artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Eremuak-en urteroko jardunaldiak, Tabakaleran

Aurtengo jardunaldiek topagune izan nahi dute artista, bitartekari eta komisarioentzat. Edizio honen helburua ondokoa izanen da: artea publikoki garatu ahal izateko baliatzen dituen harreman konplexuen eta kanal ezberdinen berri ematea. Jardunaldiak urriaren 25ean eta 26an izango dira.

eremuak-en-urteroko-jardunaldiak-tabakaleran

| 22 Octobre 2024

Aurtengo Jardunaldien ardatza erakusketa-egintza da, eta prozesu horretan inplikaturiko eragile guztiak. "E(sx)oterismoak plazara heldu " jardunaldiak proposatzen ditugu, topagune gisa artista, bitartekari eta komisarioentzat. Beren helburua da artea publikoki gerta dadin gauzatzen diren harreman konplexuen eta kanal ezberdinen berri ematea.

Mugak lekualdatu nahi edo ohiko erakusketa-espazioan deseroso dauden arte-jarduteak nabarmendu eta harremanetan jarri nahi izan ditugu; hau da, arte-sistemaren barruan egoteak edo ezarrita dagoenaren mugarekin jokatuz, aipatua tenkatuz edo alboan utziz lan egiteak zer suposatzen duen.

Berritasun gisa, espazio berri bat aurkeztuko dugu jardunaldien barruan: FILM MATERIAL delakoa, ikus-entzunezko proposamenak aurkezteko komisario-espazio bat. Komisariotza txandakakoa izango da. Aurten, Manuel Cirauquik hasiko du ziklo hau. FILM MATERIALek bere espazioa izango du ere eremuak #11 aldizkarian.

Parte hartuko duten artistak: Ane Berganza, Mariano Mayer eta Isabel de Naverán, Haiek (Ion Arregi eta Martín Ferrán), Sergio Prego, Inazio Escudero, Pedro G. Romero, Kinu#11+1 (Leire Lacunza, Imanol Expósito, Paula Guerrero), Elbis Rever, Mirari Echavarri, Oriol Fontdevila, Mattin, Iñigo Villafranca, DAS (Joel Englund, Camila Téllez, Myriam Rzm) eta Manuel Cirauqui.

Eremuak programaren batzorde teknikoak kontzeptualizatu eta diseinatu ditu jardunaldiak: Leire Muñoz, Iñaki Garmendia eta Raúl Domínguezek.

Aurrekoaz gain, azken urtean eremuak programaren babesa izan duten proiektuetako zenbait aurkeztuko dira ere Jardunaldietan. Horietan artean dago YVM-High Desert Egonaldia (CA, AEB), esaterako.

Jardunaldietan zehar, halaber, eremuak#11 aldizkaria aurkeztuko da, 2013. urtetik aurrera urtero eta doan argitaratzen den aldizkariaren hamabigarren alea.

eremuak#11 aldizkariak, aurtengo jardunaldiek bezalaxe, erakusketa-egintzaren gaia aztertuko du. Arte-testuinguruan presente dauden eta lanaren erakusketa publikoaren inguruko modelo ezberdinak ezbaian jarri dituzten (eztabaida bizirik mantenduz) artista eta eragileen ekarpenak jasotzen ditu.

Aldizkarian parte hartu duten artistak: Andrea Rodrigo eta Bulegoa z/b, Aimar Arriola, Miguel A. García eta Enrike Hurtado, Atoi (Ainara Elgoibar-Usue Arrieta) eta Paula Guerrero, 101 kolektiboa, Pierre Bal Blanc eta Mattin, Antonio Menchen, Estéfana Román, Leire Lacunza, Beatriz Olabarrieta, Mikel Pejenaute eta Manuel Cirauqui.

Aurrekoetan bezala, programa osoaz gain, arte-bitartekaritza, -erakusketa eta -dibulgazio garaikiderako espazio berriak aktibatzea xede duen HARRIAK ekimenak sorturiko jarduketa ere eremuak#11 aldizkarian jaso da. HARRIAK ekimena Euskal Autonomia Erkidegoko kultura aretoetan zabaltzen da, 2016. urteaz geroztik arterik berriena bultzatzea xede duten arte-proiektuak garatzen dituzten artista eta bitartekarien partaidetzarekin.

