artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Petra Perezek jaso du Xabier Saenz de Gorbea saria

Galeristak arte garaikidean eta euskal artean izan duen "konpromisoa" nabarmendu du epaimahaiak. Halaber, Bilboko Vanguardia galerian berrogei urtez egindako ibilbidea aitortu dio artistari.

petra-perezek-jaso-du-xabier-saenz-de-gorbea-saria
Petra Perez artista Bilboko Arte Ederren Museoan, beste zenbait ordezkarirekin batera. BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOA

Garazi Karrera Lopetegi [BERRIA.eus]
| 23 Décembre 2024

Xabier Saenz de Gorbea (Getxo, Bizkaia, 1951 - Bilbo, 2015) historialari, kritikari eta ikertzailea gogorarazteko eta hark artearen munduari egindako ekarpenak betikotzeko asmoz, haren izena daraman lehiaketa jarri zuten martxan Saenz de Gorbearen lankide Sonia Ruedak eta Bilboko Arte Ederren Museoak, 2020an. Sariaren helburua arte bisualen edozein arlotan izandako dedikazioa aitortzea da, izan sorkuntzan, azterketan, ikerketan, promozioan zein hedapenean. Hirugarren aldia da aurtengoa, eta Petra Perez galeristari eman diote saria —aurreko bi aldietan Marta Cardenas eta Juan Luis Goenaga margolariek jaso zuten, hurrenez hurren—.

Arte garaikidearen eta bereziki euskal artearekin izan duen konpromisoa aitortu dio epaimahaiak galeristari. Era berean, berrogei urtez Bilboko Vanguardia galeriaren buru izana nabarmendu dute, eta haren erakusketen "aniztasuna eta kalitatea" baloratu. Zehazki, Miguel Zugaza Arte Ederren Museoko zuzendariak, Beatriz Herraez Gasteizko Artium museoko zuzendariak, Frantxis Lopez de Landatxe Donostiako Koldo Mitxelena kulturuneko zuzendari ohiak eta Ruedak osatu dute epaimahaia.

Vanguardia galeriatik mundura

Vanguardia galeriak, merkataritza jarduerak eta artista garaikideen lanak ez ezik, lengoaiak eta euskarri berriak ere sustatzen ditu, hala nola bideo artea, performancea eta teknologia berriak. Talentu emergenteei laguntzeko helburuarekin zabaldu zituen ateak lehenbizikoz, 1984an, Getxon (Bizkaia). Hiru urte geroago, berriz, Bilbora lekualdatu zuten galeria, eta han dago gaur egun ere. Nazioarteko arte azoka garrantzitsuenetan hartu du parte; besteak beste, London Art Fair, LA Art Show, Art Forum Beril, Art Brussels eta Moving Imagen.

Galerian antolatutako jardueren artean da Euskal artista sorta izeneko talde erakusketa. Pello Irazu, Marisa Fernandez, Dora Salazar, Txomin Badiola, Jesus Mari Lazkano, Pablo Milicua eta beste zenbait artistak hartu zuten parte lehendabiziko hartan.

Bestalde, Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkoako Arte Garaikideko Galerien Elkartearen (AGACE) sortzailea da, eta bertako zuzendaria izan da zortzi urtez. Halaber, beste zenbait elkarte profesionaletan dabil, besteak beste Arte Garaikidearen Institutuan (IAC), Espainiako galerien partzuergoan, eta Emakumeak Ikusizko Arteetan (MAV) erakundean. Azken horri lotuta, Perezi MAV saria eman zioten 2014an, emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde egindako ekarpenagatik.


portrait-intime

Portrait intime

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

Du 05 Juin 2025
Au 26 Décembre 2026

ipar-baltza

Ipar Baltza

Erlea Maneros Zabala

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

Du 11 Septembre 2026
Au 08 Novembre 2026

foragers

Foragers

Jumana Manna

Artium (Gasteiz, Araba)

Du 17 Septembre 2026
Au 15 Novembre 2026

landabarrenako-dama

Landabarrenako Dama

Pilar De Zubiaurre

Durangoko Arte eta Historia Museoa (Durango, Bizkaia)

Du 08 Septembre 2026
Au 29 Novembre 2026

donostiako-paisaiak

Donostiako Paisaiak

Tomás Hernández

Ekain (Donostia, Gipuzkoa)

Du 10 Septembre 2026
Au 07 Novembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).