artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

EAEko gazteei zuzendutako New Yorkeko Guggenheim Museum-erako beka- programan izena emateko epea zabalik da

Bilboko eta New Yorkeko Guggenheim Museoek EAEko lau gaztek New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en esperientzia profesional bat izateko aukera eskaintzen dute beka-programa honen hamaikagarren deialdiari esker. Aurtengo edizioa urria eta abendua bitartean luzatuko da. Izena emateko epea apirilaren 21ean amaituko da, eta hautatutako gazteek 4.000 dolarreko diru-laguntza jasoko dute.

eaeko-gazteei-zuzendutako-new-yorkeko-guggenheim-museum-erako-beka-programan-izena-emateko-epea-zabalik-da

| 13 Mars 2025

EAEko ikasleei zuzendutako udazkeneko beka-programa honek esperientzia profesionala eskaintzen du artearekin eta museoen jardunarekin zerikusia duten gaietan trebatzeko New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museumeko hainbat arlotan. Praktikaldiak graduatu berri diren ikasleei (2004ko urriaren 6tik aurrera) zein graduaren azken urtea edo graduondoko ikasketak egiten ari diren ikasleei zuzendurik daude, beti ere bi baldintza hauek betetzen badituzte: EAEn jaioak izatea edo bertan bizitzea 2023eko urtarrilaren 1etik eta ingeles-maila altua izatea, ahoz nahiz idatziz.Hainbat arlotan lan egiteko aukera eskaintzen dute; horien artean daude: arte-ardura,erakusketen diseinua,hezkuntza,komunikazioa eta harreman publikoak.

Praktikaldiak irauten duen bitartean ikasleek banakako proiektu bat garatu beharko dute, bileretan parte hartuko dute eta praktikaldia egiten ari diren arloari dagozkion jarduerak bete beharko dituzte; eta esperientziaren osagarri, bisitaldiak egingo dituzte erakusketa-aretoetara, bilduma pribatuetara, enkante-etxeetara eta hiriko beste museo batzuetara.

Interesdunek Museoaren webgunean ikus ditzakete oinarriak, eta bertan eman dezakete izena apirilaren 21 arte: hemendik.

Programari lotutako edozein zalantza edo galdera izanez gero, jarri Museoarekin harremanetan helbide hau erabilita:basqueinternships@guggenheim-bilbao.eus

Ikasleentzako bekak bai artista hasiberrientzako egonaldi-programa 2014ko abenduan Guggenheim Bilbao Museoak eta Solomon R. Guggenheim Foundation-ek proiektu berrien bidez bi erakundeen arteko harremana sendotzeko sinatu zuten Kudeaketa Akordioaren berritzearen parte dira


fig-bilbao

FIG Bilbao

Festival international de l'estampe et de l'art sur papier

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

Du 26 Novembre 2026
Au 29 Novembre 2026

kooperatiba

Kooperatiba

Taxio Ardanaz eta Carla Filipe

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Du 03 Juillet 2026
Au 10 Janvier 2027

portrait-intime

Portrait intime

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

Du 05 Juin 2025
Au 26 Décembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).