PROGRAMA

Ostirala, urriak 25

17.00 - AURKEZPENA

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko eta Tabakalerako ordezkariak eta Eremuakeko Batzorde Teknikoko kideak Leire Muñoz, Iñaki Garmendia eta Raul Dominguez

17.15 - ANE BERGANZA, YVML High desert

17.45 - PEDRO G ROMERO, De mostrar, enseñar, exponerse: cuando no hay afuera de la institución arte

18.30 - "HAIEK", Tripak eta Dragoiak

19.00 - ALDIZKARIAREN AURKEZPENA eremuak #11

19.15 - ATSEDENA

19.30 - SERGIO PREGO, Relaciones informales

20.15 - INAZIO ESCUDERO, Cada vez que obviamos la habilidad de reaccionar….

Larunbata, urriak 26

11.00 - MARIANO MAYER + ISABEL DE NAVERÁN, Al suceder

11.45 - KINU LANTALDEA 11+1, Silvia Coppola, Imanol Expósito, Leire Lacunza, Exhibition in Time

12.30 - ATSEDENA

12.45 - ELBIS REVER, La duda es nuestra

13.15 - MIRARI ECHAVARRI

17.00 - ORIOL FONTDEVILA, La literalidad nunca es bella (ni en el arte ni en la mediación)

17.45 - IÑIGO VILLAFRANCA, ez pro gui

18.15 - ATSEDENA

18.30 - DAS, resting & resetting

19:15. 2deo, MANUEL CIRAUQUI, Film material

20:00 - MATTIN, Ejercicio de Escucha: Exclusión

BIOGRAFIAK

ANE BERGANZA

Arte-prestakuntza UPV/EHUn osatu zituen, eta ikerketa-masterra osatu ere. Atzerrian expanded media gradua ikasi zuen Ανώτατη Σχολή Καλών Τεχνών-n, Poka-Yio artistaren tutoretzapean. Aldi berean, hainbat erakundetan egon da, hala nola Tabakaleran, Mataderon eta gaur egun Azkuna Zentroan.

Banaka Montehermoson egin ditu erakusketak, eta taldeka beste galeria batzuetan. Horrez gain, Herética (s) kolektiboaren sorrerak sustatutako praktika performatikoa garatu du. Muntatzaile lanetan aritu da hainbat artistarentzat. Karnekunst (Berlin) erakundeko soinu teknikaria izateaz gain, CBL galerian eta Argentinako enbaxadan.

MARIANO MAYER

Mariano Mayer poeta eta kuradore independentea da. Bere proiektuen artean hauek daude: "Un lento venir viniendo". I, II eta III. kap. Oxenford bilduma (MAC-Niterói, Rio de Janeiro, 2022 - Instituto Tomie Ohtake, Sao Paulo, 2023 - Iberê Camargo Fundazioa, 2024); Prudencio Irazabal (MUSAC, León, 2024); Timsam Harding (Palacio Condes de Gabia, Granada, 2024); Diego Bianchi (Marres, Maastricht, 2023 eta CA2M, Móstoles, 2022) edo Azucena Vieites (Sala Alcalá 31, Madril, 2020).

Liburu hauek argitaratu ditu: "Ir al motivo" (Galeria Elba Benítez, Madril, 2023) edo "Fluxus Escrito" (Caja Negra, Buenos Aires, 2019).

ISABEL DE NAVERÁN

Isabel de Naverán idazle eta ikertzaile independentea da. Gaur egun Universitat Oberta de Catalunyarekin kolaboratzen du eta irakasle gonbidatua da graduondoko hainbat programatan. Bulegoa z/b-ren sortzaile eta partaideetako bat izan zen (2010-2018), eta Reina Sofia Museoko zuzeneko arteen arduradun (2017-2023). Envoltura, historia y síncope (2021) eta Ritual de duelo (2022) liburuak argitaratu ditu.

"HAIEK"

"HAIEK" arte produkzioaren eta erakusketak diseinatzearen eta muntatzearen artean kokatzen dute haien jarduera.

Lan-ildo horiek proiekzio- eta fabrikazio-ariketa bateratu bat dira, diseinu eta exekuzio esperimentaleko lankidetza-prozesu batean oinarritua.

"Haiek" beste lan eta autoretza batzuen pean eginiko ariketak dira.

