artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Arte galeriek atea itxiko diote %21eko BEZari

Gaurtik larunbatera bitarte, Hego Euskal Herriko hainbat arte galeria itxi egingo dituzte, Espainiako Gobernuak artelanen salmentarako ezarritako %21eko BEZaren aurka protesta egiteko. Aspalditik dator zerga jaisteko eskaria; 2012an igo zuten.

arte-galeriek-atea-itxiko-diote-21eko-bezari
Bistari bat, Bilboko Lumbreras galerian. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

2 Février 2026 | Amaia Jimenez Larrea [BERRIA.eus]

Normalean euren atea zabal-zabalik edukitzen dute, eta aretoak, artelanez josita; zaleen gozagarri, eta interesa dutenen kuriositatea asetzeko. Bada, bihartik aurrera, Hego Euskal Herriko hainbat arte galeriak, gune ireki izateari utzi, eta atea itxiko dute, larunbatera bitarte. Espainiako Arte Garaikideko Galerien Partzuergoak egin du deialdia. "Lanean jarraituko dugu, baina jendearentzat doako kultur gune moduan irekita egoteari utziko diogu", nabarmendu du Iker Antiak, Donostiako Arteztu galeriako arduradunak. Helburua? Espainiako Gobernuak artelanei jarria dien %21eko BEZaren aurkako protesta egitea. BERRIAk zenbait galeriarekin hitz egin du; batzuek bat egingo dute deialdiarekin, eta beste batzuek, aldiz, ez, nahiz eta eskaerarekin bat egiten duten.

Aspalditik dator zergaren zenbatekoaren afera. Espainiako Gobernuak 2012an egindako erreforma fiskalean erabaki zuen hura igotzea —%8 zen garai hartan—. "Egoera horrek oso arrisku larrian jartzen du artisten eta galerien lana", azaldu zuen partzuergoak joan den astean zabaldutako oharrean. Itxialdia, gainera, artearen munduan garrantzitsuak diren egun batzuetan egingo dute galeriek; izan ere, Arco arte azoka prestatzeko asteak dira, eta horrek eragina izango du haren antolaketan. Martxoaren 4tik 8ra dira egitekoak azoka hori, Madrilen.

Europako BEZik handienetako bat dute Hego Euskal Herriko galeriek; Ipar Euskal Herrikoek, esaterako, %5,5ekoa dute, Frantziako Gobernuak hala erabakita. Azken urteetan, zenbait herrialdek jaitsi egin dute zerga hori, Europako Batasunak 2022an onartutako zuzentarau bati jarraituta. Arau horrek aukera ematen die Europako Batasuneko kide diren herrialdeei artelanen gaineko BEZa jaisteko. Hori horrela, Italia izan da zerga jaistea erabaki duten azken herrialdeetako bat; %22tik %5era jaitsi dute, duela hilabete inguru. Honako hau da BEZa Europako beste herrialde batzuetan: %7 Alemanian, %8 Luxenburgon, eta %6 Belgikan eta Portugalen.

Bilboko Lumbreras galeriako Juan Manuel Lumbrerasen esanetan, herrialdeen arteko desberdintasun hori da, hain zuzen, egoera lehertu izanaren arrazoia: "Guk %21eko BEZa izanda, ezinezkoa da %5ekoa duen herrialde batekin lehiatzea".

Artisten erakusleku

"Oso handia da"; halakoa da zerga, Bilboko La Taller guneko zuzendari Maite Martinez de Arenazarentzat. Haren esanetan, BEZa jaisteaaspalditik eskatzen dute galerietako arduradunek. "[Espainiako] Gobernuak makina bat aldiz esan du neurriak hartuko dituela, baina ez da ezer gertatu", gehitu du, bestalde, Lumbrerasek.

La Tallerreko zuzendariaren ustez, garestiak diren piezetan nabaritzen da gehien zerga —adibidez, 100.000 euro balio dituen obra batek 121.000 euro balio ditu zerga gehituta—, baina "grabaturik txikienetan ere" sumatzen du igoera bezeroak. Mota askotako bildumagileak igarotzen dira euren gunetik, baina bildumagile berriekin izaten da zailena: "Bilboko FIG grabatu azokara joaten gara, etabildumagile txiki asko ezagutzen ditugu azoka horretan. Ordaintzeko momentuan, %21eko BEZaasko izaten da; batzuetan, horrek pisu handia du".

Piezak merkeago eskuratzeko asmoz, bada artista jakin baten obrak erostera beste herrialde batera joan den bildumagilerik ere, Antiak azaldu duenez."Bidaia, egonaldia eta artelana ordainduta ere, dirua aurrezten dute", azaldu du.

Datozen egunetan atea itxiko dutela erabaki du Martinez de Arenazak, horrek dakarren guztiarekin. Esaterako, Miriam Isasi artistaren erakusketa bat dute martxan, eta egun horietan ezin izango da bisitatu. Artistari kontsulta egin diote, eta hari ere ongi iruditzen zaio erabakia: "Haien denda edo erakuslekuak dira galeriak, eta galeria horiek fiskalitate horren gogorra badute, zerbait egin beharra dago". Arteztu ere itxita egongo da bisitarientzat.

Lumbreras galerian, ordea, atea ez ixtea erabaki dute, artistei kalte ez egiteagatik bereziki. Jorge Rubiok eta Miguel Mendozak erakusketa bana dute orain bertan, eta itxita egotea haientzako "zigorra" izango litzatekeela iruditzen zaio bertako arduradunari. Hala ere, ez dira besoak gurutzatuta geratuko, eta protestetan zein bestelako ekintzetan parte hartuko dutela adierazi du Lumbrerasek.

