artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Gasteizko Artiumek gordeko ditu Rafael Lafuenteren dokumentuak

Museoa zenbait artistaren artxibo funtsak digitalizatzen ari da, webgunean kontsultagai jartzeko

gasteizko-artiumek-gordeko-ditu-rafael-lafuenteren-dokumentuak
Ramiro Gonzalez, Elena Roseras, Gorka Lafuente eta Beatriz Herraez, gaur, Gasteizen. Jaizki Fontaneda/FOKU

Aitor Biain [BERRIA.eus]
| 21 Février 2023

Rafael Lafuenteren artxibo pertsonala katalogatu eta sailkatzen aritu dira artistaren senitartekoak azken urteetan, eta prozesu horretan bidelagun izan dute Gasteizko Artium museoa ere. Konposaketak erakusketa da horren emaitzetako bat, eta maiatzaren 14ra arte ikusgai dago A3 aretoan. Lafuentek hil aurreko lau hamarkadetan ondutako lanak biltzen ditu erakusketak, baina baita haren dokumentuek eta bestelako materialak ere. Bada, museoak iragarri du horietako batzuk bere dokumentazio zentroan gordeko dituela aurrerantzean.

Argazkiak, zirriborroak, ilustrazio lanak, artelanei buruzko oharrak, prentsa artikuluak... Milaka dokumentu dira familiak museoari dohaintzan eman dizkionak. "Informazio hori eskura izatea garrantzitsua izan daiteke ikerlarientzat edo beste edozeinentzat. Arlo pribatuan, familiarentzat hori guztia gordeta eta ondo sailkatuta izatea ondo dago, baina balio handiagoa izan dezake Artiumen, batez ere, haren obra ulertzeko", adierazi du Gorka Lafuentek, artistaren semeak.

Balio historiko eta artistiko handia duten dokumentuak dira. Baliagarri izan baitaitezke, ez soilik artistaren lan jarduna ezagutzeko, baita gainerako euskal artisten praktikarekin eta testuinguruarekin alderatzeko ere, eta, ondorioz, ikerketa lanerako. Azpimarra hori egin du, hain justu, Arabako ahaldun nagusi eta Artium fundazioko presidente Ramiro Gonzalezek. "Funts artistikoa funtsezkoa eta ordezkaezina da gure inguruko azken 70 urteetako artearen historia ikertzeko orduan, eta, zergatik ez esan, baita gure historia ere, modu orokorrago batean bada ere".

Izan ere, euskal artisten lanak erakusteaz gain, Artiumen egiteko bat da hori ere, hau da, museoaren bildumari eta programei loturiko artisten dokumentu ondarea babestea eta dagokion balioa ematea. Eta horretaz arduratzen den dokumentazio zentroaren lana sendotu du azken urteetan museoak.

Edonoren eskura

Lafuenterena da Artiumeko dokumentazio zentroak eskuratu duen azken funtsa, baina lehenago ere beste artista batzuen milaka dokumentu jaso izan ditu dohaintzan. Horien artean daude, besteak beste, Juncal Ballestin, Juana Cima, Joaquin Fraile, Gerardo Armesto eta Nestor Basterretxea. Horiek guztiak digitalizatzen dihardute, hain zuzen ere. Artium museoko zuzendari Beatriz Herraezek azaldu duenez, helburua da Interneten edonoren eskura jartzea. "Publiko orokorraren eskura jarri nahi ditugu, edonork izan dezan informazio hori eskuratzeko aukera, balio baitute ulertzeko, besteak beste, artisten sorkuntza prozesuak, eta zein den haien rola kulturaren eta arte garaikidearen esparruan".

Dokumentu asko eta asko Internet bidez kontsultatu daitezke jada Artiumen webgunean, baina oraindik lan handia dago egiteko, Elena Roseras dokumentazio zentroko arduradunaren hitzetan: "Proiektu honek praktika artistikoei lotutako artxiboak garatzea eta inplementatzea eskatzen du, gaur egun eskuragarri dagoen informazioa bateratu, sistematizatu, osatu eta aberastu ahal izateko".

Izan ere, Roserasek azaldu du nazioartean erreferentzia izango den zentro bat sortzea dela helburua, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan XX. eta XXI. mendeetan garatu diren praktika artistikoak ulertu eta testuinguruan kokatzen laguntzeko. Horretarako, "erabiltzeko erraza izango den tresna bat" izatea nahi dute, euskal artisten artxiboaren garapenean "funtsezko pieza" izateko.


argi-apur-bat

Argi apur bat

Dan Flavin

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Du 11 Novembre 2026
Au 04 Avril 2027

portrait-intime

Portrait intime

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

Du 05 Juin 2025
Au 26 Décembre 2026

fig-bilbao

FIG Bilbao

Festival international de l'estampe et de l'art sur papier

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

Du 26 Novembre 2026
Au 29 Novembre 2026

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 Octobre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 Octobre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 Octobre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 Octobre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).