artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Artium Museoak eta ZAS Kulturrek artistentzako egonaldi-deialdi bat abiatu dute

Arabako lurralde historikoarekin lotura duten 35 urte arteko artistak aurkeztu ahal izango dira. Ekimenak sorkuntza artistiko garaikidea sustatu nahi du eta udako hilabeteetan garatuko da. Eskabideak bidaltzeko epea ekainaren 30era arte egongo da zabalik.

| 4 Juin 2025

Artium Museoak eta Zas Kultur espazioak arte-egoitza deialdi bat abiatu dute, Arabarekin nolabaiteko loturaren bat duten artistei zuzendua, arte-sorkuntza garaikidea sustatzeko helburuarekin. Deialdi hau hainbaten arteko lan-eremu batean proiekturen bat garatu nahi duten 35 urtera bitarteko artistei zuzenduta dago, zeinei eskainiko baitziaie museoko eta espazioko lantaldeen laguntza profesionala. Deialdi honek ikusgaitasun-espazio berri bat eman nahi dio Arabako Lurralde Historikoko artearen testuinguruari, sorkuntza garaikidea eta proposamen-artistikoen ikusgarritasuna bultzatuz.

Egoitzak laguntza, baliabide teknikoak eta ikusgarritasuna konbinatzen dituen lan-ingurunea eskainiko du. Laguntzaren barne daude 1.500 € gordineko zuzkidura, ekoizpenerako babesa eta 500 €-ko dietak, Artium Museoko lan-espazio baterako sarbidea eta baliabide teknikoak eta dokumentu-artxiboak proiektuaren behar espezifikoen arabera. Proiektua irailaren lehen hamabostaldian aurkeztuko da.

Egonaldian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea 2025eko ekainaren 3tik 30era bitartekoa da. Interesdunek egoitzan garatu beharreko proiektuaren proposamena eta ikusgarritasuna bidali beharko dituzte, baita gutxi gorabeherako lan-egutegia ere, besteak beste. Eskabideak posta elektronikoz bidali beharko dira deialdiak@artium.eus / espaciozas@gmail.comhelbideetara, "Artium Museoa-Zas Kultur 2025 egoitza deialdia" gaiarekin. Dokumentu guztiak PDF fitxategi bakar batean bildu beharko dira. Artium Museoak eta Zas Kultur-ek uztailaren 10ean argitaratuko dute deialdiaren ebazpena.

-> Oinarriak jaitsi.


uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

Du 08 Juillet 2026
Au 28 Décembre 2026

ipar-baltza

Ipar Baltza

Erlea Maneros Zabala

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

Du 11 Septembre 2026
Au 08 Novembre 2026

fond-de-bain

Fond de bain

Hermann-Paul

Baionako Euskal Museoa | Musée basque (Baiona, Lapurdi)

Du 18 Septembre 2026
Au 10 Janvier 2027

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).