artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Erakusketa bat 'munduaren bihotzari'

Amazoniak. Antzinako etorkizuna erakusketa ireki dute Donostiako San Telmo museoan. Amazonian bizi diren hainbat artistak egindako piezaz osatuta dago, baina ez da erakusketa soil bat: antolatzaileen esanetan, 'bidaia sentsorial bat' ere bada.

erakusketa-bat-munduaren-bihotzari
Mahku kolektiboaren margolanak, San Telmo museoan. GORKA RUBIO / FOKU

Amaia Jimenez Larrea [BERRIA.eus]
| 6 Novembre 2025

Milaka eta milaka kilometro daude Donostiatik Amazonia eskualderaino. Adibidez, eremu horretan dagoen Manaos hiriraino (Brasil)8.600 kilometro daude. Eskualde handia da, Hego Amerikako bederatzi herrialde hartzen baititu: Brasil, Bolivia, Peru, Ekuador, Kolonbia, Venezuela, Surinam, Guyana eta Guyana Frantsesa. Askok eta askok, Amazonia entzutean, basoa eta oihana irudikatzen dituzte, baina hori baino askoz gehiago da: 30 milioi biztanle ditu, eta horien %75 baino gehiago hiriguneetan bizi dira. Eskualdearen aniztasuna islatze aldera, Amazonia. Antzinako etorkizuna erakusketa zabaldu berri dute Donostiako San Telmo museoan, eta 2026ko apirilaren 12ra arte egongo da ikusgai. Museoak antolatu du, etaCCCB Bartzelonako Kultura Garaikideko Zentroakizan du ekoizteko ardura.

Amazoniako hainbat artistak egindako lanez osatuta dago Amazonia. Antzinako etorkizuna. Bada, lan horien bidez, erakutsi nahi dute hango herriek zer lotura dutennaturarekin eta zer-nolako jakintza duten arbasoen inguruan. Pinturak, bideo instalazioak, argazkiak, herri horietako kideek erabiltzen dituzten objektuak... denetarik dago ikusgai. Jaime Otamendi Donostia Kulturako zuzendariaren esanetan, zentzumen guztiekin gozatu behar da erakusketaz: "Munduaren bihotzera hurbiltzen laguntzen du". Ikusteko eta entzuteko ez ezik, usaintzeko prest ere egon beharko du bisitariak. Hori dela eta, erakusketarenikuspegi "poliedrikoa" nabarmendu du Carmen Garmendia San Telmoko aldi baterako erakusketen arduradunak.

Duela bost urte hasi zen Claudi Carreras erakusketako komisarioa proiektuarekin, Amazoniara egindako bidaia baten ostean. Judit Carrera CCCBko zuzendariarekin harremanetan jarri zenideiaren berri emateko, eta segituan hasi ziren lanean. Komisarioak argi zuen Amazoniaren eta Bartzelonaren arteko zubi lanak egingo zituela, eta, horretarako, zortzi adituz osatutako lantalde batsortu zuen; guztiak eskualdekoak ziren. "Amazoniako ahotsak jaso nahi nituen,jendeak uler dezan zer gertatzen den han", aipatu du. Jordi Costa CCCBko erakusketen sailekoburua da, eta oroitu du Carrerasi esker aldatu zuela eskualdearen inguruan zuen begirada,aurrez"guztiz koloniala" zen eta. Hain zuzen ere, nahiko luke bisitariek ere begiradaaldatzea.

Arbasoak oroituz

Lau ataletan banatuta dago erakusketa. Lehenari Sustraien mezua izena jarri diote, eta Amazonia eskualdeak naturarekin duen eta izan duen harremana erakusten du. Hainbat pintura erraldoik hartzen dituzte aretoko paretak; kolorez josita daude, eta horietako batzuek ia-ia hipnotikoak dirudite. Mahku kolektiboak, esaterako,horma irudiak sortu ditukaxinawakomunitateko 59 kantu tradizionaletatik abiatuta. Sortzaileek sendabelarrak erabili zituzten inspirazio iturri gisa, bereziki aiahuaska.

Andres Cardona artistak Emilio Fiagama huiototo herriko —Kolonbian, Perun eta Brasilen hedatzen da— buruzagiarekin sortu du Maloka instalazioa. Etxola handi bat da, palma orriz eta egurrez egina. Barruan, Cardonak egindako bideo laburrak proiektatzen dira, hainbat pantailatan. Eskualdeko 29 pertsonari egindako elkarrizketak ikus daitezke. "Zer da maloka? Izaki bizidun guztiak bizi diren lekua", adierazi du Fiagamak. Horri lotuta, aipatu du Amazonian ez direla soilik animaliak bizi.

Maloka instalazioadagoen aretora sartu orduko usain berezi bat nabari da; ez daerraza zer den bereiztea. Erakusketaren antolatzaileek lanketa berezia egin zuten Amazoniara egindako bidaietako batean; bertako biztanleei hainbat galdera egin zizkieten: "Zeren usaina du maloka batek?", "Zer usain du baso tropikalak?", "Zer usain du Amazoniako hiri batek?". Jendearen erantzunetatik tiraka, perfumeak sortu dituzte, eta erakusketako zenbait puntutan jarri, bisitariak usaindu ditzan.

Oihana bakarrik ez

Urez egindako zuhaitza atalean, zortzi artistak Amazonia nola ikusten duten azaldu dute euren lanen bitartez. "Amazoniaz pentsatzean, oihana eta herri indigenak etortzen zaizkigu burura, baina biztanleen %13,4 bakarrik dira indigenak; gehienak hirietan bizi dira", gogorarazi du komisarioak ere. Iquitos Peruko Amazoniako herrigune handiena da:kultura bizi-bizi dago bertan, eta eskualdeko musikan duen eraginagatik nabarmentzen da. Hori erakusteko asmoz, han dagoen El refugio tabernaren erreplika txiki bat sortu dute, eta han jartzen duten musika entzuteko aukera dago.

Lehengaien oparotasunagatik ere ezaguna da Amazonia. Hain zuzen,Oparoaldi suntsitzaileak atalak zona horretako baliabide naturalen ustiapen neurrigabea salatzea du helburu. Horretarako, hainbat fotokazetarik eta dokumentalistak egindako lanak jaso dituzte. Petrolioa, kautxua, meatzeak... hartu dituzte ardatz lan horietarako.Laugarren eta azken atalakborobiltzen du erakusketa,Ehun bat garaizenekoak; eskualdeko egoera ekologikoaren inguruan hausnartzera gonbidatzen du bisitaria, besteak beste, onddoekin eta zuhaitzekin egindako proiektuen bidez.

Erakusketaz gain, makina bat jarduera antolatu dituzte: hitzaldiak, kontzertuak, ikuskizunak, bertso saio bat... Ekitaldi horien inguruko informazio guztia San Telmo museoaren webgunean aurkitu daiteke.


kaosaren-diziplina

Kaosaren diziplina

Isabel Coixet

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

Du 11 Septembre 2026
Au 01 Novembre 2026

landabarrenako-dama

Landabarrenako Dama

Pilar De Zubiaurre

Durangoko Arte eta Historia Museoa (Durango, Bizkaia)

Du 08 Septembre 2026
Au 29 Novembre 2026

walker

Walker

Tsai Ming-Liang

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Du 18 Septembre 2026
Au 06 Décembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).