artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Artium museoak Alex Reynolds-en Palais (2020) bideoa aurkezten du, museoko bildumarako berriki erositako lana

Palais obrak Reynoldsek Bruselako Justizia Jauregian barrena egindako ibilaldi batzuk dokumentatzen ditu, eta Z Aretoan aurkezten da, Palais, del pie al ojo a la mano, 10'37" izeneko diptikoarekin batera. Diptikoak bideoaren sekuentzietako bat erakusten du paperera transkribatuta.

artium-museoak-alex-reynolds-en-i-palais-i-2020-bideoa-aurkezten-du-museoko-bildumarako-berriki-erositako-lana
Alex Reynolds. 'Palais', 2020. Fotograma baten detailea

| 8 Novembre 2025

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Artium Museoak, Alex Reynolds (Bilbo, 1978) artista eta zinemagilearen bideo-lan bat gehitu du Bilduma, ikusgai programara, museoko ondare-funtseko piezak txandaka eraikineko toki desberdinetan erakusgai jartzean duena. Palais (2020) lanean ―Bilduma Partekatua programari esker sartu da lana Museoaren biduman―, Alex Reynoldsek Bruselako Justizia Jauregian barrena oinez egin dituen ibilaldi batzuk dokumentatzen ditu, lehen pertsonan. Bideorekin batera, Palais, del pie al ojo a la mano, 10'37" (2022) diptikoa jarri da ikusgai, jauregi barruan grabatutako hartualdietako baten transkripzioa, arkatzez marraztua paper gainean.

Palais (2020), Eusko Jaurlaritzak sustatutako Bilduma Partekatua programaren baitan erositako lanean, Alex Reynoldsek (Bilbo, 1978) XIX. mendeko eraikin bat zeharkatzen du, Bruselako Justizia Jauregia, Leopoldo II.aren erregealdian 1883an inauguratua. Bere garaiko arkitektura-proiekturik erraldoiena izan zen Europan. 26.000 m²-ko kupula Bruselako hiri-paisaia zabalean gailentzen da. Estatuko boterearen, ordenaren eta legearen sinboloa da; eta erakundeen burokraziaren, pisuaren eta kontrolarena ere bai. Eraiki zutenean, auzo oso bat eraitsi zuten, Marolles izenekoa, eta milaka pertsonak alde egin behar izan zuen bertatik etxea utzita.

Reynolds gorputz erraldoi horretan barneratzen da, bere kamerari galdera bat balitz bezala helduta, bere korridore, igogailu eta bulegoetan barneratzeko, han sortzen diren soinuak erregistratuz: ur-tantak, oihartzunak, arnasa, bere oinen arrastaka. Jauregiaren handitasunean, espazio objektibo izateari utzi eta organismo bizi bihurtzen da, usaintzen duena, pitzatzen dena, eta egilea digeritu, eta ikusten duena.

Reynoldsek sartu-irten klandestino hori gorputz-esperientzia bihurtzen du, hitzik gabeko elkarrizketa gorputzaren eta zeharkatzean aktibatzen denaren artean. Espazioan zehar, eskala aldatuz doa. Horrela, arkitekturak berak izaki ñimiño bihurtzen du artista noizbehinka, eta, beste batzuetan, sabaia ukitu arte hazten du. Egileak proiektuaren hasieran kokatzen duen 2017ko testu performatibo batean, honako joera hau jasotzen da: "... ñimiñoa naiz", "... baldarra naiz", "... oso altua naiz". Eraikina eta artista erlazionatuta daude elkarren arteko urratze, arreta eta susmo prozesu batean.Palais keinu poetikoa eta aldi berean keinu politikoa da: artistak pitzadura bat sartu du botere-espazio horretan, entzuten, behatzen duen gorputzarena, erakusten duen opakutasuna argitzera ausartzen dena.

Bideoarekin batera, Palais, del pie al ojo a la mano, 10'37" (2022) diptikoa aurkezten dugu museoko Z Aretoaren sarreran: paperean egindako arkatzezko bi marrazki dira, Bruselako Justizia Jauregian grabatutako hartualdi bakoitzaren transkripzio sorta baten parte direnak. Artistak eraikinean barrena oinez egindako ibilbideak eskura pasatzen dira, eta eskutik paperera, irudien bisualizazioa ―hots, begia― tarteko. Seriea diptikoetan antolatuta dago, eta diptiko bakoitza sekuentzia beraren bi berrikuspen dira, sekuentzia berarenak izan arren marrazki desberdin bana sortzen dutenak. Palais-en, beraz, ezinezkoa da ibilbide bera bi aldiz egitea.

Alex Reynolds (Bilbo, 1978) artista eta zinemagilearen lana gure harreman- eta afektu-moduen etengabeko esplorazioa da, bereziki hizkuntza zinematografikoaren bidez adierazten direnean. Besteak beste, Guggenheim Bilbao Museoan, Caixaforum Bartzelonan edo Tabakaleran egin ditu erakusketak. Haren filmak BFI London Film Festival, FIDMarseille edo Documenta Madrid jaialdietan proiektatu dira. Ganteko KASKeko irakasle gonbidatua da.

Museoak berriki erosi dituen bi pieza horiek Z aretoan egongo dira ikusgai gaurtik 2026ko urtarrilaren 4ra arte, Bilduma, ikusgai programaren barruan. Bildumako obra esanguratsu batzuk aldian behin tokiz aldatzea eta toki desberdinetan erakusgai jartzea da programa honen helburua.

palais

Palais

Alex Reynolds

Artium (Gasteiz, Araba)

Du 30 Octobre 2025
Au 04 Janvier 2026


itzalek-diotena

Itzalek diotena

Ihintza-Chole Hargous Aranburu

Posta aretoa (Urruña, Lapurdi)

Du 11 Septembre 2026
Au 16 Octobre 2026

bertopaketak

Bertopaketak

Anton Hurtado

Juan Manuel Lumbreras (Bilbo, Bizkaia)

Du 17 Septembre 2026
Au 23 Octobre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).