SERGIO PREGO

Sergio Prego (Donostia 1969) Brooklynen bizi den artista. Bere lana eskulturaren inguruan garatzen da. 1993 eta 1995 bitartean, Juan Luis Morazak edo Txomin Badiolak eta Angel Badosek Artelekun emandako tailerretan parte hartu zuen. 1996tik 2002ra Vito Acconci artista iparramerikarraren estudioan kolaboratu zuen.

INAZIO ESCUDERO

Bilbo 1972, lar emankorra izan gabe, artearekiko duen duen harremana bipolarra da. Oro har, Sare Sozialetan eta Interneten presentzia izatea saihesten du. Aitzitik, bere lanaren ezaugarrienetariko bat uneak eta egoerak esperimentatzen datza. 2024 urte honetan, Eremuak eskatuta, biografiatxo hau (44-50 hitz) hirugarren pertsonan idazteari ekin dio.

PEDRO G ROMERO

Pedro G. Romero artista gisa aritzen da 1985etik. Erakusketen komisario eta kuradore gisa ere jarduten du. Orain filmak ere egiten ditu. UNIA arteypensamiento proiektuko kide izan zen eta Sevillan PRPCko (Kultura Politiken Hausnarketarako Plataforma) kide. Documenta 14 Atenas/Kassel erakusketako partaidea. Pie.fmc (Flandestar Ikasketa Moderno eta Garaikideen Plataforma Independentea) taldeko kidea da.

KINU LANTALDEA 11+1

Denboran oinarritutako praktika artistikoen inguruan Ainara Elgoibarrek eta Usue Arrietak 2019an abian jarritako eta Tractorak bultzatutako lantaldea da Kinu. Silvia Coppola (Padova,1991), Leire Lacunza (Donostia, 1996) e Imanol Exposito (Barakaldo, 2000) formaron parte del grupo de artistas que participaron en Kinu 11+1 dedicado a Ibon Aranberri.

ELBIS REVER

"Ez dut uste Hong Kongen eta Bilbon egoitza bikoitza aldarrikatzen duen talde bat inoiz hemendik pasatu denik, baina Elbis Rever ez da, itxuraz, beste talde batzuk bezala! Ez dut ideiarik ere horrek nola funtzionatzen duen logistikoki, baina ikusita bere musika "Natalia eta Alba" egiaztatutako ahots bikoitzeko elektronika/beat-era bideratuta dagoela, agian digitalki eramangarria da, rock bandak ez diren modu batean. lbis Reverrek ziur asko inoiz argituko ez ditudan misterio ugari ditu, eta hori bat dator haren musikarekin, zeinak unibertso alternatibo lynchiar baten elektro new-wave karaokea dirudien. Pista horiek aldatu egiten dira energia- eta sentimendu-mailan, baina, gehienbat, nahiko umore txarrekoak eta nebulosak dira".

MIRARI ECHAVARRI

Mirari Echávarri (Iruñea) artista eta irakaslea da. Arte Ederretan lizentziatu zen EHUn, eta Genero eta Kultura Ikasketak egin zituen Goldsmiths Unibertsitatean. Azken urteotan artxiboko irudiekin, material autobiografikoarekin eta beste artista batzuekin lankidetzan aritu da.

ORIOL FONTDEVILLA

Oriol Fontdevila kuradorea, idazlea, irakaslea eta arte ikertzailea da. EINA Bartzelonako Diseinu eta Arte Unibertsitate Zentroko Diseinu Graduko irakaslea da. "El arte de la mediación" saiakera idatzi du (consonni, 2018). Kataluniaren parte-hartzearen kuradorea izan da 2022ko Ikusizko Arteen La Biennale di Venezia jaialdiaren 59. edizioan.

IÑIGO VILLAFRANCA

Iñigo Villafranca Apesteguia (Valtierra, 1994) ikerlaria eta komisarioa da. Nazioarteko Harremanetan Graduatua eta Kultur Kudeaketan Masterra izanik, bere prestakuntza kuradoretza-ikasketetara zuzendu du. Kultura eta Lurralde Ikasketetako Unibertsitate Espezialista da eta gaur egun Arte Garaikideko Ikerketa Doktoretza egiten ari da. 2021az geroztik ezprogui zuzentzen du.

DAS. Thinking in refuge program for artists

Joel Englund (Suedia), Camila Téllez (Txile / Euskal Herria) eta Myriam Rzm (Euskal Herria) hainbat praktika artistiko, performatibo, soinudun eta bitaletatik datoz; haietan mugikortasuna eta bizitzeko moduak garrantzi berezikoak dira. Elkarrekin DAS osatzen dute, Suedian zaintza-beharrean dauden artistentzako babeslekua.

