artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Elsa Oliarj-Ines eta Bastien Cosson: Paristik mundu osoari hitz egiten genion, baina ez jende guziari

Artegune berria zabaltzera doaz Elsa Oliarj-Ines eta Bastien Cosson: Artetxe. Atharratzen izanen da erakusketagunea. Kafea hartzeko tokia ere izanen da, liburuz inguraturik.

elsa-oliarj-ines-eta-bastien-cosson-paristik-mundu-osoari-hitz-egiten-genion-baina-ez-jende-guziari
Elsa Oliarj-Ines eta Bastien Cosson. Arg/ Leire Casamajou Elkegarai

Leire Casamajou Elkegarai [BERRIA.eus]
| 11 Juillet 2024

Uhaitzaren bazterrean, mendien artean eta barnealdeko herri baten astelehen eguerdiko isiltasunean, uztailaren 6an estreinatuko duteAtharratzen Artetxe artegunea, eta horren azken antolaketetan ari dira Elsa Oliarj-Ines (Atharratze, 1988) eta Bastien Cosson (Urketa, 1988). Artistak dira biak, eta lehengo nekazaritza kooperatibaren egoitzan instalatu ziren igaran urtean. Estreinaldirako, Karbono bilana eta hazkunde-tasak erakusketa aurkeztuko dute, hamar artistarenobrekin. Bi kontzertu ere izanen dira: Prison Food Sucks eta Oihan Oliarj-Ines.

Parisen bizi izanzarete urte luzez. Nondik heldu zaizue Atharratzeko proiektu berria?

ELSA OLIARJ-INES: Artetxe proiektuaren elkartea Palette Terre duzu. Hori Parisen genuen elkartea duzu, eta ideia zuzun horrekin muntatzea proiektua.Bastien ilki duzu Parisko Arte Ederren Eskolatik 2014an. Eta ohartu duzu artearen mundua izugarri zerraturik zela; ez zizun nahi iguriki besteen baieztapena ukaitea. Orduan deliberatu dizu leku baten muntatzea gure apartamentuan: bagenizun ganbara eta beste gela bat, eta, saloi bat egin ordez, galeria bat muntatu genizun. Hori 2014an hasi genizun, 2020ra arte. Lehenik Bastienek bere lana erakusten zizun, eta gero bere lagunen lana, eta bere lagunen lagunen lana… Egin ditizugu 50 bat erakusketa:hilabete oroz igande arrastirian estrena etxean.

Beraz, proiektu berri bat baino gehiago, lekua aldatzen duzuen proiektua da?

OLIARJ-INES: COVID-19arekin ez zuzun haboro posible, eta deliberatu dizugu ekuratzea Palette Terre; eta ikusi ditizugu hemengo [Artetxe eginen duten guneko] argazki zenbait, eta hor ohartu gituzu bazirela gure etxeko 8m2ak, edo 600m2… Enbeia ematen dizu. Zeren leku batean izatea baina ez haboro proposamenik egiteasobera ments genizun.Ni prest ninduzun duela denbora zenbait arra jiteko, baina Bastien ez batere. Hark artearen mundua Parisen baitzuen: ez zekizun nola egin kitatzeko mundu hori eta,halere,nonbait existitzeko. Beraz, bazuzun amiñi bat galtoa nola egin partitzeko,nola egin ez Parisen izateko, baina, halere, jendea gure mundura eramateko?

BASTIEN COSSON: Nahiko antzekoa da armairutik ateratzeko zailtasunak dituen jendearen egoerarekin: batzuk hirira doaz, jadanik agertoki bat baita han, eta, beraz, sentsazioa ematen die holako eremuetan errazagoa duketela norbera izateko. Berdintsua da: Pauen Arte Ederrak egitean, sekulaez nuen usteko artista bilakatzen ahalko nintzenik, ez bainuen artista profesionalik ikusten ene inguruan. Eta Parisera iristean, ikusi nuen biziki onartua zela eta sistema ekonomiko bat bazela hori ahalbidetzen zuena.

Azkenean, halere, itzultzeko erabakia hartu zenuten.

