artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Strong Back, Soft Front" egunerokotasunaren behaketari buruzko hausnarketa artistikoa

Maite González Martínez artistaren bakarkako erakusketak, Iñigo Villafranca Apesteguia komisario duela, gelditzeko eta ingurunea begirada lasai eta hurbiletik behatzeko proposamena egiten du. Erakusketa Tabakalerako komisariotza egonaldi deialdiaren emaitza da; bertako komisario eta artistei laguntzea du helburu.

strong-back-soft-front-egunerokotasunaren-behaketari-buruzko-hausnarketa-artistikoa

| 30 Janvier 2026

Tabakalerak Strong back, soft front inauguratu du, bere erakusketa-urtea abiatzen duen proiektua. Maite González Martínez artistaren bakarkako erakusketa da, Iñigo Villafranca Apesteguia komisario duena, eta gaurtik martxoaren 15era arte dago ikusgai Tabakalerako 2. erakusketa-aretoan.

Maite González Martínezen artxibo pertsonaleko irudien hautaketa biltzen du proiektuak. Bideo eta collagen bidez, gaur egungo irudien kontsumo azkar eta ia automatikoarekin kontraste nabarmena eskaintzen du. Strong back, soft front erakusketan, Gonzálezek begiratzeko beste modu bat proposatzen du; erakusketako piezek eszena sinpleen behaketa patxadatsu eta arretatsua egitera gonbidatzen dute, eta agerian uzten dute normalean oharkabean pasatzen dena. Behaketaren ahalmena azpimarratzen du, munduarekin zein inguratzen gaituzten pertsonekin dugun harremana hobeto ulertzen lagunduko digun praktika gisa.

Erakusketa lau bideoinstalaziok (Nigthwish, Triptikoa, Loreblume eta Le monde paisible), hainbat collagek eta Flipbook-ek, segidan jarritako irudiz osatutako liburu txikiak, osatzen dute. Azken horretan, irudiek azkar pasatzean mugimendu-ilusioa sortzen dute, oinarrizko animazioa sortuz. Argitalpen horrek lotura egiten du liburuko irudien eta erakusketako bi bideoinstalazioen artean, eta Tabakalerako espresuki sortu da.

Iñigo Villafranca Apesteguia komisarioak eta Maite González Martínez artistak elkarlanean sortu duten erakusketa Tabakaleraren komisariotza egonaldi deialdiaren emaitza da. Programa horrek tokiko komisarioei eta artistei laguntzen die, eta haien proiektuak zentroaren urteko programazioan txertatzen ditu.

Biografiak

Maite González Martínezek (Oiartzun, 1995) irudian zentratzen du bere praktika artistikoa, lotura anitz egiteko. Arte Ederretan graduduna da EHUn eta Pintura Masterra ere EHUn egin zuen. 2024an APP/PAP Arte Performatiboen Programan parte hartu zuen; Tabakaleraren babesa izan zuen eta Beatriz Setiének zuzendu zuen. Egonaldi artistikoak egin ditu CCA Glasgow - Hospitalfield-en, Tabakalerak bultzatuta, (2024) eta Reinosako Cuevas Celestino Erresidentzien Programan (2024). Gaur egun, prestakuntza-beka bat garatzen ari da Gordailuan, erregistroaren eta dokumentazioaren arloan.

Hainbat erakusketatan parte hartu du: XL Muestra de Arte Joven de la Rioja (2024) Argi urdin arrosa laranja (2024), Irantzu Yaldeberen komisariotza Oxford Aretoan, Eremuaken HARRIAK programaren barruan, Beginning of a new world (2022) Fabryka Sztukiren (Polonia), Ni naiz kariño ta zu zare maitia (2020) Auritz Iñurrietarekin batera eta KEAK (LUR HARTU) DU kolektiboan Aire galerian, besteak beste.

Iñigo Villafranca Apeztegia (Valtierra, 1994) komisarioa eta ikertzailea da. Bere ibilbidean giza harremanen konplexutasunari heldu izan dio. Bere ikerketa-lerro nagusiak harreman-estetikak, irudia, paisaia eta utopia dira. Nazioarteko Harremanetan graduduna da eta Kultur Kudeaketan Masterra du; komisariotzara eta ikerketa artistikora bideratu du bere prestakuntza. Villafranca Kultur Ikasketak eta Lurraldea Unibertsitate Espezialista da eta gaur egun Arte Garaikideko Ikerketan Doktoretza egiten ari da EHUn. Duela gutxi komisariatu ditu, besteak beste, honako erakusketa hauek: Resbalar (una cosa) (Can Felipa, Bartzelona, 2024), Regalar es derretir (Encuentros de Pamplona, 2024), Nadie puede compartir el sabor de la menta (BilbaoArte Fundazioa, 2024) edo Outstretched y OST O))) (Ex, L'Hospitalet de Llobregat, 2025). 2021etik EZPROGUI arte eta ikerketa proiektua zuzentzen du.


circus

Circus

Alejandra Icaza

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Du 30 Octobre 2026
Au 28 Février 2027

uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

Du 08 Juillet 2026
Au 28 Décembre 2026

66-76-26

66-76-26

Steve MᶜQueen

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Du 09 Octobre 2026
Au 21 Février 2027

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 30 Septembre 2026

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 30 Septembre 2026

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).