artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Etorkizuneko historia idazteko erreminta

'Memoriaren basoak' erakusketa ireki dute Donostiako San Telmo museoan, maiatzaren 11ra bitarte. Erregimen totalitarioen kontrol moduen inguruko hausnarketak dira erakusketaren muina. Hainbat diziplinatako 21 artistaren lanak daude ikusgai.

etorkizuneko-historia-idazteko-erreminta
Erakusketako piezetako batzuen irudia. JON URBE / FOKU

Amaia Jimenez Larrea [BERRIA.eus]
| 26 Février 2025

Antzinako memorien gotorleku dira basoak Mabel Tapia arte ikerlariarentzat. Horregatik, hain zuzen, erabaki zuen Mira Bernabeurekin batera Memoriaren basoak izenburua jartzea San Telmo museoan ireki berri duten erakusketari. Erregimen totalitarioen inguruan hausnartzea asmo duen pieza artistikoen bilduma bat da. Datorren maiatzaren 11ra arte egongo da ikusgai.

Guztira, hainbat diziplinatako 21 artistaren lanak daude erakusketan; zortzi dira Euskal Herrikoak. Gehienek frankismoan emandako esperientzietatik abiatuta egin dituzte euren piezak, nahiz eta baden Argentinako eta Txileko erregimen totalitarioen hausnarketaren bueltan egindako lanik ere. Obrez gain, artxiboetako piezak ere aukeratu dituzte, tartean Lazkaoko (Gipuzkoa) beneditarren artxibokoak.

Madrilgo 1 Mira Madrid aretoko zuzendaria da Tapia, eta azaldu du iaz bertan antolatutako erakusketa batean sortu zela Memoriaren basoak egiteko ideia. Clemente Bernaden eta Ana Teresa Ortegaren erakusketa bikoitza izan zen, hain zuzen, abiapuntua. Erakusketako komisarioaren esanetan, orduan finkatu ziren San Telmoko erakusketarako oinarri eta galdera, esaterako: "Nolatan mantentzen dira oraindik ere erregimen totalitario batzuen zantzuak?".

Galdera asko, erantzunik ez

"Memoriaz hitz egiten du erakusketak, baina etorkizunaz ere hitz egiten du ezinbestean, historia etorkizunean ere idazten delako", gaineratu du Tapiak. Bestalde, bai Euskal Herrian eta bai eta hortik kanpo egon diren erregimen totalitarioen errepresio moduek, nahiz eta erregimena bukatuta egon, urteetan zehar nola irauten duten ere nabarmendu nahi izan du. Adin desberdinetako artisten lanak bildu dituzte erakusketan, baina komisarioari oso berezia iruditu zaio gazteenek memoriarekin nola "konektatzen" zuten ikustea.

Tapia: "Uste dut erakusketak galdera asko sortuko dituela". Are, orain arte egin gabeko galderak sorraraztea izango da erakusketaren helburuetako bat; "erantzunik ez du emango, ordea", esan du komisarioak.

Beldurra eta memoria

Aretora sartu orduko, mihise handi batek bereganatzen du bisitariaren arreta. Ate bat da. Hain zuzen, Valentziako Modelo kartzelako atea da —eraikina jada ez da kartzela moduan erabiltzen—. Mihisea zuzenean atearen gainean jarri, eta hark utzitako arrastoarekin sortu zuten obra Patricia Gomezek eta Maria Jesus Gonzalezek. "Kartzela horretako pareten memoria jaso nahi izango balute bezala da", gehitu du komisarioak.

Sarreran bertan aurkitu daiteke ere Anna Lopezek erakusketarako ondu dituen piezetako bat. Haren amona da protagonista. Familia artxiboa deitu dio lanari, minutu eta erdi pasatxoko bideo bat da. Bertan egileak 36ko gerraren inguruan galdetzen dio amonari, eta hark zera erantzuten dio: "Ez dut horretaz hitz egin nahi, nahiz eta demokrazian gauden, batek daki zer gertatuko den". Bai gerrak eta bai frankismoak eragin zuten beldurra azaldu nahi du bideoak.

Oraindik ere badauden frankismoko ikurrei eta erregimenaren alde "traumatikoenari" begiratu nahi izan die Clemente Bernadek. Horretarako, bi argazki lan aurkeztu ditu erakusketan. Gogoratzen al duzu Franco?-n "frankismoaren goraipameneko hiru leku garrantzitsuenak" jaso dituela aipatu du Bernadek berak. Horietako bat da Iruñeko Erorien Monumentua. Bernad hobi komunetako indusketa lanetan parte hartzen hasi zen duela urte batzuk, eta Ametsez hil argazki bilduman han topatutako hezur eta objektuak erakusten ditu.

