artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Sei bidaia artistikoren fotogramak

Sei proiektu artistiko ikusgai jarri dituzte Iruñeko Ziudadelako Arma aretoan. Iker Serrano, Idoia Leatxe, Javier Ozkoidi, Ignacio Navas, Marisa Mantxola eta Mikel Usetxi, Oskia Paternain eta Iñigo Zubikoa artistenak dira lanak.

sei-bidaia-artistikoren-fotogramak
Bi bisitari Marisa Mantxola eta Mikel Usetxi artisten lanetako bati begira. IÑIGO URIZ / FOKU

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 28 Mai 2025

Emaitzak ez ezik, prozesuak ere izan daitezke erakusleiho batean luzitzeko modukoak; hori utzi du agerian Iruñeko Ziudadelako Arma aretoan ireki berri duten erakusketak. Erakusketa kolektiboa da, sei proiektu dira jasota orotara, eta guztiek dute jatorri bera muinean: arte plastiko eta bisualetarako laguntza programaren 2024ko deialdianaukeratutakoak dira, hau da, Uharteko Arte Garaikidearen Zentroak eta Nafarroako Gobernuaren Kultura eta Kirol Departamentuak sustatutako programakoak. Zehazki, bakarka aritutako lau artistaren eta bi bikoteren lanak daude jasota, eta irailaren 14ra arte izanen dira ikusgai. Lehenbiziko aldiz, Iruñeko Udalak ere bat egin du egitasmoarekin, eta horrek eman dio bide erakusketa Ziudadelan muntatzeari.

"Artistei bereziki nahi nieke ahalegina eskertu, erlojupean aritu baitira, administrazioaren erritmoetara egokitu beharra zegoelako". Uharteko zentroko zuzendari Oskia Ugarterenak dira hitzok, eta, artistei aitortza egin ez ezik, zenbait zehaztapen ere egin ditu segidan. Sortzaileek "halabeharrez" bizi ohi dituzten zenbait tentsiotan egin du azpimarra. "Laguntza ekonomikoak une konkretu batean ailegatzen dira, eta eskatzen dute une konkretu baterako izan dadila zer erakutsi. Batzuetan, sumatzen dugu artistek zientoka duda izaten dituztela une hori iritsita. Eta guk badakigu prozesu batzuen haziak aspaldikoak direla, eta litekeena dela hemendik aurrera ere segitzea garatzen". Ohartarazpen bat egin du, ideia horri tiraka: "Hemen ikusgai direnak lagin txikiak dira, halako leiho moduko batzuk, askoz ere handiagoak eta sakonagoak diren proiektuak erakusten dizkigutenak". Alegia: sei fotograma dira. "Baina gozagarriak dira, guztiz".

Iker Serrano: Latir vegetal

Animalien eta landareen arteko harremanek liluratuta, halako hartu-emanei buruzko hausnarketak beste subjektu batzuetara estrapolatu ditu Iker Serranok Latir Vegetal proiektuan. "Artistak bere obrarekin daukan harremanetan ere ikusten dut halako analogia bat", onartu du artistak. Dena dela, landareen "lengoaia" jo du begiz batez ere, eta pinturan ez ezik —diziplina horretan du esperientzia gehien Serranok—, bideogintzan, argazkigintzan eta eskulturan ere aritu da hari buruzkoak azaleratu nahian. Hala, Maria Luengo EHUko ikertzaileak erakusketarekin lotutako argitalpenean azaldu duenez, "natura hilak ulertzeko beste modu bat" ere bistaratzen du Serranok bere obran. Besteak beste, instalazioko horma batean paratutako argazki seriean ikus daiteke asmo horren adierazpiderik. Argazki horietan guztietan, elementu berbera da protagonista: plastikozko mahai zuri eta tolesgarri bat, gainean lur pieza trinko bat daukana. Eta, kontrastean, argazkietako bakoitzean diferentea dena zera da: hondoa. Basoa eta bestelako paisaia naturalak ikus daitezke atzealdean aldiro.

Idoia Leatxe: Take me on

Idoia Leatxe artista aspaldi ari da ekoizpen industrialetan sortzen diren materialak bere obra artistikoetarako erabiltzen, eta halaxe egin du Take me on izeneko proiekturako ere. Eskulturak egin ditu, batik bat, eta, besteak beste, autoen piezak, trafiko seinaleak, aireztapenerako hodiak antzeman daitezke piezetan. Edonola ere, aipatu material horiek izan dezaketen aire astunak guztiz iraulia dirudi Leatxeren lanetan: ertz leunak dira nagusi, eta forma organikoagoak. Sortzaileak berak nabarmendu duenez, alderdi tematikoari bainoago, materialaren ezaugarriei erreparatu die azkenerako. Eta piezak bistaratuko ziren espazioari begira ere hartu ditu erabakietako asko. "Obrak behin hona ekarrita, gerta baitaiteke tailerrean zenituen arazo batzuk kolpez desagertzea, eta, kontrara beste batzuk sortzea; zirraragarria da, berez". Leatxeren instalazioa berezia da, gainera. Haren obrak eta Javier Ozkoidirenak elkarren ondoan paratu dituzte, biek hala eskatuta. "Tailerrean ere elkarrekin aritu gara; horrela zentzu handiagoa du guztiak".

