artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Gorputz afektiboak

'EREMU MAGNETIKO LEHOR BAT' | Artista: Santiago F Mosteyrin. | Non: Tabakaleran, Donostian. | Noiz arte: Martxoaren 30era arte.

gorputz-afektiboak
'Eremu magnetiko lehor bat' erakusketako artelanak. MAIALEN ANDRES / FOKU

Garazi Ansa [BERRIA.eus]
| 20 Février 2025

Jakina denez, Tabakaleran azken urte hauetan bi gune erabiltzen dira erakusketarako. Batek, eraikinaren perimetroko hormetako bati segika, bi azpi-gela eta giltzarri moduan funtzionatzen duen sarrera bat ditu, non, instituzioko erakusketarik garrantzitsuenak eta itxuraz, aurrekontu aldetik garestienak egiten diren. Eta bestea, pisu berean, haren aldamenean dagoen gela da, tamainaz dezente txikiagoa; azkenaldian, esperimentalagoakedo instituzioarentzat behintzat ausartagoak izan daitezkeen apustutxoak-edo aurkezten ditu. Azken horretan, tarteka, artisten eta bertako komisario gazteen arteko kolaborazioak proposatzen dituzte, eta orain ikus daitekeen erakusketa da horren adibide: Eremu magnetiko lehor bat izenburupean, Tabakaleran egoiliar izandako Santiago F Mosteyrinen lanak aurkezten dira Garazi Pascual eta Ivan Gomez bikotearen komisariotzapean.

Sartu aurretik, bi erakusketa eremuak eta igogailuak biltzen dituen atondo antzekoa gurutzatzean, begirada aterantz zuzendu eta bertatik zerbait igartzen da; erakusketa bisitarialimurtzen hasten da. Pastel koloretako oihal batzuk ikusten dira: arrosak, morexkak, urdinxkak; batzuk tonu ilunagoetan, eta argiagoetan besteak, zerrenda antzeko batzuetan ipiniak. Paisaia irudi lausotuak diruditela ere esatera ausartuko nintzateke distantziak ematen duen atrebentziaz.

Gunera sartzeko atea gurutzatu, eta limurtze ekintza eraginkorraren ondorio, erakarpen tentagarri bilakatu den instalaziora egin ditut lehen pausoak. Eta haiei so gelditu naiz. Eta hala gelditu naiz tarte batez. Koloreak berak dira; zerrendek ere hor jarraitzen dute, baina paisaia, hori behintzat nire begiradatik desagertu egin da gertutasunak eskaintzen duen zorroztasunetik. Ikuspegi gozoa zen huraindarkeriazkoa dirudien egoera baten ondorena bilakatu da. Gainjarritako zerrendak, tarratada bortitzez ebakiak diruditenak, gazazko telaren ahultasuna azpimarran jarriaz. Gainazalak, azalak balira bezala.

Erakusketa ehunezko beste hainbat lanek osatzen dute. Eta haietan ere F Mosteyrinek antzeko jolasak planteatu ditu: urrunetik paisaia geologikoak diruditenak,gerturatu eta giza gorputzezko paisaiak bilakatzen dira. Batzuetan soilik trazu intuitibo batzuk igartzen dira hurbiltzean;besteetan, aldiz, giza gorputzen eta gorputz zatien ingeradak antzematen dira: buruak, eskuak eta zakilak. Eta hauetan, harremanak; gorputzen ukitze eta laztantzeen bidez azaleratzen diren afektuak gailentzen dira brodatutako irudietan. Gozotasunezko eszena horiekiko kontrastean, ordea, gainazaletako tarratadekharreman horiek barnean bil dezaketen biolentzia edo hauskortasuna agerrarazten dute.

Dena den, ehunezko pieza bakoitzak bere izaera propioa du harreman edo afektuak agertzeko moduetan. Eta hori, bakoitzaren material eta kolore propioei ez ezik, espazioan plazaratzeko duten moduei ere lotuta dago: instalazioari, alegia. Oihal bakoitza modu ezberdinean dago helduta: batzuek goitik behar dute sostengua;besteek, berriz, atzetik, eta badira alde banatatik helduta aurkezten direnak ere; instalazioaren eta artelanaren arteko mugak lausotuz. Gorputz indibidual gisara daude tratatuak, bakoitza bere behar propio eta partikularrekin. Eta espazioan ere hala agertzen dira, bakoitza bere pertsonalitate propioarekin: batzuek aurrez aurre begiratzen diete bisitariei, zuzenean; aldiz, badaude bizkarra emanda agertzen direnak ere, eta bakarren bat, lotsatiena edo, espazioa bertikalki zeharkatzen duen zutabearen atzean dago.

Azken finean, instalazioak aurkezten du piezetako bakoitza aretoan gorputz afektibo indibidual gisara; eta honekin batera, instalazioa da gorputz afektibo horiek aretoan eta gizartean aurkezteko dituzten ezaugarri, erabaki, arazo eta moduak islatzen dituena: espazioan egoteko moduen hierarkiak apurtuz, ikusgarria denaren, edo izan beharko lukeenaren, ezkutatzen denaren, ezkutatu nahi dugunaren, edo ezkutatu behar dugunaren inguruko gogoetak plazaratuz; eta egokia dena, edo desegokia izan daitekeena zalantzan jarriz.


essence

Essence

Exposition collective

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

Du 12 Septembre 2026
Au 04 Novembre 2026

xabier-morras

Xabier Morrás

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

Du 23 Octobre 2026
Au 07 Février 2027

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 Octobre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 Octobre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 Octobre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 Octobre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).