artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Hiru hitz, hamaika eduki (II)

Aurreko astean Erromako Kapitolioko Museoen sotoan ikusi nuen estela bat aztertzen hasi nintzen. Hilarri bat zen, eta hiru hitz besterik ez zituen, bata bestearen azpian:"Antiochus/libertus/pictor" esaten zuen, alegia, "Antiochus. Libertoa. Margolaria". Aurrekoan Antiochus izenari eskaini nion zutabea, eta gaurkoan libertus hitzak zer kontatzen digun arakatzea dagokit.

hiru-hitz-hamaika-eduki-ii
Arg/ Livioandronico2013

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 7 Mai 2024

Libertoak askatutako esklaboak ziren; erromatarren pelikuletan agertzen denaren kontra, esklabo askok ez zuten bizitza osoa egoera horretan ematen, nahiko ohikoa baitzen uneren batean askatuak izatea, zerbitzu onen ordainean adibidez. Gehienetan, horrek ez zizkien eskubide politikoak ematen baina bai askatasuna eta lanbidearen bidez dirua irabazteko bidea, eta aberasteko aukera bera ere bai: horren adibide da Erromako Porta Maggioreko Eurysacesen hilobi monumentala, okindegi-labeen forma duena bere jabeari oparotasuna ekarri zion lanbidearen omenez.

Gure Antiochus ez zen aberastu, bere hilarriaren tamaina ikusita, baina nahikoa diru izan zuen hilobi txiki propio bat izateko, eta argi zuen egoera sozial hori bere lanbideari zor ziola. Libertoa izanik, esklaboen osteko klase sozialik baxuena, norbere lanaren bidez bizirautea zen gizartean leku bat eman ahal zuen gauza bakarra. Horregatik aukeratu zuen Antiochusekpictorhitzalibertus-ekin batera espazio txiki horretan txertatzea.

Dena dela, gure ikuspegi garaikideak ez dezala interpretazioa aldrebestu. Erraza da pentsatzea artista izateak estatus soziala emango ziola Antiochusi, baina beste aldera doa bidea: liberto izateak erakusten digu pintoreak —eta artistak oro har— mailaketa sozialaren oinarrietan zeudela, beste edozein eskulangile bezala. Izan ere, estatus sinboliko altuagoa zuen Eurysaces okinak, jaten ematen zuelako, ogia biztanle gehienen funtsezko elikagaia izanik, eta aberastu zelako. Eta litekeena da Antiochus libre izan aurretik jada pintorea izatea, liberto gehienek esklabo garaian burutzen zuten lanbidean jarraitzen zutelako aske geratzerakoan. Alegia, Erromako artistak ez zirela aristokratak; batzuetan libre jaiotako pertsona xumeak ziren, eta askotan, haientzat lan egiten zuten liberto eta esklaboak.

Jeinuaren ideia ez zen existitzen Erroman. Artea ez zen jaiotzez pertsona gutxi batzuei zegokien zerbait, ikasten zen lanbide bat baizik. Horrek ez du esan nahi emaitza artistikoak apreziatzen ez zituztenik. Alderantziz: eskulangilerik onenak bilatzen zituzten, eta prest zeuden haien lan ona ordaintzeko. Baina pertsona horiek langile onak kontsideratzen zituzten eta ez jeinuak, guk egun iturgin edo igeltsero bat kontsidera dezakegun modu berean. Datorren zutaberako geratzen zaigu aztertzea, beraz, nolakoa zenpictorjende xume horren lanbidea.


foragers

Foragers

Jumana Manna

Artium (Gasteiz, Araba)

Du 17 Septembre 2026
Au 15 Novembre 2026

ipar-baltza

Ipar Baltza

Erlea Maneros Zabala

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

Du 11 Septembre 2026
Au 08 Novembre 2026

au-sablier-de-l-air

Au sablier de l'air

Philippe Herbet

L'Angle (Hendaia, Lapurdi)

Du 01 Octobre 2026
Au 08 Novembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).