artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

"Bidaia bat" Jorge Oteizaren unibertsoan barna

Zuk Performing Arts dantza konpainiak 'Quousque tandem abutere' lana taularatuko du Oteiza museoan, datorren urriaren 20an. Jorge Oteizaren "obra eta pentsamoldea" gerturatzeko asmoa du proiektuak.

bidaia-bat-jorge-oteizaren-unibertsoan-barna
Ikuskizuneko 'Apostoluak' piezako irudi bat. ZUK PERFORMING ARTS

Amaia Jimenez Larrea [BERRIA.eus]
| 13 Octobre 2024

Quousque tandem abutere, Catilina, patientia nostra? (noiz arte abusatuko duzu, Catilina, gure pazientziaz?), esan zuen Zizeronek Lucio Sergio Catilina politikariaren aurkako diskurtso batean. Quousque tandem abutere izan zen Jorge Oteiza eskultoreak (Orio, Gipuzkoa, 1908-Donostia, 2003) 1963an idatzitako liburu baten izenburua ere. Horren harira, Zuk Performing Arts dantza konpainiak izen bereko ikuskizun bat sortu du. Konpainiako kideen esanetan, eskultorearen lana "dantzaren, gorputzaren, musikaren eta ikus-entzunezkoen" bidez gerturatzeko proiektua da. Joan den apirilean estreinatu zuten Altsasun (Nafarroa), eta Nafarroako beste lau herritan egin zituzten saioak. Orain, ordea, Altzuzan (Nafarroa) dagoen Oteiza museoan egingo dute emanaldia, artistaren urtemugatik gertu: urriaren 20an, 12:00etan —urriaren 21ean jaio zen—. Beste saioetan ez bezala, museorako bereziki sortutako muntatzea izango du emanaldi horrek. Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik izena eman beharko da.

Nafarroako dantza garaikideko programari, DNAri, esker sortu zen proiektua, eta Itsaso Alvarez Canoren eta Mikel P.G.-ren eskutik. Lau dantzari arituko dira emanaldian: Itsaso Alvarez Garrido, Idoia Rodriguez, Amaia Martinez, Moises Gordo eta Diego Garrido. Hamar koreografiaz osatuta egongo da saioa. Dantzek iraun bitartean, zuzeneko musika —Silberius de Uraren eskutik— egongo da, eta ikus-entzunezko piezak proiektatuko dira.

Eskulturak eta audio grabazioak

Dantzariak Oteiza museoanastebetez aritu ziren sorkuntza prozesuan. Bertan artistaren hainbat grabazio entzuteko aukera izan zuten, eta horietako batzuetatik tiraka sortu dituzte dantzetako batzuk. Hain zuzen, pilotarien, bertsolarien eta eskultorearen beraren amaieraren inguruko audioak erabili dituzte. Pilotarien kasuan, Oteizaren ahotsa, eta Oihan Lerga pilotaria jokoan ari dela erakusten duten irudiak uztartzen dira Jai-Alai deitu dioten koreografian. Bertsoak zatian, berriz, dantzekin batera, Ekhine Zapirainek idatzitako eta Lide Arrietak kantatutako bertsoak emango dituzte ikus-entzunezko piezan.

Sortzaileen hitzetan, Quousque tandem abutere-k Oteizaren unibertsoan barrena bidaia bat proposatzen du; bai liburuan agertzen diren hainbat kontzepturi jarraikiz, bai haren eskultura garrantzitsuenetako batzuetan oinarrituz. Liburuan jasotzen den, eta ikuskizunera eraman duten elementuetako bat da "artzain politiko euskalduna"; Artzaia koreografian sortu dute horrela. Bertan, dantzari bakar batek parte hartzen du, artzain makila bat eskuetan duela. Dantzan ari den bitartean, Lesakako (Nafarroa) Agiña mendiaren inguruan grabatutako irudiak proiektatuko dituzte.

Euskal zentauroa izan da ikuskizunerako erabili duten obretako bat. Eskultura horri "bizia ematen" saiatu dira sortzaileak, izen bereko piezarako. Dantzarien jantzien bidez lortu nahi izan dute hori; Noemi Allok diseinatutakoak dira. Oinarri izan duten beste eskulturetako bat, Arantzazun (Oñati, Gipuzkoa) dauden apostoluak dira. Arantzazun jartzeko zain, hamasei urtez lurreanegon zirela irudikatu zuten dantzariek, eta, horregatik, hari eskainitako koreografiaren zati handi bat lurrean egingo dute.


circus

Circus

Alejandra Icaza

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Du 30 Octobre 2026
Au 28 Février 2027

fontana-n-3

Fontana nº 3

Susana Solanoa

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Du 01 Octobre 2026
Au 12 Octobre 2026

fig-bilbao

FIG Bilbao

Festival international de l'estampe et de l'art sur papier

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

Du 26 Novembre 2026
Au 29 Novembre 2026

rivage

Rivage

Alex Bloc

Sakana (Donostia, Gipuzkoa)

Du 02 Octobre 2026
Au 28 Décembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).