Javier Ozkoidi: Rushes

Leatxeren lanen kontrastean, pop kulturaren airea dakarte Javier Ozkoidiren proposamen artistikoek. Hark ere soberakinekin egin du lan, baina, zehatzago, aurreko sorkuntza lanen hondakinak izan ditu material gisa. Dioenez, aurreko aldietan sortutako pieza "akastunei" bestelako geruzak erantsita edo haiek iraulita lortu ditu orain ikusgai jarritako obrak. Honako hauek ematen dute atentzioa, batik bat: metalezko kate lodi batekin osatutako hiru dimentsioko izar handi batek, eta lauki formako azpiegitura batek, zeinak pop kulturako aldizkariak baititu azpiko euskarrian —Penelope Cruz eta Britney Spears ikus daitezke azaletan—, eta, haien gainean, koloretako kanika batzuk. Gutxi-asko, prozesuen eta haiek utzitako arrastoen balio estetikoari gorazarre egin izana aitortu diote Ozkoidiri, besteak beste.

Ignacio Navas: Klickflip

Ignacio Navas artistak Tuterako (Nafarroa) skate parkera darama ikuslea Klickflip instalazioaren bitartez, eta nerabezaroari loturiko auziak dakartza azalera hala. "Adibidez, eskola porrota eta substantzia batzuen kontsumoa", zehaztu du Navasek. Egiazko testigantza batzuk izan ditu inspirazio iturri. "Nerabezaroa Tuterako skate parkean eman zuen lagun talde baten lekukotasunak jaso, eta bideojoko bat sortu dut", azaldu du proiektuaren muina. Hain justu, zuri-beltzean eginiko bideojoko horren irudiak dira nagusi arte instalazioan; pantaila handi batean dira ikusgai. Parean, skate parke bateko azpiegiturak —maldak, esaterako— imitatzen dituzten eskultura pieza batzuk ere paratu ditu.

Marisa Mantxola eta Mikel Usetxi: El Atractor. Propaganda luminosa

Marisa Mantxola artista plastikoak eta Mikel Usetxi nekazariak aspaldi ekin zioten elkarlanari. Urteotan, "nekazaritza poetikoa" jorratu dute batik bat, baina, diotenez, orain Arma aretoan paratutako proiektua dute "forma zehatzagoko" lehenbiziko lana. Proiektuaren izenburuak berak iragarri gisan, "propagandarako" lan bat egin dute; baina "zintzoa" da, "manipulaziorik gabea". Hainbat elementu biltzen dituen instalazioa da, kolore biziz blaitutakoa, eta erdigunean paratua dute "elementu nagusia": 90 bat kutxa txiki biribil dira, eta barruan oihalezko poltsatxo bana eta eguzki destilazioz betetako flasko bana dute. Ikusleei helarazitako erronka honakohau da: nahi dute poltsatxo hori lepotik zintzilikatu dezatela —sokatxo bat ere badakar hari lotuta—, ibil daitezela denbora batez hura soinean izanik, eta itzul dezatela gero. Poltsatxo horrek landare hazi bat dauka barrenean, eta, bueltatutakoan, Usetxik hazia ereinen du, zer sortuko den ikusteko gero.

Oskia Paternain eta Iñigo Zubikoa: (Re)construyendo memorias: segundas vidas y resistencias en torno a una máquina de coser

Oskia Paternain eta Iñigo Zubikoa ere bikote gisa aritu dira proiektua garatzen. Paternain historialaria da, eta Iñigo Zubikoa, artista. Bistaratu berri duten proiektuan, karlistaldietara eta 1936ko gerra garaira begiratu dute, eta, zehazki, orduko errepresioaren biktima izandako emakumeak omendu dituzte, eskultura eta soinuak uztartzen dituen instalazio batean. Baleztena familiaren josteko makina bat da instalazioaren zentroan. Haren gainean zein inguruan —baita azpiko zolan botata ere— balak imitatzen dituzten objektuak daude. Bestetik, kartoizko kaxaz osatutako murru handi batzuk ere eraiki dituzte Paternainek eta Zubikoak: haietako bakoitzean biktimen izen-abizenak daude idatzita. Sentsore bat aktibatu dute haien inguruan, eta, hala, inor hurbiltzen den aldiro, soinuak adituko dira: burrunba bat, nagusiki, eta, tarteka, baita errepresaliatutako emakumeen edo beren senideen testigantzak ere. Memoria historikoari buruzko gogoeta bultzatzea dute asmo.

