artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Uharte Zentroa: arte plastikoen eta ikusikoen laguntza Programaren 2024ko deialdia ireki da

Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirola eta Turismo sailarekin elkarlanean sustatuta, Uharte Zentroak, arte plastiko eta ikusikoetarako diru-laguntzen programa abiarazi du, arte plastikoen eta ikusikoen arloan ikerketa arloko proiektu artistikoak ontzeko, hau da, pinturan, eskulturan, marrazkian, grabatuan, argazkian, perfomancean, teknologia berrietan, bideosorkuntzan, prozedura mistoetan edota arte plastikoetako beste edozein modalitatetan.

uharte-zentroa-arte-plastikoen-eta-ikusikoen-laguntza-programaren-2024ko-deialdia-ireki-da

| 16 Février 2024

Ikerketa, artelanen ekoizpena, sorkuntza lana eta Nafarroako artisten sendotzea sustatzeko helburua du deialdiak, horretarako, deitzen ditu bekak, sortzaileak proiektu artistikoen ekoizpenean eta argitalpenean laguntzeko. Deialdia diziplina mota guztietara irekita dago (pintura, eskultura, marrazketa, grabatua, argazkigintza, performancea, teknologia berriak, bideo-artea, prozedura mistoak…). Obrak Nafarroan jaiotako edo bertan bizi diren artistek eginak izan behar dute.

Eskaera eta beharrezkoa den dokumentazioa aurkezteko epea 2023ko martxoaren 20ko, 23:55ak arte zabalik egongo da. Aurkeztutako proiektuak 2025ko martxoaren 20 baino lehen gauzatu behar dira.

Artistek, eskaerak bi modalitateetan aurkezteko aukera dute: ekoizpenerako laguntza eta argitalpenerako laguntza. Hala ere, laguntza modalitate bakarrean jasotzeko eskubidea izango dute.

Ekoizpenerako laguntzak sorkuntza plastikoa edo ikusikoarekin zerikusia duten proiektuei zuzendua dago. Guztira 60.000 euro daude, bost proiektu edo gehiago laguntzeko, proiektu bakoitzak gehienez 12.000 euro jaso ahal izanen ditu. Proiektuak garatzeko, Uharte Zentroko instalazioak erabiltzeko aukera izango dute onuradunek. Argitalpenerako laguntzak, euskarria kontuan izan gabe, hedapena eta formatu editoriala behar duten artisten promozioa helburu duten argitalpenei zuzenduak daude. Atal honek eskaintzen duen kopuru ekonomikoa 25.500 eurokoa da hiru proiektu edo gehiagorentzat, proiektu bakoitzak gehienez, 8.500 euro jasoko dituelarik. Finantzatu daitezkeen gastuak diseinu grafikoari dagozkionak, materialen lanketa eta prestaketa, ordainsariak, itzulpenak, ISBNa, edizioa eta inprimaketa dira.

Artista onuradunek Uharte Zentroaren instalazioak erabili ahal izanen dituzte, nahi izanez gero, lanerako leku bat izanen dute urte osorako Zentroan, bertako baliabideak eta ekipamenduak erabiltzeko aukera ere izango dutelarik. Uharte Zentroak proiektuen eta artisten jarraipen desberdina eginen du proposamenaren arabera aholkularitza, laguntza teknikoa, kontaktuak edo beste edozein.

Aurkezten diren proiektuen aukeraketa batzorde ebaluatzaile baten bidez egingo da. Batzordea honakoek osatuko dute: Celia Martín Larumbe, Museoen saileko arduraduna eta Kultura Zuzendaritza Nagusiaren ordezkari; Maria Ptqk, komisarioa, arte kritikoa eta ikertzailea; Mikel Onandia, irakaslea eta ikertzailea; Greta Alfaro, artista plastikoa eta Uharte Zentroko Patronatuko kidea; Oskia Ugarte, Uharteko Arte Garaikideko Zentroko zuzendaria idazkaria izanen da; hizpidea du baina botorik ez.

2025 urtean, Uharte Zentroak proiektu guztien aurkezpen kolektiboa egingo du ikusgarritasun-gune batean eta onuradunekin adostuta.


hirugarren-paisaia

Hirugarren paisaia

Maria Azkarate

Nafarroako museoa (Iruñea, Nafarroa)

Du 15 Mai 2026
Au 04 Avril 2027

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).