artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Plazer estetikoa eta ekologia

Tokioko Nezu museoaren artelanik ezagunena Ogata Korin-en Lirioak dira. Japoniako Altxor Nazional izendatutako lana bi bionbok osatzen dute, lau metro ingurukoa bakoitza; urrezko hondo distiratsu baten gainean lirio urdin bizi eta ederrak erakusten dituzte.

plazer-estetikoa-eta-ekologia
Ogata Korinren 'Lirioak' lana.

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 14 Novembre 2024

Turista asko hurbiltzen dira museora artelana ikusteko asmoz, baina hilabete gehienetanmerchandising-ean bainoez dute topatzen: lirioak udaberrian loratzen direnez, udaberrian soilik daude bionboak ikusgai.

Europakomuseo batek bere maisulanik ezagunena urtean hiruzpalau hilabetez erakustea pentsaezina litzateke. Izan ere, ezinezkoa daGernikabarnean biltzen duen Picassoren erakusketa bat Reina Sofia museotik kanpo imajinatzea, artelan ikonikoak ez direlako sekula mugitzen: museoen marka dira. Baina Nezu museoaren berezitasun hau ez da kapritxo garaikide bat, japoniar ohitura zaharra baizik: europar artea iraunkorra eta aldaezina den bezala, japoniar artea ziklikoa da eta urtaroei begiratzen die. Izan ere, Nezu museoa aste honetan bisitatzen duenak tearen zeremoniari buruzko erakusketatopatuko du, azaroan irekitzen baitira tearen pabiloiak. Garai bakoitzari dagozkion artelanak eta praktikak daude, eta horren arabera jantzi izan dira tenpluak zein etxeak. Esan daiteke japoniarrek asmatu zutela behin-behineko erakusketa.

Ezaguna da japoniar herriak naturaren edertasun aldakorrari erreparatzeko duen ahalmena. Hamaika aldiz ikusi ditugu telebistan gereziondoen loratzeaz gozatzen, zuhaitzei estasian begira. Aste batzuen buruan fenomenoa errepikatuko da, astigarrek kolore gorri biziena lortzen dutenean. Izan ere, japoniar meteorologia agentziak eskualde bakoitzeko gorritzearen aurreikuspena ematen du, egunik ederrenak noiz izango diren iragarriz. Eta ez dira soilik astigarrak eta gereziondoak: lirioek, krisantemoek edo Erdi Aroko Murasaki Shikibu idazlearen omenean izendatutako baiek euren kontenplazio unea dute, beste askoren artean.

Urtaroekiko miresmenak pentsarazi izan du japoniarrek naturarekin harreman berezia dutela. Baliteke beste garai batzuetan hala izatea, baina, beste leku askotan bezala, kapitalismoa horren aztarna ezabatzen ari da. Hiritarrek krisantemoen erakusketetan argazkiak ateratzen dituzten bitartean, Meiji Jingu parkean zuhaitzak mozten ari dira eraikin berri bat egiteko. Tokio da ibaien birnaturalizazioa bultzatu ez duten hiriburu bakanetakoa, eta ez dago parke berriak egiteko lur eremu publikorik. Arteak mantendu du garai bateko naturarekiko maitasuna, baina, tamalez, plazer estetiko huts bilakatzeko arriskuan dago, inolako inplikazio ekologikorik gabekoa. Krisi klimatikoak eragingo ote du artean mantendutako aztarna hura kontzientzia zabalago baten oinarri izatea?


66-76-26

66-76-26

Steve MᶜQueen

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Du 09 Octobre 2026
Au 21 Février 2027

debt

Debt

Nooshin Askari

Cibrían (Donostia, Gipuzkoa)

Du 25 Septembre 2026
Au 21 Novembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).