Kartelak

Nahiz eta argazkigintza izan den haren lan esparru nagusia, arte plastikoekin du lotura handiagoa Amaia Molinet Lodosako (Nafarroa) artistaren obrak. Adobezko adreiluekin eraikitako horma txiki bat dago erakusketan —duela hamar urte sortu zuen Molinetek—. 36ko gerrak bereziki gogor jo zituen Nafarroako zenbait herri, eta haietanjaso zituen adreiluak egiteko materialak.

Artistek egindako piezez gain, Txileko CADA artxiboko, Argentinako Graciela Carnecale / Tucuman Arde artxiboko eta Lazkaoko beneditarren artxiboko elementuak ere jarri dituzte ikusgai. Azken horren kasuan, Euskal Herrian frankismo garaian jartzen ziren karteletako batzuk bildu dituzte.

Jarduerak

Susana Soto San Telmoko zuzendariak erakusketak iraun bitartean egingo diren ekintzen berri eman du. Hitzaldiak, solasaldiak, proiekzioak eta performanceak izango dira, besteak beste. Emakume fusilatuak. Memoria absentea dokumentala emango dute martxoaren 18an, 19:00etan. Proiekzioaren ondoren Mikel Aizpuru historialariarekin solasaldia egongo da. Horrez gainera, martxoaren 28an, Olatz Gorrotxategi antzerkigileak 43º13'44''N ikuskizuna emango du. Antzerki dokumentalaren bidez biografia politikoa sortzeko saiakera da Gorrotxategirena.

Erakusketak iraun bitartean, larunbatero bisita gidatuak egingo dituzte. 17:00etan izango dira euskarazko saioak.


forma-egin-eta-pentsatu

Forma egin eta pentsatu

Izaskun Alonso Saratxaga

ZAS kultur aretoa (Gasteiz, Araba)

Du 09 Juillet 2026
Au 03 Octobre 2026

koloreztatutako-barne-bulkadak

Koloreztatutako barne bulkadak

Maialen Etxebeste Lekuona [BERRIA.eus]
| 15 Juillet 2026

Oaia Peruarena margolariak 'Behin eta berriz hasi' bilduma sortu du. Erakusketa irailaren 5era arte egongo da ikusgai, Donostiako Ekain Arte Lanak galerian.

san-telmo-gaua-frescoren-esku-hartze-artistiko-batekin-dator-aurten

San Telmo Gaua Frescoren esku-hartze artistiko batekin dator aurten

STM
| 13 Juillet 2026

San Telmo Museoaren udako irekiera berezia uztailak 18an izango da, doako sarrerarekin, 20:30 eta 24:00 artean. Xabier Zirikiainek, Ander Perez de Arenazak eta Mario Azurzak berariaz okasio honetan sortuko duten proposamen artistikoa izango da aurtengo berrikuntza

mundu-osoko-mitologien-elkarrizketak-bonnat-helleun

Mundu osoko mitologien elkarrizketak Bonnat Helleun

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 8 Juillet 2026

‘Mitologiak' erakusketa ireki dute Baionako Bonnat Helleu museoan. Euskal Herriko, Mediterraneoko, Ekialde Hurbileko, Afrikako eta Mexikoko mitologiak elkarrizketan ezarri dituzte, Parisko Louvre eta Quai Branly-Jacques Chirac museoekin lankidetzan.

graciela-iturbideren-hizkuntza-bisuala-san-telmo-museoko-laborategian-ikusgai-jarri-dute

Graciela Iturbideren hizkuntza bisuala, San Telmo Museoko Laborategian ikusgai jarri dute

| 6 Juillet 2026

María Millánek egin ditu komisario lanak eta nagusiki 60ko eta 80ko hamarkaden artean sortutako garaiko kopiak biltzen ditu erakusketak. Erakusketak Graciela Iturbidek han-hemengo kulturetan errespetuz murgiltzeko ahalegina eta Mexikoko eta beste herrialde batzuetako herri autoktonoen nortasuna erretratatzean izan duen ikuspegi eraldatzailea nabarmentzen ditu.

gerra-irudikatzeko-bi-modu-beltzetik-abiatuta

Gerra irudikatzeko bi modu, beltzetik abiatuta

Garazi Izagirre Aiestaran [BERRIA.eus]
| 5 Juillet 2026

'Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamendi eta amildegi bat' izena daraman erakusketa ikusgai jarri du Donostiako San Telmo museoak. Francisco de Goyaren laurogei estanpak eta Robert Motherwellen koadro batek osatzen dute.

hasi-da-jai-jardun-artistikoen-institutuaren-ikasketa-programaren-zazpigarren-edizioa

Hasi da JAI, jardun artistikoen institutuaren ikasketa-programaren zazpigarren edizioa

| 2 Juillet 2026

Tabakalerak eta Artium Museoak —Oteiza Museoarekin elkarlanean— antolatuta, programak arte garaikidearen arloan ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea du helburu. JAIk ezagutzaren, ekoizpenaren eta transmisioaren arteko loturan sakondu nahi du, prestakuntza-prozesuan dauden artisten eta nazioarteko profesionalen artean hartu-emanerako gune bat sortuz.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).