artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Adreiluak egin eta sutan egosi ditu

Botere egiturek sortzen dituzten narratibei kritika egin die Zigor Urrutiak ‘Estrategiak (I saiakera)' erakusketan. Gasteizko Zas Espazioan dago ikusgai otsailaren 15era arte.

adreiluak-egin-eta-sutan-egosi-ditu
Zigor Urrutia artista bere obra batekin. ENDIKA PORTILLO/ FOKU

Edurne Begiristain [BERRIA.eus]
| 26 Décembre 2024

Botere egituren narratibak eragiten dion ezinegona sormen prozesurako inspirazio da Zigor Urrutia artistarentzat (Bilbo, 1971). Gustuko du artearen diskurtso historikoak hankaz gora jartzea, eta horiek egungo kapitalismo neoliberalaren dinamikekin parekatzea. Hala egin zuen iazko udan Gasteizko Montehermoso Kulturunean ikusgai jarri zuen Babel. Dorretik Googlera erakusketan, eta halaxe egin du orain Zas Espazioan paratu duen Estrategiak (I saiakera) bilduman ere. Izan ere, biak ala biak elkarren osagarri direla esan daiteke, jarraitutasun bat badelako haien artean. Estrategiak (I saiakera) bilduma otsailaren 15era arte ikus daiteke Gasteizko San Anton plazako aretoan.

Egunerokotasuna eta komunikazioa dira Urrutiaren lanaren ardatza, eta kritikoa da teknologia berriek eta sare sozialek emozioetan duten eraginarekin. Erakusketan, egunerokoan erabiltzen den lengoaiara hurbildu da, eta boterearekin eta artearekin erlazionatzeko moduez gogoeta egin du hainbat piezaren bitartez. Obrekin aditzera eman nahi duen kritika soziala esplikatu du artistak: "Historian zehar errepikatu diren diskurtsoei erreparatzen badiegu, bistan dago lengoaia deformatu egin dela gizarte zapalkuntzari eta klasismoari eusteko elementu bat izan dadin".

Arteak orainaren eta iraganaren arteko lotura aztertzeko bidea eman dio Urrutiari, eta, hala, deshumanizazioa, gizartearen kontrol tresnak eta kapitalismoak eraikuntza sozioekonomiko eta kulturaletan duen eragina islatu ditu bere piezetan. Babel dorrearen metaforan topatu du, besteak beste, kontzeptu horietan sakontzeko modua. Biblian ageri den "Adreiluak egin eta sutan egosi" esaldiaren metaforari zentzu berri bat eman dio, eta agerian utzi du, nolabait, "gizakiaren harrokeriak herri ugariren arteko elkar ulertzea ezinezko" bihurtu duela.

Ideia beraren inguruan ondu ditu gainerako obra gehienak. Babel dorrearen mito hori gaur egun arte iritsi dela irudikatu du, eta salatu Google edo adimen artifizialaren bitartez gizakiak hizkuntzak itzultzeko bat-bateko modu guztiz inpertsonalizatua sortu duela: "Teknologia berriek, hizkuntza guztiak eskuragarri jartzen dituzten modu berean, dibertsitatea eta identitatea globalizatu eta zapaltzen dituzte".

Erakusketako lanak modu lineal batean antolatu dituzte, kritika sozialaren inguruko narratibak zentzua izan dezan. Jatorrizko esanahia "guztiz galdua" duten esaldiekin konposizio koloretsuak egin ditu hainbat koadrotan, azaltzeko askotan erabili diren esaldi eta esaerak dagoeneko "hutsal" bilakatu direla, "manipulatuta" daudelako. Eta, hala, esanahi "faltsua" duten esaldiak idatzita ageri dira, modu nahasi eta desordenatu batean, pieza askotan: adibidez, Kill yours idols (Hil itzazu zure idoloak) edo Start where you are, use what you have, do what you can(Hasi zauden lekuan, erabili daukazuna, egin ahal duzuna).

Material "garbiak"

Obrak egiteko erabilitako materialak "eraikuntza sozial eta politikoaren" metafora bat dira, haien bitartez errealitatearen pertzepzioa eraldatzeko. Altzairua, egurra, argizaria eta torlojuak hautatu ditu sortzeko, "oso material garbiak eta organikoak" direlako, eta obran berezko protagonismoa izatea nahi duelako. Artistak azaldu duenez, narratibari indarra jarri nahi izan dio material garbi horiek manipulatuta: "Materialak ideiak transmititzeko gai direlako".

Altzairuzko xafla batzuk daude erakusketan grabatutako esaldiekin. Horiek egiteko altzairua erabili du, Euskal Herriko industriari eta bertako langileei keinu egiteko, eta kapitalismoaren "zapalkuntza" salatzeko. "Langile horiek gizartearen euskarri izan dira eta oraindik badira", azpimarratu du.

Argizariarekin eskuak sortu ditu: eskaiolazko molde bat erabilita, elkarri helduta dauden bi esku eta bihurritutako beste bat. Moldea eta emaitza paratu ditu aretoan, bien arteko dikotomiaren jolas bat egiteko. Artistak esplikatu duenez, "simulazioaren kulturaz eta fabrikatutako egiaz" gogoeta egiteko gonbita da.



landabarrenako-dama

Landabarrenako Dama

Pilar De Zubiaurre

Durangoko Arte eta Historia Museoa (Durango, Bizkaia)

Du 08 Septembre 2026
Au 29 Novembre 2026

gorputz-geometrikoak

Gorputz geometrikoak

Eduardo Txillida

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

Du 25 Juin 2026
Au 26 Octobre 2026

rivage

Rivage

Alex Bloc

Sakana (Donostia, Gipuzkoa)

Du 02 Octobre 2026
Au 28 Décembre 2026

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 Octobre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 Octobre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 Octobre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 Octobre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).