artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Kutxa Fundazioak Remigio Mendibururen bi eskultura-multzoa zaharberritu du

Udako hilabeteetan, Remigio Mendibururen bi eskultura-multzo monumental horiek (Kutxa Fundazioaren Arte Ederren Bildumakoak) zaharberritzeko lanak egin dira.

| 21 Novembre 2022

Remigio Mendiburuk Garibai kaleko Gipuzkoako Aurrezki Kutxaren egoitza (gaur egun, Kutxabanken egoitza) nagusirako egin zituen eskultura-lanak Donostiako arte-elementu ezagunenetakoak dira, eskultorearen ibilbide artistikoan mugarri izateaz gain.

Amildegiko Haizea eta Amildegiko Zarata obrak Gipuzkoako Aurrezki Kutxak 1970eko hamarkadaren erdialdean -1977an inauguratu zen egoitza berri nagusiaren ataria apaintzeko- eskultoreari enkargatu zion eskultura-multzoaren zati dira, Gaua/Noche obrarekin batera. Aurrezki-Kutxak bere garaiko artearekin eta artistekin hartutako konpromisoak bere isla izan zuen egoitza berri horretan. Horretarako, eskultura-multzo handi horretaz gain, eraikinari izaera berezia ematen dioten zenbait obra enkargatu zizkion Gipuzkoako beste artista garrantzitsu batzuei: Jose Luis Zumetari, zeramikazko horma-irudia; Rafael Ruiz Balerdiri, beirateak; Ricardo Ugarteri, eskailera osoa biltzen duen eskultura-multzoa; eta Nestor Basterretxeari, Andia aretoaren diseinua.

Obrak

Eskultura-multzo hau Remigio Mendibururen obrarik handinahiena dela esan daiteke. 6 x 4 x 1 metroko bi horma-eskultura dira, eta eskultoreak 10 tona material erabil zuen -zura, gehienbat- haiek egiteko. Obra bakoitza bost modulutan banatua eta ziriz lotutako 150 bat piezez osatuta dago. Piezak ziri bidez elkartzeko modu hori herri-zurgintzan erabilitako teknika bat da, eta eskultoreak propio utzi zuen agerian, multzo osoaren sostengu gisa duen funtzio estruktural hori nabarmentzeko. Handik aurrera, ziriak Mendibururen lanaren elementu bereizgarri bihurtu ziren.

Hainbat elementuren erabilera dela eta, obra horiek, garaiko beste batzuk bezala, beren eraikuntza-prozesuaren arabera definitzen dira. Obrak ez daude aldez aurretik diseinatuta; prozesuan zehar gauzatzen dira. Mendiburuk berak zioen berak ez zuela espazioarekin lan egiten, denborarekin baizik.

Elementu indibidualen bidezko eraikuntzari dagokionez, Mendibururen obran aditu den Juan Pablo Huercanosek honako hau adierazi zuen:

"Hainbat elementuz osatutako gorputz baten ideia hori oso iradokitzailea da, are poetikoa ere, izaki estetikoa ulertzeko modu bat oroitarazten digulako, baina erraz estrapola dezakegu hori modu pertsonalagoan ukitzen gaituzten beste dimentsio batzuetara ere. Azken batean, obra honek agerian jartzen duena gorputz baten sendotasuna da, bat eginda eta elkartuta eusteko gaitasun gisa ulertuta sendotasuna; izan ere, eskultura honetan, pieza bakoitza, bere horretan mantentzen bada, beste batean bermatuta dagoelako da, beste batean aurkitzen duelako falta duen euskarria. Banaka hartuta, pieza horiek soberako materiala besterik ez dira, hondakin-materiala. Izugarri hauskorrak dira, eta baliogabeak direla ere esan genezake, baina elkarrekin lotuta dimentsio zirraragarria eta indar ikaragarria bereganatzen dute. Obra honek gure ahultasunaz eta gure sendotasunaz hitz egiten digu, denok zatiz osatuta gaudela gogorarazten digu".

Zaharberritzea

Obrak, berez, ez zuen egiturazko arazo larririk, eta zura bera ere, obraren osagai nagusia, kontserbazio-egoera onean dago, baina egia da ere hainbat aldaketa jasan dituela urteotan zehar, batez ere jendearen eta ibilgailuen trafikoaren hurbiltasunagatik eta kokapenagatik beragatik (kalera zabalik egoten den atari bat). Aldaketa horiek batasun estetikoaren galera eragin eta irakurketa edo ulermena zaildu zutenez, kontserbazio-lan bat egiteko beharra ikusi zen.

Artyco (Arte, Conservación y Restauración) kontserbazio- eta zaharberritze-lanetarako enpresak egindako esku-hartzea artistaren balio plastikoak berreskuratzean oinarritu da, betiere obraren jatorrizko ikuskera errespetatuta.

Zaharberritze-lanen aurreko azterketa eta analisien bidez, tratamendu pertsonalizatu bat diseinatu ahal izan da, obren etorkizuneko kontserbazioa bermatuko duen babes-maila emateko.

Bertako ondarea zaintzeko duen konpromisoaren bidez, Kutxa Fundazioak ahalegin berezia egiten du guztiona dugun ondasun hau etorkizuneko belaunaldiei transmititzeko, betiere sortzaileekiko errespetuan oinarri hartuta. Fundazioaren helburua artearen eta gizartearen arteko harremana eraikitzea da, gure ondarearen errespetuan eta zaintzan hezteko.



l-effet-farocki

L'effet Farocki

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

Du 19 Juin 2026
Au 27 Septembre 2026

ur-handiak

Ur Handiak

Pablo Ugartetxea

Cristina Enea fundazioa (Donostia, Gipuzkoa)

Du 19 Décembre 2025
Au 15 Mars 2026

arte-galeriek-atea-itxiko-diote-21eko-bezari

Arte galeriek atea itxiko diote %21eko BEZari

02 Fév. | Amaia Jimenez Larrea [BERRIA.eus]

Gaurtik larunbatera bitarte, Hego Euskal Herriko hainbat arte galeria itxi egingo dituzte, Espainiako Gobernuak artelanen salmentarako ezarritako %21eko BEZaren aurka protesta egiteko. Aspalditik dator zerga jaisteko eskaria; 2012an igo zuten.

poesiarik-ez-behintzat

Poesiarik ez behintzat

29 Janv. | Garazi Ansa [BERRIA.eus]

Moon poem | Artista: Oscar Tuazon. | Lekua: Cibrian galeria (Donostia). | Noiz arte: urtarrilaren 31ra arte.

elkarketa-ala-murrizketa

Elkarketa ala murrizketa

29 Janv. | Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]

Iazko abenduaren 15ean, Bilbo Arte eta Azkuna zentroa elkartzeko erabakia hartu zuen Bilboko Udalak. Abenduaren erdiko bi asteak eztabaida publikorik gabe hartutako erabakiak oihartzun gutxirekin pasatzeko erabiltzen dira...

estetizidioa

Estetizidioa

22 Janv. | Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]

Estetizidio hitza idatzita ikusteak larritu nau. Ez nuen terminoaren berri, eta lehendabiziko aldiz artearen kontrako bortxakeria aproposak hain gordin adierazita irakurtzeak harritu nau.

ideologien-beldurrik-bai

Ideologien beldurrik bai?

22 Janv. | Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]

Lurrak ez du jaberik izango | Artista: Marwa Arsanios. | Tokia: Artiumen, Gasteizen. | Noiz arte: apirilaren 12ra arte.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).