artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Ondo Bizi Arte egonaldia VIII. edizioaren emaitza aurkeztuko dute Leioan eta Karrantzan

Mutur Beltz familiak antolatutako egonaldi honetan Niño de Elche, Idoia Cuesta eta Enara Conce Morenok sortutako obrak Leioako Arte Ederren fakultatearen aretoan jarriko dira azaroaren 15etik goiti. Abenduan Karrantzako kultur etxean ikusgai izanen dira.

ondo-bizi-arte-egonaldia-viii-edizioaren-emaitza-aurkeztuko-dute-leioan-eta-karrantzan
Idoia Cuestaren lan bat.

| 12 Novembre 2024

Mutur Beltz familiak Ondo Bizi Arte Egonaldiaren zortzigarren edizioa egin zuen 2024ko ekainaren 4tik 16ra bitartean, aurreko edizioetan ezarritako lan-ildoari jarraituz. Ekitaldi horrek sakondu egin zuen Karrantzako artzaintzari, bertako ardiari eta beraren artileari buruzko diskurtso berrien esplorazioa. Bizikidetza eta hausnarketarako espazio gisa sortua, egonaldiak funtsezko kontzeptu batzuk integratu zituen, hala nola burujabetza, jasangarritasuna, agroekologia, gizarte-harremanak eta subjektibotasunaren forma desberdinak. Ekimenak arteari buruz proposatu zuen ekimena sorkuntza artistikotik harago doa, zeren kontsideratzen baitu artea lurraldeko prozesu natural eta komunitarioei estu lotuta dagoen bizimodu bat dela.

Mutur Beltzek urtero bi erakusketa antolatzen ditu egonaldian gauzatutako lana erakusteko. Horietako bat Karrantzako landa- eta toki-ingurunean egiten da, eta bestea hiri-espazio batean. Urtero, leku berri bat bilatzen dute egindako lana konpartitzeko, eta oraingoan erakusketak leku hauetan egingo dira: UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatean, azaroaren 15etik 28ra, eta Karrantzako Kultur Etxean, abenduaren 9tik 20ra. Amaiera gisa, parte-hartzaile guztien obrak eta hausnarketak biltzen dituen argitalpen bat aurkeztuko da Naubis liburu-dendan, Santutxu auzoan.

Edizio honetan, Niño de Elche izan dugu parte-hartzaileen artean, hau da, bere ikuspegi transgresoreagatik eta askotariko genero artistikoak fusionatzeko duen gaitasunagatik aitortza lortu duen artista bat. Bisitariek beraren "Gure Aita" (Padre Mío) proiektua dokumentatzen duen bideo batez gozatu dezakete; berau soinu-paseo immertsibo bat da, 2023ko udazkenean Karrantzan egin zuen ikerketaren emaitza gisa sortua. Lan horrek paisaia oroimenarekin eta denboraren joanarekin konektatzen duen hausnarketa sakon bat eskaintzen du.

Halaber, Idoia Cuesta eta Enara Conde Moreno artistek ere parte hartu zuten. Idoia Cuesta, Galiziako landa-ingurunean bizi den euskal artista, Artisautzako Sari Nazionalaren irabazlea izan zen, eta ezaguna da saskigintzaren eta hainbat materialen antzinako teknikak modu berritzailean fusionatzeagatik. Karrantzarako egindako proposamenean, Idoiak Karrantzako ardien artilearekin lan egin zuen, formatu desberdinetan –artile kardatua, feltroa, haria, besteak beste-, saskigintzaren teknika tradizionalak landare-zuntzekin batera aplikatuz. Gainera, Karrantzan bardanaska izenez ezagutzen den zuntz naturalen artisau-ehuna ikertu zuen, eta hurritz-makilaren erabilerak esploratu zituen, gorputzari eta espazioari lotuta.

Enara Conde Morenok, berriz, -deialdi publikoaren bidez aukeratua izan zen-, Karrantzako artzaintza dokumentatu zuen zuzenean egindako marrazkien bidez, eta gero aho-grabazioekin eta argazkiekin osatu zuen lan hori, landa-inguruneko kultura eta erresilientzia atzemateko. Erakusketa honetan aurkezten dituen marrazki txikien serieak iraunarazi nahi du desagertzeko arriskuan dagoen espezie baten esentzia, eta baita Karrantzako landa-bizitzaren edertasun efimeroa ere.

Zortzigarren edizioa Arte eta Artzaintzari buruzko Jakintzen Topaketarekin bukatu zen; bertan, Arturo Comasek landa-artearen kudeaketaren inguruan duen esperientzia konpartitu zuen Genalguacil Pueblo Museo-tik. Bere hitzaldiak aukera paregabea eskaini zuen hausnartzeko arteak landa-bizitzan duen inpaktuaz eta testuinguru horietan identitatea indartzeko eta garapena sustatzeko duen ahalmenaz. Ekarpen baliagarri horiek erakusketarekin batera eskaintzen diren elkarrizketa-bideo multzo batean entzun ahal izango dira; hor, gainera, parte hartu zuten artista guztien ikuspegiak ere jaso dira.

Zortzigarren edizio honek berresten du sorkuntza artistikoarekin eta landa-komunitateak biziberritzearekin hartuta dugun konpromisoa, lurraldeaz, oroimenaz eta ingurunearekin modu orekatuan bizitzeko forma berriaz hausnartzera gonbidatuz.


xabier-morras

Xabier Morrás

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

Du 23 Octobre 2026
Au 07 Février 2027

essence

Essence

Exposition collective

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

Du 12 Septembre 2026
Au 04 Novembre 2026

hemen-ez-den-nonbait

Hemen ez den nonbait

Ainhoa Apezteguia, Leire Lacunza eta Nagore Chivite

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Du 01 Octobre 2026
Au 24 Janvier 2027

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 Octobre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 Octobre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 Octobre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 Octobre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).