artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Berandu gabiltza

Bilboko Guggenheim museoak zabaldu duen Hilma af Klint pintorearen erakusketa ikustean galdetu diot neure buruari noiz iritsiko den arte historiako eskuliburuetara artistaren lana.

berandu-gabiltza
Hilma af Klint. Arg/ Wikipedia

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 7 Novembre 2024

Erakusketak argi eta garbi uzten du XX. mendearen hasieran abstrakziora iristeko bide eta saiakera ezberdinak egon zirela. Askok sumatzen genuen horrela izan zela, baina artea lasterketekin nahasten dutenekzein iritsi zen lehenago azpimarratzeko ahaleginak egiten zituzten, bai eremu akademikoan, bai dibulgazioaren esparruan.

Inoiz ez dit kezka handirik eragin lehen artista abstraktuazein izan zen jakiteak; giroan zegoen kezka zen irudi erreal edo naturaletik aldenduko litzatekeen pintura edo artea lantzea. Kandinskiri eman zitzaion domina, baina azken urteetan jakin dugu Hilma af Klint izeneko pintore suediar batek urte haietan figuratiboak ez ziren lanak pintatu zituela.

Hain zuzen, gauza ez datza jakitean zeinek egin zuen lehen, nahiago dugu pentsatzea Af Klinten ahaleginak historia berridazteko aukera ematen digula eta zalantzan jarri behar ditugula zein diren gure lanaren ildoak edo interesak. Historiografia tradizionalak gizon bati eman bazion lan abstraktua pintatzearen meritua, emakumeen artean sakontzeak galderetan aldaketak egiteko aukera eman behar digu. Ze inporta du zeinek pintatu zuen lehendabiziko koadro abstraktua? XX. mendearen hasieran artista asko abstrakzioa lantzen ari zirela izan beharko litzateke daturik interesgarriena. Zergatik, zerk bultzatuta, zertarako eta nola izan daitezke galdera interesgarriak. Artea ez da lehiaketa, edo ez da beti lehiaketa izaten.

Hau guztia kontuan hartuta, gustatuko litzaidake oinarrizko historiografia berridatziko balitz artista ezberdinen lanen argira. Hilma af Klint orain dela urte batzuk ezagutu genuen, baina ez genuen izan bere lana ikusteko aukera handirik. Azken urtetako erakusketen bidez, adituek eta ikusle arruntek artistaren lana aurrez aurre ezagutzeko zortea izan dugu. Bilbon dagoen erakusketa baliatu behar dugu artistaren lan berezi, ikusgarrieta ederrarekin harreman zuzena izateko.

Hemendik aurrera ez dago aitzakiarik, arte historia berridatzi egin beharko dugu. Oinarrizko hezkuntzan, bigarren hezkuntzan edo unibertsitatean erabiltzen diren eskuliburuetan Hilma af Klint bezalako artistak sartu behar ditugu;bestela, esaten ari garenak ez dio erantzungo azken urteetako ikerketari. Hau da, iruzurra egiten ariko ginen, eta prebarikazioarekin gainera, badakigulako kontatzen ari garena ez dela zeharo zuzena. Zenbat denbora beharko da aldaketa hauek aipatutako materialetara heltzeko? Ez nintzateke ausartuko esatera; dagoeneko berandu gabiltzala iruditzen zait.


66-76-26

66-76-26

Steve MᶜQueen

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Du 09 Octobre 2026
Au 21 Février 2027

ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

Du 14 Février 2026
Au 31 Décembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).