artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Miren Arzalluz: "Beti izango dut helburu museoen arteko lankidetza areagotzea"

Apiriletik aurrera Bilboko Guggenheim museoko zuzendari izango dena euskal eta era berean europar nortasunaren etsenplu gisa aurkeztu dute Baionan. Museo eta erakundeen arteko lankidetzari eta hizkuntzari aparteko garrantzia aitortu die.

miren-arzalluz-beti-izango-dut-helburu-museoen-arteko-lankidetza-areagotzea
Miren Arzalluz, Baionan eman duen hitzaldian. GUILLAUME FAUVEAU

Garbiñe Ubeda [BERRIA.eus]
| 19 Février 2025

Euskaldun eta europar. Horra hor ezinbesteko bi nolakotasun Miren Arzalluz (Bilbo, 1978) arte historialari eta ikerlariaren baitan: "Horrela aurkeztu ohi dut neure burua, eta mugak desagertzea dut ametsa". Parisko Palais Galliera moda museoko zuzendaritza utzi eta Bilboko Guggenheim museoko ardura hartu aurretik, munduan euskaldun gisa agertzeaz, museoez eta kulturaz mintzatu da, besteak beste, Mugaz Gaindiko 3. Topaketan, Baionan. Aurkezleen galderei erantzunez, euskaraz eta frantsesez aritu da.

Euskalduna munduan

Parisen eta Londresen izandako bizipenek bereziki markatu dute Arzalluzen ibilbidea, eta txaloak jaso ditu bi hiri horietan erakutsitako jarreraz mintzatu denean: "Euskaldun gisa agertzea errazago zen Londresen Parisen baino. Londresek nortasun politiko zabalagoa du, aniztasun handiagoa dute. Parisen, ingurune batzuetan behintzat, intelektualki nagusi direlakoan daude, zinismoz aritzen dira, eta trufatu ere egin dira neure burua euskaldun gisa agertuta, baina nik aurrera egiten dut".

Kulturaren balioa

Guggenheim museoko zuzendari izango denak gizakia arrazoibidera ekartzeko tresna gisa ikusten du kultura: "Nazioarteko testuingurua ikusita, kultura baino gehiago beharko dugu gizakia arrazoibidera etortzeko, baina kultura eta artea horretarako arma dira, zentzurik onenean". Ildo horretan, Euskal Herrian izandako esperientzia zabaltzearen alde azaldu da: "Elkarbizitzarako, bide berriak urratzeko eta trukaketa bilatzeko tresna da kultura, Donostiako hiriburutzak 2016an ongi erakutsi zuenez".

Moda

Nortasuna eta janzkera zeharo trenkatuta ikusten ditu Arzalluzek: "Euskal nortasunean zaila da definitzea eta lotura hori agertzea karikaturan erori gabe, aldaketa eta munduan gertatzen ari denaren araberako eraberritzea etengabekoak baitira. Balentziagaren eta Txillidaren arteko elkarrizketa balioetsi duen erakusketa hartuz gero, badira zenbait ezaugarri kulturari oso lotuak; esate baterako, soiltasuna, neurritasunaren bilaketa, beharrezkoa ez den apaindurari uko egitea...".

Cristobal Balentziaren gainean egin zuen tesia ere hartu du hizpide: "Getariako jostunaren ibilbidea ezin dugu ulertu euskal kostaldean lehengo mendeko bigarren eta hirugarren hamarraldietan gertatutakoa kontuan hartu gabe. Donostiatik hasi eta Miarritzeraino, turismoari zuzendutako fenomeno horretan aktore nagusi izan zen Balentziaga, eta kostalde osoa modaren hiriburu". Arzalluzen ustez, gaur egungo janzkeran ere bada horren eraginik.

Euskal artistak

Euskal sortzaileak munduan nola ageri diren galdegin diotenean, aitortza faltaz mintzatu da Arzalluz: "Balentziagari buruz estreinakoz irakurri nuena gogoan dut oraindik: 'Espainian sortutako jostun frantsesa'. Hori duela hogei urte izan zen, eta, oraindik ere, Balentziaga euskalduna zela esplikatu behar izaten da. Bada, beraz, zer egin eta zer hobetu".

Guggenheim

Hartuko duen karguaz ez du hitz egin Arzalluzek. Horren ordez, kanpoan Euskal Herriaren inguruan dagoen pertzepzioari heldu dio: "Kanpoan ulertzen dute Euskal Herriak jakin duela berpizten eta eraldatzen kulturaren bidez. Guggenheim sinboloa da, baina fenomenoa osorik hartzen dute, eta hori oso garrantzitsua da". Oso harro agertu da, bereziki "pertzepzioaren eraldatzez eta Euskal Herriak kulturaren bidez lortu duenaz".

Mugaz gaindiko lankidetza

"Arteak ez du mugarik ezagutzen. Iruditzen zait kultur erakunde guztiek ezinbestekoa dutela lankidetza. Mugaz gaindiko lankidetza egiten dute jada gure instituzioek; eta nire eskarmentua eta pentsamoldea kontuan hartuta, beti izango dut helburu lankidetza hori guztia areagotzea, proiektu eta kolaborazio era berriak asmatzea eta sustatzeko moduak irudikatzea".

Hizkuntza funtsezkoa da, betiere, harentzat: "Mugaz gaindiko lankidetzan euskara sustatzea litzateke bide zuzenena, eta, horretan gauden bitartean, hiru hizkuntza ditugula kontziente izatea ere beharrezkoa da kultura sakonago ulertzeko".


essence

Essence

Exposition collective

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

Du 12 Septembre 2026
Au 04 Novembre 2026

the-new-ink

The New Ink.

Matias Ofizialdegi (SMOF)

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

Du 11 Septembre 2026
Au 25 Octobre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).