artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Errealitatearen mugak

'Isabel Azkarate' | Non. Kutxa Kultur Artegunea, Tabakaleran, Donostian. | Noiz arte. 2024ko otsailaren 24ra arte.

errealitatearen-mugak
Mundial Zirkuko pailazoak, 1984ko irudi batean. Arg/ ISABEL AZKARATE

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 23 Janvier 2024

Kutxa fundazioko fototekak Isabel Azkarateren funtsaosatu du artistak egindako dohaintzarekin;hala, haren omenezko atzera begirakoa osatu dute Tabakalerako Artegunean.

Erakusketa espazioan sartu orduko, alboko horman ikusgai zegoen argazkiaren eskala monumentalak dei egin zidan. Alabaina, irudiaren eskala handia bigarren planora pasatu zen irudiaren protagonistak bereganatzen zuen presentzia zela medio. Emakume gazte baten irudia zen, purpurinaz apaindutako jantzi batekin, zuzen-zuzen begiratzen gintuena. Irudi oniriko bat izan zitekeela sentigenezakeen momentu batean, baina figura biltzen zuen paisaiak errealitatera ekartzen zuen berriz ere: zirkuko olana eta haren azpiko lur idorra. Hori da, hain zuzen, erakusketan zehar sumatzen dena, errealitatetik fantasiara aurrera eta atzera egiten duen konposizio sorta.

Irudi hori atzean utzi eta, aurkezpen moduan, Isabel Azkarate bere buruari egindako argazkiak tartekatzen zituen bideoa zegoen horman proiektatua. Artearen Historiako tradizio estetikoaren adierazlea: autorretratua. Tradizioei traizio, bertan agertzen dena ez da pintzela esku artean duen gizon baten irudia, bere isla harrapatzen duen emakume argazkilari bat baizik. Momentu oro, argazki kamera esku artean sostengatzen du emakumeak, eta, hitzik gabe, hurrengoa esaten digu: "Ni naiz jarraian ikusiko dituzuen irudien egilea".

Hainbat espaziotan egituratzen da erakusketa, eta sailka banatzen dira argazkiak. Azkarateren istorioa kontatzen du ibilbideak, era kronologikoan, eta, horrela, haren sormen prozesuaren eboluzioa eta pausoak agerian uzten ditu erakusketak.

Abiapuntua artistaren hastapenak dira, Bartzelona titulupekoak. Bertan, 1970eko hamarkadako Bartzelonako pertsonaiak agertzen dira, beren agerpenei istorio bat ematen dieten eszenografiez inguratuak. Berezitasuna da bertan agertzen diren pertsonaiak errealak direla, eta artistak beren errealitateak istorio bihurtzen dituela. Merkatuko langileen irudiak dira gehienak, eta denbora igaro ez balitz bezala begiratzen gaituzte. Momentu horretan, argazkiak biltzen dituen markoak leiho bihurtzen dira, eta argazkietako pertsonen errealitateetara garamatzate.

Azkarateren erakusketa geruzen bitartez egituratzen dela ere esan genezake. Azaletik azterdezakegu erakusketa,eta gai bakoitzak igortzen duen gainazalekin geratu, edo, kontrara, sail bakoitzak eskaintzen digun mikrokosmosean barneratu gaitezke.

Hurrengo sailean egiturak eraldatu egiten dira: Azkarateren New Yorkeko egonaldikoak dira irudiak, eta eszenen kostunbrismoaren deseraikitzea antzematen da haietan. Kasu honetan, egunerokotasunetik aldentzen gaituzten irudiak ditugu, eta bakoitzak bere berezitasuna adierazten digu. Hala, alternantzia sumatzen da, objektuak batzuetan eta pertsonak besteetan, baina guztietan protagonismoa bereganatzen duen pertsonaia printzipal bat dugu: ezkongai-belen dendako manikiak, zuzen-zuzenean begiratzen gaituen polizia biboteduna…

Prozesu horretan guztiz harrapatuko gaituztenak LGTBIQ+ komunitatearen festei zuzendutako irudiak dira, hain zuzen, askotan ahantzi egin den iruditeria bat izan baita. Hala, New Yorkeko garai haren testigu izan zen Azkarate, eta, hura dokumentatuz, kontrasteetan oinarritutako iruditeriak argitara eraman zituen.

Kontrasteei tiraka, hurrengo sailek Euskal Herriko testuingurua hartzen dute ardatzean, eta 1980ko hamarkadako erradiografia sakona bideratzen dute: herri ihauteriak, ETAren eta GALen atentatuen eszenak, artista askoren irudiak… Hala, sentsazioak eta sentipenak biderkatzen dira, askotan irudien psikologiarekin konektatzen dugun bitartean.

Azkarateren irudiak iraganeko dokumentuak dira, eta etorkizunean haiekin egiten dena izanen da ahotsa emango diena. Hala, urteetan zehar ikusgarritasun eskasa jaso izan duen artista baten erakusketa monografikoa egituratzea, haren ibilbideari beharrezkoa den aitortza egitea da. Halaber, horretaz gain, artistaren lanaren katalogazioak eta Azkarate Funtsaren sorrerak aukerak ematen ditu iruditeria ezezagunen bidezidorretan aurrerapausoak emateko.

isabel-azkarate

Isabel Azkarate

Isabel Azkarate

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

Du 02 Décembre 2023
Au 25 Février 2024


forma-egin-eta-pentsatu

Forma egin eta pentsatu

Izaskun Alonso Saratxaga

ZAS kultur aretoa (Gasteiz, Araba)

Du 09 Juillet 2026
Au 03 Octobre 2026

macula-et-materia

Macula et Materia

Sally Mann

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

Du 17 Juillet 2026
Au 18 Octobre 2026

mitologiak

Mitologiak

Bonnat Museoa (Baiona, Lapurdi)

Du 08 Juillet 2026
Au 09 Novembre 2026

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 18 Septembre 2026

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 Septembre 2026

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 10 Septembre 2026

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 10 Septembre 2026

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).