COSSON: Ene buruari galdegiten nion nola jarraituko nuen artista izaten honaetorriz. Beraz, tresna bat sortu behar izan dugu han nituen hausnarketak hemen segitu ahal izateko: leku hori.

OLIARJ-INES: Iragan agorrilan itzuli gituzu, eta iragan dizugu urte osoa hemen lanak egiten. Gure lehen helburua zuzun zabaltzea sosik gabe, ez baitugu oraino deus ere. Baina nahi genitizun gure gauza erakutsi, zeren segur nuzu gero atzemanen ditugula jendea edo sos laguntzak gure laguntzeko. Guretako inportanteena duzu maite dugunaren egitea. Zerbait egitea eta gero instituzioak sar daitezen, baina ez beste zentzuan.

Nola antolatua duzue Artetxe?

OLIARJ-INES: Baduzu kafegune bat, edoliburutegi bat hobeki erran, non posible den zerbaiten edatea, eta erakusketagunea. Etorkizunean beharbada leku bat filmen so egiteko ere bai, eta, etorkizun oraino urrunagoan, erresidentziagunea artistentzat. Bastienek segitzen dizu tindua egiten eta nik filmak egiten: egunean zehar lekua guretako ere baduzu, lan egin dezagun, eta gero badituzu zabaltze tenoreak, 16:00etatik19:00etara.

Uztailaren 6an zabalduko duzue. Nola pentsatua duzue egun hori?

OLIARJ-INES: Izanen duzu erakusketa kolektibo bat. Izanen dituzu Bastienen tinduak, besteen artean. Etanahi ukan dizu segidan lotura bateginartisten eta laborarien estatutuaren artean.

COSSON: Berriz pentsatzen nuen laborarien urte hatsarreko protestei, etaaldarrien artean bada bat artisten aldarrien bera dena: prekaritatetik ilkitzea. Erraten dute anitzez sobera lan egiten dutela eta horren parean saria ez dela egokia, sos laguntzei esker baizik ez direla bizi; alta, ezinbesteko lanbidea da, eta denak horretaz biziki harro dira. Eta pentsatu nuen harrigarria dela, zeren dena ekartzen ahal baikenioke artistaren estatutuari. Gero, afera danola ilustratu erakusketa hori, pentsamendu hori?

Nola ilustratu eta nola transmititu, ezta? Ez duzue Parisko publiko bera ukanen.

COSSON: Prentsa agiria prest da abantzu, baina konplikatua da atzematea nola jendeari zuzendu, eta, bereziki, jakitea nori zuzentzen gatzaizkion. Parisen sare hori erraza da atzematea, eta osatua genuen, gainera; hona etortzean ez dakigu gehiago ongi. Aldi berean, ulertzen dugu Atharratzeko jendeari zuzentzen garela, edo ikastolako burasoei, edo kostaldeko kultur eragile saldoari, edo Bordelekoari edo Pariskoari oraino segitzen gaituena. Beraz, ez dituzu hitz berak erabiltzen.

OLIARJ-INES: Hori duzu interesgarria aldaketan: lehen zinez jende gutiri mintzo gintuzun, jadanik bazekitenak zer egiten genuen, zerendako, nola…

COSSON: Aldi berean, New Yorki, Londresi eta Berlini zuzentzen ginen. Parisen ginen eta mundu osoari hitz egiten genion, baina, azkenean, ez jende guztiari: mintzo ginen Mendebaldeko metropoliari, ingurune horri. Orain egin nahi duguna elastikoago izatea da, ateak zerratu gabe ere edo bizkarra eman gabe. Beste erronka bat izanen da Hegoaldeko jendearekin harremanak egiten hastea, ez baititugu anitz ezagutzen, eta bizki aberatsa baita hangoa ere.


essence

Essence

Exposition collective

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

Du 12 Septembre 2026
Au 04 Novembre 2026

kooperatiba

Kooperatiba

Taxio Ardanaz eta Carla Filipe

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Du 03 Juillet 2026
Au 10 Janvier 2027

fond-de-bain

Fond de bain

Hermann-Paul

Baionako Euskal Museoa | Musée basque (Baiona, Lapurdi)

Du 18 Septembre 2026
Au 10 Janvier 2027

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).