artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Venus ez zen jaio Willendorfen

Willendorf (Austria), 1908. Wachau bailarako aztarnategi batean, Josef Szombathy arkeologoak emakumezko baten estatua antropomorfo txiki bat aurkitu zuen, 11 cm ingurukoa, harrian zizelkatua eta okre gorriz tindatua.

venus-ez-zen-jaio-willendorfen
Arg/ Vienako historia naturaleko museoa

Nagore Irazustabarrena Uranga [ARGIA.eus]
| 15 Janvier 2024

Orduz geroztik, Paleolitoko venusik ezagunena da, eta kanpotik behin eta berriro aztertu dute. Hala ere, oso gutxi dakigu bere jatorriaz, egiteko erabili zuten metodoaz edo esanahiaz. Horregatik, amaitu berri den urtean, Vienako Unibertsitateko eta hiri bereko Historia Naturaleko Museoko ikerlariek barrutik aztertu dute, metodo berritzailea erabiliz: mikrotomografia konputerizatua.

Venusa nagusiki oolita izeneko arrokaz egina dago, eta ikerlariek ateratako lehenengo ondorioa izan da barrualdea ez duela batere uniformea, oolita horrek jatorri anitzeko arrokak dituela eta sedimentuak hainbat tamaina eta dentsitateetakoak direla. Gainera, limonitazko sei ale handiago ere identifikatu dituzte, venusak azalean dituen zuloak azalduko lituzketenak. "Limonita gogorrek ziurrenik eztanda egin zuten artista eskulturatxoa zizelkatzen ari zela eta, itxuraz, zuloetako bat aprobetxatu zuen emakumearen zilborra egiteko", ikerlarien ustez. Egileak erabaki egokia hartu zuen xehetasun horretarako eta, oro har, materiala aukeratzeko. Paleolitoko venusak hezurrez edo boliz eginak egon ohi dira, baina Willendorfekoaren egileak oolita zati oso porotsua erabili zuen, lantzeko askoz errazagoa.

Ukraina ala Italia?

Ikerlan berriak, nagusiki, piezaren jatorriari buruzko informazioa ekarri du. Venusaren harriaren aleak hainbat jatorriko milaka laginekin alderatuta, lehen ere jakina zena baieztatu zuten: harri hori ez dela Willendorf ingurukoa. Alderaketa prozesuan bi lagin hurbildu ziren materialaren ezaugarrietara. Jatorri posible horietako bat Ukraina ekialdea da, Willendorfetik 1.600 km ingurura. Errusia hegoaldean Austriakoaren antzekoak diren hainbat venus aurkitu dira, berriagoak diren arren, eta horrek hipotesi hori indartzen du.

Hala ere, hipotesi nagusia bigarren aukera da: eskulturak –edo materialak behintzat– Italia iparraldean du jatorria, Gardako lakuaren inguruan. Puntu hori askoz gertuago dago Austriatik Ukrainakoa baino, baina tartean Alpeak gainditu behar izan zituzten. Aukeretako bat Alpeak inguratu eta Panoniako lautadan zehar Austriara iristea litzateke; bide hau beste ikerlari batzuek deskribatu zuten duela urte batzuk, simulazioak erabilita.

Gardatik Willendorfera iristeko bide laburrena Alpeak zeharkatzea da, baina adituek uste dute oso zaila izango zela duela 30.000 urte glaziarrek estalitako mendilerroa onik gainditzea. Baina bada beste bide laburrago bat, 730 km-koa, Adigio, Eno eta Danubio ibaien haranetatik igarotzen dena. Bidearen zatirik handiena 1.000 metroko altueratik behera egin daiteke eta soilik 35 km tartea dago hortik gora. Adituen ustez, bide hori egitea posible litzateke.

Hipotesiak hipotesi, jatorritik Willendorferako bidea ez zuten segidan egingo; ziurrenik, piezak hainbat belaunaldi behar izan zituen aurkitu zuten puntura iristeko. Gravette aldiko gizakiek kokaleku egokiak bilatzen zituzten etengabe. Klima aldatzen zenean, harrapakinak urritzen zirenean… beste toki batera joaten ziren, gehienetan ibaien ibilgua aprobetxatuz.

Oraindik ere oso gutxi dakigu Willendorfeko venusari buruz, baina pixka bat gehiago dakigu duela 30.000 urteko gizakien mugikortasunari buruz.


the-new-ink

The New Ink.

Matias Ofizialdegi (SMOF)

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

Du 11 Septembre 2026
Au 25 Octobre 2026

kliskada-bat

Kliskada bat

Ivan Gomez

Montehermoso Kulturunea (Gasteiz, Araba)

Du 10 Juillet 2026
Au 20 Septembre 2026

ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

Du 14 Février 2026
Au 31 Décembre 2026

xabier-morras

Xabier Morrás

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

Du 23 Octobre 2026
Au 07 Février 2027

gorputz-geometrikoak

Gorputz geometrikoak

Eduardo Txillida

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

Du 25 Juin 2026
Au 26 Octobre 2026

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 18 Septembre 2026

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 Septembre 2026

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 10 Septembre 2026

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 10 Septembre 2026

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).