MANUEL CIRAUQUI

Manuel Cirauqui kuradorea eta idazlea da. 2016tik Guggenheim Bilbao Museoaren Film & Video erakusketa-programaren arduraduna izan da. Bertan, besteak beste, Pierre Huyghe, Amie Siegel, Javier Téllez, Diana Thater, The Otolith Group, Allora & Calzadilla, Monira Al Qadiri, Cecilia Bengolea, Michael Snow, Alex Reynolds, Sharon Lockhart, Marine Hugonnier, Metahaven eta AnthonyMcCall artisten bakarkako erakusketak egin ditu. Era berean, 2019an sortutako Einaidea ikerketa-, ekoizpen- eta programazio-plataformako zuzendaria da. Plataforma Eina Bartzelonako Diseinu eta Arte Unibertsitate Zentroarekin (UAB) lotuta dago.

MATTIN

Mattin zaratarekin eta inprobisazioarekin kontzeptualki lan egiten duen artista, musikaria eta teorikoa da. Bere praktikaren, idazketaren eta pedagogiaren bidez, arroztasunezko forma performatiboak esploratzen ditu, egiturazko alienazioari heltzeko. Mattinek nazioarteko jaialdi eta erakusketetan parte hartu du, 2017an egindako documenta 14 barne hartuta.

EREMUAK

eremuak, arte garaikidean testuingurua ekoizteko Eusko Jaurlaritzaren programa irekia da. eremuak-en helburu nagusia artistentzako eta sortzaileentzako plataforma bat eskaintzea da, eztabaidarako eta topaketarako giroa sortzea, eta errealitate artistiko garaikidearen behatoki gisa funtzionatuko duen lantoki bat gaitzea.

Euskal Herrian arte garaikidearen eztabaida garatzen den testuinguruak errazten, optimizatzen eta/edo hobetzen laguntzen duten ekintzak egiten ditu eremuak-ek.

eremuak-ek bere ibilbidea 2010en hasi zuenez geroztik, arte garaikidea eta beste jarduera artistiko eta diskurtsiboak sozializatzea bilatzen du, ekoizpenaren eta difusioaren arteko beharrezko korrelazioan eraginez. Horrela, eremuak-ek deialdi ireki eta jarraitua bezala funtzionatzen du, sormenari, interpretazioari eta bitartekotzari lotutako proposamenak ekoizten dituena.

Halaber, eremuak-en helburu nagusietariko bat eztabaida eta topaketa giro bat sortzen laguntzea da, artearen inguruko politika publikoak eta kulturaren arloko jarduera garaikideentzat garrantzia duten beste gai batzuk jorratzeko, hitzaldi, mintegi, edo eta lan-mahaien bidez. eremuak-en jomuga nagusia esfera publikoa da; asmoa, berriz, politika publiko eta parte-hartzailearen sustapena.

2020tik, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa da eremuak programaren harrera-egoitza, Donostian. Aurretik, 2016tik 2019ra izan zen Azkuna Zentroa, Bilbon, Artiumen bidez bost urtez garatu ondoren, Gasteizen.

eremuak txandakako Batzorde Tekniko baten bidez egituratzen da, sektoreko artista eta eragile independenteek osatua. Batzordea da eremuak-en erabaki-organo nagusia, eta berak diseinatzen du programa, haren ekintzak zuzendu eta gauzatuz.

Egungo Batzordea:

  • 2024 martxotik, Raúl Domínguez. Artista
  • 2023ko martxotik, Iñaki Garmendia, Artista.
  • 2022ko urtarriletik, Leire Muñoz. Artista.

familia-loturak

Familia-loturak

Tina Barney

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

Du 18 Juillet 2025
Au 02 Novembre 2025

kardesch

Kardesch

Kardesch

DIDAM (Baiona, Lapurdi)

Du 04 Avril 2025
Au 25 Mai 2025

plasta

Plasta

Jaime Remirez de Ganuza, Pablo Giobellina

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Du 28 Mars 2025
Au 04 Mai 2025

gure-arte-koloniala

Gure arte koloniala

18 Avr. | Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]

Aste honetan Azpeitiko Soreasu elizan dagoen Bakardadearen kaperaren inguruan udalak eta Aranzadik 2019an argitaratu zuten liburuxka bat irakurri dut. Nicolas Saez de Elola kapitainaren hil-kapera da hori, Gipuzkoako Errenazimentuko eredu bikaina.

