artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

'Gernika', estalita?

2003ko otsailean, Nazio Batuen Erakundean gordetzen den Gernika koadroaren bertsioa oihal urdin baten bidez estali zuten, garai hartako AEBetako idazkari Colin Powellek Iraken kontrako gerraren hasiera iragartzeko. Lotsagabe aritu baziren ere, estalketak errudun konplexua adierazten zuen.

gernika-estalita
Ur hiriko estandartea. Arg/ Denis Bourez

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 15 Avril 2025

Picassoren Gernika koadroa gerraren suntsipenaren sinbolo bihurtu da ia azken 100 urteetan, eta gaurkotasuna duela ikusten ari gara IsraelGazan egiten ari den sarraskiaren kontrako salaketetan. Gerra egoeretan jende arruntak eta xeheak jasaten dituen izugarrikeriak ikus ditzakegu koadroan. Picassok errugabeak ziren emakumeak, umeak eta animaliak pintatu zituen, jende arruntari erreferentzia egiteko. Gerran zuzenean jardun gabe ondorioak jasaten dituztenak gizartearen talde ahulenekoakizaten direlako.

Artean aspalditik zetorren gerraren ondorio kaltegarriak erakusteko borondatea;K.a. 2550 urtekoa izan daitekeen Ur hiriko estandartea izeneko objektuak horixe bera salatzen du, gerraren kalteak alde batetik eta bakearen onurak bestetik. Beraz, Picassoren Gernika-k artearen historian ohikoa izan den gaia jaso zuen.

Hala ere, euskaldunentzat esanahi berezia du, Picassok izenburuaren bitartez bidegabekeriaren agertokia euskal herri batean kokatu zuelako, eta horren bidez Gernikan gertatutakoa nazioarteko gerraren kontrako sinbolo bihurtu zen.

Gaur egun Europak armatzearen aldehartu duen jarrera ikusita, Espainiako Gobernuak 2003an Nazio Batuen Erakundean egindako gauza bera egin beharko du Kongresuan aurrekontuak onartzerako bilkura egunean. Espainiako Kongresutik Gernika koadroaren egoitza den Reina Sofia museora metro batzuk besterik ez dago, kilometro bat baino gutxiago esango nuke nik, eta lotsagarria izan daiteke hain hurbil dagoen toki batean horrelako erabakia hartzea, Picassoren koadroaren presentzia sumatu gabe. Lotsagabe egingo dutela ez dut zalantza handirik, baina espero dut koadro ezagunari aurpegia estaliko diotelainongo justifikaziorik ez duen erabakia hartzeko momentuan.

Gurera etorrita, nola hurbilduko dira Gernika herrira apirilaren 26an gaur egun Eusko Jaurlaritza gobernatzen duten bi alderdien ordezkariak zalantzarik gabeko armagintzaren aldeko aldarriak egin ondoren? Edo Espainiako Kongresuan aurrekontuaren %2 gerrarako bideratuko dela onartu ondoren? Ahaztu egin zaie berrarmatzearekin hasi zela BigarrenMundu Gerra eta gerra hartan erabilitako armak Gernikaren bonbardaketan probatu zirela?


uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

Du 08 Juillet 2026
Au 28 Décembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).