, eta artistaren figura eta obra omentzeko hainbat erakusketa eta jarduera egingo dituzte bertan. Esaterako, Maeght Unibertsoa erakusketa zabalduko dute aurtengo abenduaren 2an, eta 2025eko apirilaren 14ra arte egongo da ikusgai. Horrez gain, erakusketak izango dira Donostiako San Telmo museoan, Tabakaleran, Getariako (Gipuzkoa) Balentziaga museoan, Bilboko Arte Ederren Museoan edo Gasteizko Artiumen ere. Eta nazioartean, berriz, Katalunian, Txilen, Alemanian eta AEBetan erakutsiko dituzte haren lanak. Bestalde, Arantxa Agirre zinema zuzendari eta gidoilaria Ciento volando izeneko dokumental bat sortzen ari da; Txillida Lekuren historia eta muina jasoko ditu filmak.

Programazioak musikarekin lotutako hainbat jarduera ere biltzen ditu. Adibidez, Musikenek, Txillidaren piezak ardatz hartuta, "bi ibilbide eskultura-musikal" diseinatu ditu, eta eskultorearen omenezko obra bat ere konposatuko du; Euskadiko Orkestrak Chillida-Elogios musikala estreinatuko du, Antonio Lauzurikak sortutakoa; eta Bilboko Koral elkarteak artista donostiarraren lana eta Johann Sebastian Bachen musika konbinatuko ditu kontzertu batean.

Txillidaren obran sakontzeko asmoz, argitalpen sorta bat ere prestatzen ari dira mendeurrenerako. Besteak beste, Norma Comics argitaletxeak Txillidaren obraren errepasoa egiten duen komiki bat kaleratuko du. Eta Fabrika argitaletxeak, berriz, artistaren monograma bat; biografia ilustratu bat, Bernardo Atxagaren testua daramana; erakusketa katalogo bat; eta Zabalaga eta Txillida Leku baserriaren sorrera jasotzen duen Joakin Montero arkitektoaren argitalpen bat. Maushaus arkitektura estudioko lantaldea, berriz, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, ikastetxe, irakasle eta hezitzaileentzako unitate didaktiko bat lantzen ari da.

Gainera, Txillida Lekun, Udako solstizioa programaren barruan, ekitaldi berezi bat egingo dute ekainaren 21ean. Jon Maia koreografoak zuzenduko du sormen prozesua, eta Kukai dantza konpainiak hartuko du parte. Egitaraua osatzen segituko dutela ziurtatu dute antolatzaileek.

Obrak, denenak

Programazioaren aurkezpenean izan dira fundazioko presidente eta artistaren seme Luis Txillida, artistaren biloba Mikel Txillida, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Saileko zuzendari Isaac Palencia Caballero, Eneko Goia Donostiako alkatea eta Xabier Lertxundi Hernanikoa.

Luis Txillidak haren ama Pilar Belzunce izan du gogoan, eta aitortu du funtsezkoa izan zela hark emandako babesa eta bultzada. "Niretzat ohore bat da mendeurren omenaldi hau egitea. Funtsean, bizitza ospatuko dugu. Nire aita joan zen, baina haren obra presente dugu, eskura. Interes berezia zuen obra publikoarekiko; obra hauek guztionak dira". Zupiriaren ustez, herriak ospakizun eta omenaldi "berezi bat" zor dio Txillidari. "Herri oso bat arituko da artista handi baten obra gogoratzen, eskertzen, birbisitatzen, birpentsatzen eta birsortzen".


get-me-a-stone

Get me a stone

Rosalind Nashashibi

Artium (Gasteiz, Araba)

Du 12 Juin 2026
Au 01 Novembre 2026

pasaia

Pasaia

Leo Burge

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Du 17 Avril 2026
Au 28 Juin 2026

denbora-besarkatzeko-ahalegin-bat

Denbora besarkatzeko ahalegin bat

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 10 Juin 2026

'MIRARI BAT EGUNEAN' | Artista: Nagore Txibite. | Non: NUPeko Sario eraikinean, Iruñean. | Noiz arte: ekainaren 13ra arte.

uharte-zentroak-9-proiektu-hautatu-ditu-2026ko-laguntza-programarako

Uharte Zentroak 9 proiektu hautatu ditu 2026ko Laguntza Programarako

| 9 Juin 2026

Arte Plastiko eta Ikusizkoetarako Laguntza Programak arte plastikoen eta Ikusizkoetarako arloan ikerketa artistikoko proiektu argitaragabeak egiten laguntzea du helburu. Egitasmoak bi modalitatetan banatuta daude: ekoizpenekoak alde batetik eta argitalpenekoak bestetik.

artea-mugitzearen-artea

Artea mugitzearen artea

Amaia Igartua Aristondo [BERRIA.eus]
| 8 Juin 2026

Artelanak erakusteaz ez ezik, haiek lekualdatzeaz ere arduratzen dira museoak: adibidez, maileguan uzten dituztenean. Zaharberritzaile batek gainbegiratzen du prozesua pieza biltzen dutenetik helmugan ipintzen duten arte, eta aseguratuta joaten dira.

elkarri-eutsiz

Elkarri eutsiz

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 4 Juin 2026

MAR DE DIOS | Non: Rekalde aretoan, Bilbon. | Noiz arte: Ekainaren 21era arte.

utopiaz-mozorrotutako-distopia

Utopiaz mozorrotutako distopia

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 4 Juin 2026

Orain dela egun batzuk gurutzaontzietan bizi den bikote bati buruzko berri bat irakurri nuen. Ontzi batean ezagutu zuten elkar; ordurako emakumeak bere etxebizitza saldua zuen eta jasotako diruarekin gurutzaontziz gurutzaontzi zebilen.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).