artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Erresistentzien ziztadak

'Gogora ekarri, deitu' | Artistak: Hainbat egile. | Non: Iruñeko Antartika gunean.

erresistentzien-ziztadak
Hilvanario proiektuak Iruñeko Antartika gunean ikusgai jarri dituen lanetako bat. BERRIA

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 19 Décembre 2024

Ez dut ezagutzen harilkatzea gustuko duen jende askorik. Egia esan, orain dela gutxira arte ez nuen guztiz argizertan zetzan... Bi oihalen arteko lotura prestatzen duen josteko puntua da, dirudienez. Behin oihalak elkartzen direnean, ehuna ez da mugitzen eta piezaren eraikuntza prozesua hasten da. Ekintza horrek abian jarri ditzakeen hainbat metafora datozkit burura: ideiak harilkatu daitezke argumentu bat osatzeko, hausnarketak batu iritzi ezberdinak ulertzeko, edota emozioak saretu ondokoen egoerekin enpatizatzeko.

Hain zuzen, hori da Gogora ekarri, deitu komisariotza proiektuan arnasten dena. Haren komisario den Maisa Covaledak hainbat artistaren lanak harilkatu ditu, eta, behin elkartuta, horiekin erakusketa bat ehundu du Iruñeko Antartika kultur espazioan.

Hilvanario izeneko proiektu zabalago baten emaitza da mostra. Ehungintza ardatz duten elkarretaratze espazioak sortzea da horren helburua. Bertan, sorkuntzaren eta saretzearen bitartez, horren parte diren emakumeen artean memoria objektuak sortzen dira. Hain zuzen, proiektuaren mediazioaren ardatza hori da, eta ondorio materiala erakusketa. Bainaez da gure marko espazialera mugatzen, proiektu transozeaniko baten emaitza baita.

Hala, mostrak Nafarroako, Kolonbiako, Txileko eta Palestinako hainbat emakumeren piezak biltzen ditu, eta horietako batzuek aktibismoareneta ekoizpen artistikoaren artean kulunkatzen diren ekoizpenak plazaratzen dituzte. Artisten artean dira Natalia Alzate, Carolina Anfibia, Estela Carvalho, Virgelina Chara, Isabel Gonzalez, María Jimenez, Ana Milena Gomez, Julieth Morales, Vanesa Nieto, Teresa Sabate, Daniela Tobar eta Misakeko emakumeak. Halaber, ekintzailetza helburu duten zenbait kolektiboren presentzia ere badago.

Aktibismoaren eta artearen arteko suturak eraikinera sartu baino lehenago arnasten ziren. Oihal batek estaltzen zuen eraikina bera. Kolonbiako Union de Costureros taldeak landutako memoria lana zen hori, eta barruko erakusketa kitzikatzailearen berri ematen zuen. Tamalez, kontatzen diren istorioekiko dagoen enpatia eskasaren adierazle den norbaitek/norbaitzuek hura suntsitzea erabaki ona zela ondorioztatu zuen/zuten. Beraz, mostrara gerturatzen zaretenok ez duzue hura ikusteko aukerarik izango...

Ehuna zaurgarritasunarekin lotu izan bada ere, oraingoan bertan brodatzen diren istorioek puntaden zuzentasunaz, eta, zenbaitetan, gordintasunaz ere ohartaraziko gaituzte. Horren abisua dira mostran barneratu baino lehen zeharkatu behar ditugun estetika leuneko hainbat banderilla. Orduan, gerturatu ahala izenak, datak eta testuak agertzen dira: Virginia Silva. 7/01/2020. Páez, Cauca. Líder y médica – Magdalena Coculama. 02/09/2019. Tame-Arauca. Seminómada Makaguan... lerroak biderkatzen dira, eta istorioak ere bai. Piezak Kolonbiako Ojo de la Aguja kolektiboaren lana dira, zeinak erailak izan diren ekintzaile sozialen memoria mantentzeko helburuarekin beren izenak ehuntzen dituen. Ekintza kolektibo baten emaitza da hau, zeinetan ehuleek ez duten zertan artistak izan.

Izan ere, erakusketanaurkezten diren piezetako hainbatetan sumatzen da kolektibitatetaranzko ikuskera hori. Komisarioak, nolabait, agerian utzi nahi baitu ehotzeak, hitzezko elkarrizketak sortzeaz gain, ikusizko diskurtsoak ere sor ditzakeela. Ehungintzak erresistentziarako eta eraikuntzarako espazioak sortzen baititu. Ehuntze prozesuak bideratzen duen denbora tarteak entzutearekin uztartzen dira, eta erakusketa konposatzen duten pieza guztiak uztartze horren metaketa bisuala dira.

Halatan, mostrak jakintzak elkartzen eta nahasten diren lekuak esploratzen ditu. Lan batzuk ehungintza testigantzatik datoz. Alde horretatikdeigarriak dirateknika ezberdinek igortzen dituzten memoriak eta erresistentziak ere. Egungo gizarte kapitalistak eta aspalditik diharduen kolonialismoak bideratutako memoria ezabatzearen ondorioz desagertzeko arriskuan dauden identitate eta kulturen erresistentzia espazio bihurtzen baitira hauek ere.


fig-bilbao

FIG Bilbao

Festival international de l'estampe et de l'art sur papier

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

Du 26 Novembre 2026
Au 29 Novembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).