artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Gastu publikoak eta onura pribatuak

Gure lankide bat doktorego tesi baten defentsarako epaimahaia prestatzen ibili da. Hiru lagunek osatzen dute: EHUko irakasle batek, estatuko unibertsitate bateko beste batek eta Berlingo unibertsitate bateko batek. Hiruren agendak ikusi ostean, defentsa azaroaren 18an egitea erabaki zuten, eta, lau asteko epearekin, bidaiak antolatzen hasi ziren.

gastu-publikoak-eta-onura-pribatuak
BEC. Arg/ Wikpedia, Zarateman

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 7 Novembre 2025

Estatuko eta atzerriko epaimahaikideentzat 1.500 euroko aurrekontua dugu EHUn. Horrekin bi lagunen dietak, bidaia eta bina hotel gau ordaindu behar dira, batzuetan hiruna, bueltako bidaien ordutegien arabera. Orain urte gutxi arte antolaketa hau ez zen zaila. Bilbo ekitaldi handien zirkuituan sartu denetik, berriz, epopeia bat da kontua. Adibiderik onena, azaroaren 18koa: EHUrekin akordioa duen hotelak, printzipioz 90 euro inguruan gela eman beharko lukeenak, 495 euroko aurrekontua aurkeztu zuen… gau eta pertsona bakoitzeko. 1.980 euro guztira, bidaiak gehitu gabe.

Athleticek partida handia izango zuela otu zitzaigun hasieran, baina ez, hurrengoa abenduaren 10ean du —zoritxarrekoa egun horretan tesi baten epaimahaian, edo beste ezertan, aritu behar duena—. Baina, kirola edozein manifa baino eraginkorragoa bada ere Bilbo blokeatzeko, ez da modu bakarra: azaroaren18tik 20ra bitartean Enlit Europe feria egingo dute,energia sektorearen elkargune nagusietako bat;eta energiak dirua mugitzen duenez, prezio guztiak disparatu dira. Tesia atzeratu dugu, noski. Unibertsitate publikoak ezin ditu eta ez lituzke halako prezioak ordaindu behar.

Hau salbuespena balitz, gure lagunaren zorte txarra kafean komentatu eta pasadizoa ahaztuko genuke. Baina 2023an, Tourra Bilbon hasi zenean, beste lankide bateketxean hartu behar izan zuen Gasteizen egin zen kongresu bateko hizlari bat, hanere alojamenduak agortu zirelako. Eta ez dut jakin nahi nola den kontua Donostian. Lehen, uztaila tesiak aurkezteko epe ona izaten zen, klaserik ez badugu ereikerketa lanetan jarraitzen dugulako. Izaten zen: turismoarekin, festibalekin eta kirol ospakizunekin gero eta zailagoa baita unibertsitate publiko batek maneiatzen dituen aurrekontuekin ezer antolatzea. Eta gero eta maizago, azaroko —edo otsaileko, edo apirileko…—edozein asteazken sar daiteke uztailaren poltsa berean.

Behin eta berriz esaten digute denontzat dela ona turismoa. Lau egunean 50.000 euro aterako dituen hotel jabearentzat, ziur. Baina, aurrekontua igoko ez dioten unibertsitate publikoarentzat, zeina guztiona den etazeinak euskal gizartea heztearen betebeharra duen, zertan da ona harentzat? Ostalaritzak irabaziko zuen dirua zergen bidez birbanatuko omen zen, baina partidetako Ertzaintzaren dispositiboetan, zabor mendiak garbitzen eta txikitutako espazio publikoak konpontzen joaten ei zaigu diru hori guztia.


landabarrenako-dama

Landabarrenako Dama

Pilar De Zubiaurre

Durangoko Arte eta Historia Museoa (Durango, Bizkaia)

Du 08 Septembre 2026
Au 29 Novembre 2026

fond-de-bain

Fond de bain

Hermann-Paul

Baionako Euskal Museoa | Musée basque (Baiona, Lapurdi)

Du 18 Septembre 2026
Au 10 Janvier 2027

essence

Essence

Exposition collective

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

Du 12 Septembre 2026
Au 04 Novembre 2026

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 30 Septembre 2026

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 30 Septembre 2026

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).