artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Eta Amarika

Aurreko astean Ismael Manterolak Amarika aretoaz hitz egin zuen; horren ondorio, alde batetik, eta lokailuaz hastea gaurkoaren izenburua. Manterolak idatzitakoarekin bat nator, baina ez nuen aretoari eta haren inguruan elkartu direnei bermea eman gabe utzi nahi. Gainera, kasuak arteak erakundeen zein gizartearen aurrean duen irudiaz gogoeta egiteko ere balio behar digula uste dut.

eta-amarika
Amarika aretoan, argazki erakusketetako bat muntatzen. Argazkia: AFA / Alea.eus

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 20 Février 2025

Hain zuzen, horrekin lotzen da izenburuaetabidez hastearen bigarren arrazoia: Amarika ez delako azken hilabeteotan galdu dugun erakusketa espazio bakarra. Abenduan jakin genuen Azkuna ZentrokoLantegiaeraikin osoa La Caixa fundazioari eskainiko zitzaiola, horretarako bertan dauden artista egoiliarrak kanporatuta eta erakusketa espazio bat galdurik. Hiriburu desberdinetan daude Azkuna Zentroa eta Amarika, eta euren ibilbideak ere desberdinak izan dira. Baina biak dira erakundeek bultzatu duten artearen instrumentalizazioaren biktimak.

Urteak dira goi mailako erakundeak ideia bat proiektatzen ari direla: artearen balioa erakar dezakeen bisitari kopuruaren arabera neurtzen dela. Eta bisitari horietako gehienak turistak badira, hobe, kulturak ez duelako bertakoen gogoeta eta sormena garatu behar, ostalaritzaren ekonomia baizik. Sormenerako badugu gastronomia, euskal arte berria. Bilbon mezu hori oso indartsua da. Rekalde aretoa berrireki berri dute, atea Iparragirre kalera bideratzeko obra handia egin ostean, hau da, Guggenheim museora doan oinezkoen kalera. Metafora ederra: Guggenheimera begira jartzen direnek —zentzu guztietan— biziraungo dute.

Gasteiz ez da hiri turistikoa, eta batek pentsatuko luke horrek salbatuko zituela arte garaikideari eskainitako guneak, ez zutela Guggenheimen indar zentripeto hori jasango. Baina ez da hala izan: 2011n Oihaneder jauregiko lantalde erdia kaleratu eta bere programazioa nabarmen murriztu zen, eta hiriaren programazio artistikoaren atal bat kudeatzen ari zen Amarika elkartearekin harremana eten zen. Azken hauek programatzen zuten Amarika aretoa, eta orduz geroztik ez du ibilbide jarraiturik izan. Dena dela, 258.000 lagun dituen hiriburu horretan sortzen diren arte ekimen ez-musealizatuei lekua eman die, lan garrantzitsua dena, arte guztiak ez baitu lekurik museoetan. Hiriko artista, kolektibo eta iniziatiben babesleku izan da, eta horrek nahikoa beharko luke. Baina artearen instrumentalizazio barneratuak ezetz dio: beste arlo bati ekarpen ekonomikorik ekartzen ez dion aktibitate artistikoak ez du gastu publikorik merezi.

Gehien etsitzen nauena, hala ere, aipatutako kasu guztietan gizartearen erantzunik eza izan da. Ezin erakundeei ukatu lan bikaina egin dutela: dagoeneko ez dira eurak artea turismoa erakartzeko soilik balio duela sinesten duten bakarrak.


bertopaketak

Bertopaketak

Anton Hurtado

Juan Manuel Lumbreras (Bilbo, Bizkaia)

Du 17 Septembre 2026
Au 23 Octobre 2026

au-sablier-de-l-air

Au sablier de l'air

Philippe Herbet

L'Angle (Hendaia, Lapurdi)

Du 01 Octobre 2026
Au 08 Novembre 2026

essence

Essence

Exposition collective

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

Du 12 Septembre 2026
Au 04 Novembre 2026

66-76-26

66-76-26

Steve MᶜQueen

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Du 09 Octobre 2026
Au 21 Février 2027

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).