artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Ulertezina

Zer da ulertu ez duguna? Edo, zer da nik ulertu ez dudana? Aurreko astean kultura sailburuak hurrengo lau urtetarako lan ildoak aurkeztu zituenean, Urdaibaiko Guggenheim proiektua lehentasunetako bat izango zela iragarri zion Eusko Legebiltzarrari.

ulertezina
Ibone Bengoetxea sailburuaren agerraldia, Eusko Legebiltzarreko batzordean. EUSKO LEGEBILTZARRA

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 26 Septembre 2024

Klima aldaketaren eraginen aurkako programak, proiektu guztiak jasangarriak izan behar dutenean, GIH (Garapen Iraunkorrerako Helburuak) bazter guztiak blaitzen ari diren garaian, ekologiaren trantsiziorako ministerioa daukagunean eta gogoratzen ez ditudan beste hamaika sail, diskurtso eta zarata buruan bueltaka ditugunean; guri, euskaldunoi, proiektu turistiko inbaditzailea proposatzea bururatzen zaigu Unescok biosferaren erreserba izendatutako Euskal Herriko gune bakarraren erdian.

Zer da ulertu ez duguna? Edo, zer da nik ulertu ez dudana? Aurreko astean kultura sailburuak hurrengo lau urtetarako lan ildoak aurkeztu zituenean, Urdaibaiko Guggenheim proiektua lehentasunetako bat izango zela iragarri zion Eusko Legebiltzarrari. Arte Museoen eskaintza sendotu behar omen dute, eta, horretarako, Bilboko Arte Ederren Museoa eta Guggenheim Urdaibai proiektua aipatu zituen. Horrek esan nahi du orain arteko azpiegitura handinahi eta turismoari begira egindako proiektuen alde egingo duela Kultura Sail berriak. Dirua eman aspalditik dirutza jasotzen dutenei, beste museo eta arte zentro askok zailtasunak dituzten bitartean.

Nire xalotasunean aspaldi eskatu nuen iritzi koloma honen bitartez arte azpiegituren moratoria bat. Horren ordez, lan erraldoietan gastatutako diruarekin oinarrizko artearen sustapena eskatzen nuen, baina badirudi sarritan aipatzen den buruz beherako piramidearen efektuak jarraipena izango duela: azpiegitura ugari baina eragile eta publiko gutxi. Azkenean arte munduan, artistak izan ezik, denok dirua irabazten dugu, batzuk irakasleak garelako, beste batzuk museoetan edo erakusketa aretotan lan egiten dutelako, gutxi batzuek erakusketak antolatzen dituztelako, edo artelanak garraiatzen dituztelako. Artistak bitartean betirako prekaritatera kondenatuta daude.

Hala ere, kultura sailburuen hitz goxoak entzuteko aukera ere izan genuen esan zuenean Urdaibaiko proiektua "ahal den adostasun handienarekin" egingo dela. Lasaigarria edo beldurgarria? Egingo dela onartutzat ematen baitu. Ez dago arte munduari galdetzeko behar handirik Guggenheimen proiektuaren inguruan. Iritzia ezaguna da, arte edo kultur alorreko proiektua ez denez, alferrik da arte munduari zuzentzea. Bilboko arte munduko eragileei galdetu balie hiriaren beharrak zein ziren, ez lukete Arte Ederren Museoaren zabaltze proiektu handinahi horren alde egingo. Ez dut uste hori zenik presazko beharrik handiena. Oraingo honetan ere berdin jokatuko dutela seguru nago. Nahiz eta arte munduak beste gauza batzuk eskatu, erreserba naturala txikituko duen proiektu turistiko baten alde egingo dute Kultura Saileko aurrekontuekin ordainduta. Bigarrena izango da, Quousque Tandem…!


au-sablier-de-l-air

Au sablier de l'air

Philippe Herbet

L'Angle (Hendaia, Lapurdi)

Du 01 Octobre 2026
Au 08 Novembre 2026

donostiako-paisaiak

Donostiako Paisaiak

Tomás Hernández

Ekain (Donostia, Gipuzkoa)

Du 10 Septembre 2026
Au 07 Novembre 2026

ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

Du 14 Février 2026
Au 31 Décembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).