artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Tabakalerak eta Artium museoak sortzaileentzako Jardun Artistikoentzako Institutuaren (JAI) bosgarren edizioa aurkeztu dute

Udan zehar, 16 lagunek beren proiektu artistikoak garatuko dituzte, nazioarteko tutore profesionalen aholkularitzarekin. Horretaz gain, Udako Eskolak deialdia sustatzen duten erakundeen erakusketa-programei lotutako nazioarteko irakasleak izango ditu.

tabakalerak-eta-artium-museoak-sortzaileentzako-jardun-artistikoentzako-institutuaren-jai-bosgarren-edizioa-aurkeztu-dute

| 4 Mars 2024

Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak eta Artiumek, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Jardun Artistikoentzako Institutuaren (JAI) bosgarren edizioan parte hartzeko deialdia zabaldu dute. Udako arte-eskola da, artistei zuzendua, eta praktika artistikoa da programaren muina, ikerketa, ekoizpena, pertzepzioa eta lan kritikoa sustatzen dituena. Hirugarren urtez jarraian, JAI-k Jorge Oteiza Fundazio Museoaren laguntza izango du.

Formakuntza-saioak ekainaren 26tik abuztuaren 30era bitartean izango dira: ekainaren 26tik uztailaren 5era, eta abuztuaren 26tik 30era bitartean, Artiumen, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan, eta uztailaren 8tik abuztuaren 23ra bitartean, Tabakalerako Artisten Gunean. Tabakaleran, parte-hartzaile bakoitzak estudio bat izango du formakuntza-aldian, eta programako tutoreen tutoretza indibidualizatua izango du. Abuztuan, parte-hartzaileek egonaldi labur bat egingo dute Altzuzan, Jorge Oteiza Fundazio Museoa dagoen herrian.

Jardun Artistikoentzako Institutua

JAI udako eskola gisa aurkezten da, truke eta gurutzaketa artistikoak garatzeko gune bat ezartzeko asmoarekin. Horretarako, jatorri oso desberdineko nazioarteko ahots profesionalak biltzen ditu programak, praktika artistikoak mundu garaikideari begiratzeko eta bere lengoaien erabilerari buruzko harreman kritikoa ezartzeko duen ahalmena identifikatzeko gai direnak.

Ibon Aranberrik (artista), Itziar Okarizek (artista), Alejandro Cesarcok (artista) eta Olatz Otalorak (artista) parte hartuko dute tutore gisa Institutuaren edizio berri honetan, eta irakasle-taldea gaur egun deialdia sustatzen duten erakundeen erakusketa-programetan eta programa publikoetan parte hartzen duten eragile profesionalek osatuko dute. Horrela, bosgarren edizioak irakasle talde hau izango du, besteak beste: Patricia Dauder, Jeremiah Day, Iman Issa eta Hilary Lloyd.

Horiekin batera, Institutuak ikasketa-batzorde bat izango du, honako hauek osatua: Clara Montero (Tabakalerako kultura-zuzendaria), Beatriz Herráez (Artium Museoko zuzendaria), Catalina Lozano (Artium Museoko komisario-burua) eta aipatutako lau tutoreak. Batzordeko kideek aukeratuko dituzte artisten eskola osatuko duten 16 parte-hartzaileak.

Deialdia

Artearen metodologietan sakontzeko interesa dutenei edo artistei zuzendua. Deialdia zabalik egongo da 2024ko otsailaren 27tik apirilaren 19ra. Parte hartzeko, hautagaiek izena eman beharko dute Tabakaleraren eta Artium Museoaren web orrietan aurkituko duten formulario baten bidez, eta beren Curriculum Vitaea, biografia, motibazio-gutun bat eta egindako lanen irudiak biltzen dituen dosier digital bat erantsi beharko dituzte.

Hautatutako pertsonek 400€ ordainduko dituzte JAIren ikasketa-programako prestakuntzarako matrikula gisa. Lau ikasketa-beka esleitu ahal izango ditu deialdi honen barruan. Beka horiekin matrikula ordaintzetik salbuetsiko da, eta 900 € emango dira ostatu-gastuetarako.



debt

Debt

Nooshin Askari

Cibrían (Donostia, Gipuzkoa)

Du 25 Septembre 2026
Au 21 Novembre 2026

web

Web

Mona Hatoum

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Du 01 Octobre 2026
Au 15 Novembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).