birika-bezain-elastikoa-erakusketa-ludikoa-ireki-dute-tabakaleran

'Birika bezain elastikoa' erakusketa ludikoa ireki dute Tabakaleran

17 Avr. | Itziar Ugarte Irizar [BERRIA.eus]

Anna Irina Russell artistak sortu du, prozesua haurrekin eta familia talde batekin egin ostean. Askotariko egitura puzgarriz bete dute aretoa, eta esplorazio ariketa kolektibo batera gonbidatu publikoa. 'Situ-akzioak' proiektuaren barruan aurkeztu dute.

helen-frankenthaler-araurik-gabeko-sei-hamarkada

Helen Frankenthaler: araurik gabeko sei hamarkada

16 Avr. | Iñigo Astiz [BERRIA.eus]

Artistak lorratza utzi zuen espresionismo abstraktuan. Haren 30 margolan eta hainbat eskultura biltzen dituen erakusketa zabaldu dute Guggenheim museoan. Frankenthalerren lanez gain, haren lagun izandako zenbait artistaren artelanak jarri dituzte ikusgai.

gernika-estalita

'Gernika', estalita?

15 Avr. | Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]

2003ko otsailean, Nazio Batuen Erakundean gordetzen den Gernika koadroaren bertsioa oihal urdin baten bidez estali zuten, garai hartako AEBetako idazkari Colin Powellek Iraken kontrako gerraren hasiera iragartzeko. Lotsagabe aritu baziren ere, estalketak errudun konplexua adierazten zuen.

zazpi-atedun-tebas-hura-nork-eraiki-zuen

Zazpi atedun Tebas hura nork eraiki zuen?

15 Avr. | Enara Herranz [BERRIA.eus]

'Ardatza neurtuz' | Artistak: Ainara Elgoibar, Ainhoa Resano, Bego Anton, Estibaliz Sadaba Murgia, Eva G. Herrero, Isa Fernandez Reviriego, Leire Muñoz, Mafalda Salgueiro, Matilde Viegas, Nuria Cubas, Sandra Cuesta Aizkorbe, Susana Blasco. | Non: Orconera gunean, Barakaldon. | Noiz arte: ekainaren 29ra arte.

acconciren-eta-pregoren-arteko-lankidetza-eta-adiskidetasuna

Acconciren eta Pregoren arteko lankidetza eta adiskidetasuna

14 Avr. | Iñigo Astiz [BERRIA.eus]

Bilboko Guggenheim museoak elkarrekin aurkeztu ditu Vito Acconciren eta Sergio Prego artisten performance lanak, ‘You' erakusketan. Sei urtez lankide izan ziren bi sortzaileak, eta gorputzari eta arkitekturari buruzko jarrerak batzen ditu bien jardunak.

arabako-aldundiak-azkenean-ez-du-itxiko-amarika-aretoa

Arabako Aldundiak azkenean ez du itxiko Amarika aretoa

13 Avr. | Edurne Begiristain [BERRIA.eus]

Arabako Aldundiak atzera egin du, eta ez du eraikiko ekintzailetza eta berrikuntza zentrorik Amarika erakusketa aretoa dagoen tokian. Amarica elkarteak erabakia txalotu du, eta kultur eragileen presioari esker izan dela azpimarratu.

euriari-begira

Euriari begira

12 Avr. | Garazi Ansa [BERRIA.eus]

INES MEDINA. Ikerketa analitiko-plastikoa (1978-1995) | Artista. Ines Medina. | Non. Artium museoan, Gasteizen. | Noiz arte. Ekainaren 1era arte.

gudaz-gaindiko-erroma

Gudaz gaindiko Erroma

11 Avr. | Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]

Erromatar inperioa modan dago. Orain dela hilabete batzuk, galdetegi batek erakutsi zuen gizonen kopuru handi batek maiz pentsatzen duela erromatar inperioan, batzuek egunero. Handik gutxira, Elon Muskek eztabaida piztu zuen Trumpen izendapenean, naziaren antz handiegia zuen agurra egin ostean, "agur erromatarra" zela adierazi zuenean. Interneten bilaketa txiki bat egin ostean, ez da zaila Vox alderdiko kideak erromatar armada gisa irudikatzen dituzten irudiak topatzea.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'Åöuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).