Zizur Nagusiko (Nafarroa) Arte A2 galeriak ere ez du atea itxiko: "Ez gara ixtea erabakitzekobezain indartsuak", kontatu du galeriaren sortzaile Ana Alvarezek. Galeria ez ezik, pintura estudioa ere bada, eta egun batzuetan jarduera eteteak kalte egingo lieke, haren hitzetan.

Ez da lehen aldia galeriek horrelako protesta bat egiten dutena—1991n greba egin zuten, eta 2012ko erreforma fiskalaren ostean ere protestak egin zituzten—. Hala ere, datozen egunetako itxiera mugarri izan daiteke.Antia:"Ezer konpontzen ez baldin bada, lehenengo mugimendua izango da hau".

"Galeria bat izateaez da bideragarria"

Bospasei galeria daude gaur egun Bilbon, Martinez de Arenazak azaldu duenez."Badira galeria gehiago dituzten hiriak, egia esan", aitortu du. Lumbrerasek 30 urte inguru daramatza bere galeriarekin, eta Bilbon izan diren aldaketen lekuko izan da:"Atea ireki genuenean, 25 galeria zeuden Bilbon". Haren ustetan, artelanen salerosketa beste herrialde batzuetara lekualdatu delako gertatu da beherakada hori;"galeria bat izatea jada ez da bideragarria".

Gune horien bideragarritasuna mantentze aldera, askok pintura eskolak emateari ere ekin diete, galeria soila izateari utzita. La Tallerren, grabatu tailerra ere badute, eta hortik ateratzen dute diru sarreren parte bat."La Taller ireki nuenean, Sevillako bi galerista etorri ziren bisitan, eta esan zidaten eurek zortzigarren urtera arte ez zutela etekin ekonomikorik atera. Harrituta begiratu nien, baina nire kasuan ere hala izan da azkenean", azaldu du Martinez de Arenazak.

Antia Donostiako Arte Garaikideko Galerien Elkarteko kide da, eta kontatu du gaur egun sei galeriek osatzen dutela taldea. Azkenaldian bi galeria berri sartu dira elkartean, baina beste batzuek betiko itxi dute atea. Antia pintura eskolak ematen aritzen da. "Erakusketa batzuekin galduan ateratzen garen arren, mundu hau gustatzen zaigu, eta jarduera mantentzen dugu. Hala ere, gogorra da", gaineratu du. Arte A2 galeriako Alvarez ere Iruñerriko galeria eskasiaz mintzatu da:"Dozena erdi inguru besterik ez gara".


urdinaren-formak

Urdinaren formak

Joël Dagès

Sakana (Donostia, Gipuzkoa)

Du 21 Mars 2026
Au 31 Mai 2026

gorputz-sostenitua

Gorputz sostenitua

Nieves Gonzalez

SC Gallery (Bilbo, Bizkaia)

Du 13 Février 2026
Au 10 Avril 2026

mere-ocean

Mère-Océan

Irène Jonas

L'Angle (Hendaia, Lapurdi)

Du 20 Mars 2026
Au 26 Avril 2026

museoa-urtu

Museoa Urtu

Nader Koochaki

Maison du Patrimoine (Maule-Lextarre, Zuberoa)

Du 26 Janvier 2026
Au 06 Septembre 2026

urban-morphologies

Urban Morphologies

Jon Gorospe

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

Du 27 Mars 2026
Au 28 Juin 2026

burdina-eta-azal

Burdina eta azal

12 Mars | Garazi Ansa [BERRIA.eus]

Silver Ships | Artista: Karlos Martinez Bordoy. | Non: Montehermoso kulturgunean, Gasteizen. | Noiz arte: apirilaren 6ra arte.

klientelismoa

Klientelismoa

12 Mars | Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]

Otsailaren 12an Eusko Legebiltzarrean kulturgileen egoera eztabaidatu zuen jardunaz aritu zen Ismael Manterola aurreko astean. Luze jotzen ari da bilkura horren oihartzuna, eta ez da harritzekoa: astero bada Garikoitz Mendizabalek esan zituenak ezbaian jartzen dituen beste adibide bat.

euskal-eskulturak-ez-dezan-gizon-izena-bakarrik-izan

Euskal eskulturak ez dezan gizon izena bakarrik izan

06 Mars | Iñigo Astiz [BERRIA.eus]

E3 Euskal Emakume Eskultoreak elkartea osatzen duten hemeretzi artisten lanak bildu dituzte 'Eskultoreak hemen orain' erakusketan. Bizkaiako Batzar Nagusietan dago bilduma ikusgai, Bilbon.

ezjakintasuna

Ezjakintasuna

05 Mars | Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]

Eztabaida Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduko legebiltzarkideak sortzaileak prekaritatetik ateratzeko edo babesteko lege proposamenak eskatu ditu. Lanartea elkarteak eta Siadecok sektorean egindako ikerketaren arabera, "ezegonkortasuna" eta "diru sarrera apalak" dira nagusi.

muga-bigunen-testurak

Muga bigunen testurak

05 Mars | Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]

DEAR DEER. | Artista: Maider Garaio. | Non: Iruñeko Ziudadelako Bolborategian. | Noiz arte: apirilaren 12ra arte.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).