Argitalpen modalitatearen lau lanak, aurki

Ohi denez, arte plastiko eta bisualetarako laguntza programak bi atal izan zituen 2024an: erakusketara bideratutako adarraeta argitalpen modalitatea. Erakusketari loturikoa da Arma aretoan ikusgai dena, eta argitalpenei buruzkoa datozen asteotan aurkeztuko dute —data zehazteko dago—. Ugarte: "Laster gozatzen ahalko dugu haietaz ere".

Iaztik da ezagun zer artista aukeratu zituzten programarako, eta garatutako lanen izenak ere jakinarazi dituzte. Honako hauek dira: Gorka Beunzaren Pegasoenea, Paula Eslavaren Una piedra cae en el aliviadero, Katixa Goldarazena Azpirotzen Imagen y hueso tiempo-párpadoeta Lara Molinaren Erraiak__arte_kidetzak_afinidades.



sutures

Sutures

Arrese Elena

Torre Luzea (Zarautz, Gipuzkoa)

get-me-a-stone

Get me a stone

Rosalind Nashashibi

Artium (Gasteiz, Araba)

Du 12 Juin 2026
Au 01 Novembre 2026

macula-et-materia

Macula et Materia

Sally Mann

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

Du 17 Juillet 2026
Au 18 Octobre 2026

koloreztatutako-barne-bulkadak

Koloreztatutako barne bulkadak

Maialen Etxebeste Lekuona [BERRIA.eus]
| 15 Juillet 2026

Oaia Peruarena margolariak 'Behin eta berriz hasi' bilduma sortu du. Erakusketa irailaren 5era arte egongo da ikusgai, Donostiako Ekain Arte Lanak galerian.

san-telmo-gaua-frescoren-esku-hartze-artistiko-batekin-dator-aurten

San Telmo Gaua Frescoren esku-hartze artistiko batekin dator aurten

STM
| 13 Juillet 2026

San Telmo Museoaren udako irekiera berezia uztailak 18an izango da, doako sarrerarekin, 20:30 eta 24:00 artean. Xabier Zirikiainek, Ander Perez de Arenazak eta Mario Azurzak berariaz okasio honetan sortuko duten proposamen artistikoa izango da aurtengo berrikuntza

mundu-osoko-mitologien-elkarrizketak-bonnat-helleun

Mundu osoko mitologien elkarrizketak Bonnat Helleun

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 8 Juillet 2026

‘Mitologiak' erakusketa ireki dute Baionako Bonnat Helleu museoan. Euskal Herriko, Mediterraneoko, Ekialde Hurbileko, Afrikako eta Mexikoko mitologiak elkarrizketan ezarri dituzte, Parisko Louvre eta Quai Branly-Jacques Chirac museoekin lankidetzan.

graciela-iturbideren-hizkuntza-bisuala-san-telmo-museoko-laborategian-ikusgai-jarri-dute

Graciela Iturbideren hizkuntza bisuala, San Telmo Museoko Laborategian ikusgai jarri dute

| 6 Juillet 2026

María Millánek egin ditu komisario lanak eta nagusiki 60ko eta 80ko hamarkaden artean sortutako garaiko kopiak biltzen ditu erakusketak. Erakusketak Graciela Iturbidek han-hemengo kulturetan errespetuz murgiltzeko ahalegina eta Mexikoko eta beste herrialde batzuetako herri autoktonoen nortasuna erretratatzean izan duen ikuspegi eraldatzailea nabarmentzen ditu.

gerra-irudikatzeko-bi-modu-beltzetik-abiatuta

Gerra irudikatzeko bi modu, beltzetik abiatuta

Garazi Izagirre Aiestaran [BERRIA.eus]
| 5 Juillet 2026

'Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamendi eta amildegi bat' izena daraman erakusketa ikusgai jarri du Donostiako San Telmo museoak. Francisco de Goyaren laurogei estanpak eta Robert Motherwellen koadro batek osatzen dute.

hasi-da-jai-jardun-artistikoen-institutuaren-ikasketa-programaren-zazpigarren-edizioa

Hasi da JAI, jardun artistikoen institutuaren ikasketa-programaren zazpigarren edizioa

| 2 Juillet 2026

Tabakalerak eta Artium Museoak —Oteiza Museoarekin elkarlanean— antolatuta, programak arte garaikidearen arloan ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea du helburu. JAIk ezagutzaren, ekoizpenaren eta transmisioaren arteko loturan sakondu nahi du, prestakuntza-prozesuan dauden artisten eta nazioarteko profesionalen artean hartu-emanerako gune bat sortuz.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).