artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

'Juan Luis Goenaga. Alkiza, 1971-1976': Artistari omenaldia, liburu baten bidez

Bilboko Arte Ederren Museoak Juan Luis Goenagaren omenezko liburu bat argitaratu du, artistak 70eko hamarkadan egindako ia 300 argazkirekin bilduma bat osatuz.

juan-luis-goenaga-alkiza-1971-1976-artistari-omenaldia-liburu-baten-bidez
Juan Luis Goenagaren omenez argitaratu duten liburuaren aurkezpenean parte hartu dutenak, gaur, Tabakaleran. MAIALEN ANDRES / FOKU

Beñat Mujika Telleria [BERRIA.eus]
| 25 Mars 2025

Juan Luis Goenaga margolariari (Donostia, 1950-Madril, 2024)omenaldiaegin nahi izan dio Bilboko Arte Ederren Museoak. Oraingo honetan, haren lanetako batzuk biltzen dituen liburua aurkeztu du:Juan Luis Goenaga. Alkiza, 1971-1976. Izenburuak berak dioen bezala, urte horietan Alkizan (Gipuzkoa) zeukan baserri batean bizi izan zen Goenaga, eta bertan sortutakoak bilduma batean bilduditu liburuak. Horren beraren inguruko erakusketa bat komisariatu du Mikel Lertxundi Galiana historialariak Bilboko Arte Ederren Museoan, eta asteburu honetan amaituko da.

Gaur aurkeztu dute liburua, Donostiako Tabakaleran. Eta bertan izan dira Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendaria, Joseba Zulaika idazle eta Goenagaren laguna, Emiliano Lopez Atxurra Petronorreko zuzendaria, Lertxundi Galiana historialaria eta Barbara Goenaga artistaren alaba. Gazteleraz egin duteaurkezpenaren zatirik handiena.

Goenagak Alkizan egin zuen egonaldian sortutakoen "argazki-memoria bat" da liburua. Lehen aldiz bildu dira garai hartako argazkiak, Goenagak egindako zuri-beltzeko irudi gehienekin —guztira 281 irudi aurki daitezke liburuan—. Argazki horietako asko bilduma partikularretakoak dira, eta Lertxundi Galianak egin du bilketa lana."Bilboko erakusketan jarri ditugun obretatik harago begiratzea da liburu honen helburua. Liburuak Goenagaren asmo esperimentala biltzen du, argazkigintzako bi espresio oinarrihartuta: erregistro argazkilaritza eta argazkilaritza esperimentala", adierazi duartistari buruzko aditu nagusia denak.

Aldaketa urtez urte

Argazki horiek guztiak lau ataletan banatu ditu historialariak. Lehenengoan, Antton Elizegi artista eta Goenagaren lehengusuak hari mendian ateratako argazkiak aurki daitezke. Eta Goenagak berak egindako argazkiak ere ikusiko ditu irakurleak, Alkizako baserriaren inguruetan ateratakoak.

Bigarren atala album moduan erakusten du liburuak, eta artistak idatzitako oharrak mantendu dituzte editoreek. 1973. urteareningurukoak dira, eta artistak "basoan eta bizi zen baserriaren inguruan egindako esku hartzeak" ikus daitezke. Besteak beste, "makilekin eta harriekin egindako ilarak, zirkuluak eta gurutzeak" nabarmentzen dira, eta bere lehen erakusketetan erakutsi zituela nabarmendu du Lertxundik.

Urte batzuk aurrerago, margolanak eta argazkilaritza esperimentala deritzona uztartu zituen, eta horixe aurki daiteke hirugarren atalean. "1973 eta 1975 bitartean egindako argazkiek lotura estua dute pintura lanekin, konposizio abstraktuetan antzeman daitezkeen elementuak erabiltzen baititu: itzal euriak, sustraiak, belarrak, larruak eta hari matazak".

Azken atalean, berriz, Goenagaren hiru autorretratu jaso dituzte. Azkenekoan bizkarrez ageri da, Alkizako baserritik ateratzen. Lertxundik adierazi du "nahita" erabili duela irudi hori liburuari amaiera emateko, "interes sinbolikoa" zeukalako. "Irudi horrek balio izan dit zentzu figuratuan ere ikusi daitekeelako Juan Luis baserria atzean uzten".

Aipatutako irudi guztiez gain, bi saiakera ere aurki daitezke liburuan. Lehena, Lertxundi Galianarena berarena:Eguneroko harriduren bosturtekoa. Eta bigarrena, Joseba Zulaika idazlearena:Nik ez detpintatu koadro hori. Hilabete Goenagarekin Alkizan. Zulaikak hilabete egin zuen Goenagarekin bizitzenbaserrian, eta testuari izenburua jartzen dion esaldia askotan entzun omen zion Goenagari. Koadro baten aurrean esandako hitzak ziren. "Ez zen probokazioa edo hiperbolea edo halakorik. Begiratzen zidan nire erreakzioa antzemateko, esaten zidanak horixe besterik ez zuela esan nahi ziurtatzeko… Berea ez bazen koadroa, norena ote zen? Galdera behartua bezain zentzugabea zen, berak jakingo balu bezala, zerbait esatekorik izango balu bezala… Berea ez zela koadroa esanaz esana zegoen dena. Hor konpon, ez niri galdetu ikusten duzunaz, nik ez dakit ezer koadro horretaz", adierazi du Zulaikak testuan.

"Ez hitzak" alabaren ahotik

Artistaren alaba Barbara Goenagak ere hartu du hitza aurkezpen ekitaldian, eta liburuan parte hartu duten guztiei eskerrak emateko baliatu du aukera: "Aitaren partez eskerrak emateko gaude aurkezpen honetan, eta berak hitzez edo hitzik erabili gabe esan nahiko lituzkeenak esaten ahaleginduko naiz".

Lopez Atxurra Petronorreko zuzendaria izan da hitza hartzen azkena. Petronor babesle izan dute liburuak eta erakusketak, eta kulturarekiko "konpromisoa hartzearen garrantzia" azpimarratu nahi izan du: "Belaunaldi bateko artistak joan zaizkigu, eta ez daukagu toki fisikorik haien obrak biltzeko eta ikasteko. Eta hurrengo belaunaldiek ikus dezaten nondik datorren arte berria".


itzalek-diotena

Itzalek diotena

Ihintza-Chole Hargous Aranburu

Posta aretoa (Urruña, Lapurdi)

Du 11 Septembre 2026
Au 16 Octobre 2026

get-me-a-stone

Get me a stone

Rosalind Nashashibi

Artium (Gasteiz, Araba)

Du 12 Juin 2026
Au 01 Novembre 2026

hirugarren-paisaia

Hirugarren paisaia

Maria Azkarate

Nafarroako museoa (Iruñea, Nafarroa)

Du 15 Mai 2026
Au 04 Avril 2027

sinbiotika

Sinbiotika

Txaro Marañon

Montehermoso Kulturunea (Gasteiz, Araba)

Du 25 Septembre 2026
Au 08 Novembre 2026

hemen-ez-den-nonbait

Hemen ez den nonbait

Ainhoa Apezteguia, Leire Lacunza eta Nagore Chivite

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Du 01 Octobre 2026
Au 24 Janvier 2027

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).