artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Arte hezkuntza aztertu du Artiumek protagonisten begietatik

'Edonor denok inor ez' erakusketa zabaldu du Artiumek. Euskal Herriko arte hezkuntza instituzionalizatzeko prozesuak aztertu ditu 1978tik 1991ra bitarte.

arte-hezkuntza-aztertu-du-artiumek-protagonisten-begietatik
Elena Mendizabal artistaren obra bat, Artiumeko erakusketan ikusgai. Arg/ RAUL BOGAO/ FOKU

Edurne Begiristain [BERRIA.eus]
| 6 Février 2024

Euskal Herrian 1978tik 1990eko hamarraldiko lehen urteetara arteak eta hezkuntzak izandako instituzionalizazio prozesuei erreparatu die Gasteizko Artium museoak erakusketa berrian. Duela bi urte arteak eta hezkuntzak izan zuten harremanaz ikusgai jarri zuten erakusketaren jarraipena da. Orduko hartan, 1960ko eta 1970eko praktika esperimentalak ardatz hartu zituzten, eta orain, berriz, arreta berezia jarri diete arte ikasleek hezkuntza prozesuetan egindako ekarpenei. Edonor denok inor ez. Euskal Herriko arte hezkuntza instituzionalizatzeko prozesuak, 1978-1991 izeneko erakusketa irailaren 1era arte izango da ikusgai A2 aretoan.

Mikel Onandia, Sergio Rubira eta Leire Bergarak egin dituzte komisario lanak. Areto zabal batean bildu dituzte piezak. Eta artelanak ez ezik, dokumentuak, argazkiak, filmak eta bideoak, afixak, aldizkari eta egunkariak eta margoak ere ikus daitezke. Hiru artistak erakusketarako propio berriztatu dituzten artelanak ere badaude: Itziar Elejalderen Beso instalazioa, Monica Ortuzarren Acceso III Cuna eskultura, eta Juancal Ballestinen titulurik gabeko margolana. Hiru artelan horiek lehen aldiz paratu dituzte museoan.

1978tik 1990era sormen artistikorako martxan jarri ziren zortzi gune eta proiektu dira erakusketaren ardatzak: Bilboko Errekaldeberriko Herri Unibertsitatea; Bilboko Unibertsitate Autonomoaren Hedapen kulturaleko lantegiak; Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatea; Minimalismoa eta figurazio berria; Bilboko Udal Aurrezki Kutxako Kultura Gela; Donostiako Bideo Jaialdia; CINT Gasteizko Udalaren Irudi eta Teknologia Berrien Zentroa, eta Arteleku. Onandia: "Arte hezkuntzarekin lotutako proiektu horietan eskutik joan ziren ikasleen parte hartzea eta instituzionalizazio prozesuak".

Hain justu, arte ikasleen ikuspegia lehenetsi dute erakusketan. Hala, orotariko dokumentazioa eta artelanak baliatu dituzte testuingurua ulertzeko eta ikasleen eta artelanen arteko "zuzeneko esperientziak" azaltzeko, Onandiaren hitzetan. Eta, horretarako, duela bi urteko erakusketan Jorge Oteiza artista abiapuntu gisa erabili zuten bezala, orain Juan Luis Moraza artistak Donostiako Artelekun antolatutako Cualquiera todos ninguno mintegian inspiratu dira.

Arteleku 1987an zabaldu zuten, eta zeregin garrantzitsua izan zuen artisten eta teorikoen ikastaro eta lantegien bidezko prestakuntza gune gisa. Artiumek mintegi haren izenburua bere egin, euskaratu eta erakusketarako erabili du. Are, arte arloko hezkuntza praktikei buruzko erakusketa berri baten ardatz ere izango da aurrerago, eta, azaldu dutenez, hori izango da "hirugarren kapitulua".

Bikoko Arte Ederren Goi Eskola

Erakusketak ikerketa mardula dauka oinarrian. Bergararen hitzetan, "ikasketa prozesu" bat izan da, eta garai hartako "arte ikasleen begietatik" egin nahi izan dute arte hezkuntzaren instituzionalizazio prozesuaren azterketa.

1978. urtean kokatu dute erakusketaren hasiera. Orduan bilakatu baitzen Bilboko Arte Ederren Goi Eskola fakultate zena EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatea. Hainbat ikuspuntutatik aztertu dute gertaera hori, baina bereziki arreta jarri diete eredu akademiko hertsietatik kanpoko irakaskuntza molde berri bat eskatzen zuten ikasleen eta hezkuntza sisteman parte hartze zuzenagoa galdegiten zuten artisten aldarrikapenei.

Testuinguru horretan garatu ziren EHUren Unibertsitate Hedapenerako Ikastaroak ere, eta horien artean zeuden Luis Maria Iturrik zuzendutako antzerki lantegia. Bideo eta argazkien bidez erakutsi dute lantegi horretako ikasle askok nola parte hartu zuten Akelarre konpainiak urte haietan egin zituen lanetan, adibidez, Irrintzi obra taularatzean.

Aretoko bitrina batzuetan ikus daitezke Bilboko Errekaldeberriko Herri Unibertsitateari lotutako argazki eta argitalpenak. Auzo horretako familia elkartearen ekimenez sortu zen herri unibertsitatea, eliteentzat bakarrik zen irakaskuntzarekin kezkatuta. Urte horietan, mugimendua zuten irudien inguruko trebakuntza funtsezkoa bihurtu zen. Horren erakusle izan zen, besteak beste, 1988an Gasteizen zabaldutako Irudi eta Teknologia Berrien Zentroa (CINT). Han ibilitako ikasleen bideo instalazio, idazki eta afixak bildu dituzte.

edonor-denok-inor-ez

edonor denok inor ez

Processus d'institutionnalisation de l'enseignement artistique au Pays Basque, 1978-1991

Artium (Gasteiz, Araba)

Du 02 Février 2024
Au 01 Septembre 2024


ever-is-over-all

Ever is Over All

Pipilotti Rist

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Du 01 Octobre 2026
Au 17 Janvier 2027

essence

Essence

Exposition collective

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

Du 12 Septembre 2026
Au 04 Novembre 2026

ipar-baltza

Ipar Baltza

Erlea Maneros Zabala

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

Du 11 Septembre 2026
Au 08 Novembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).