artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Gure koloreak

Asteburuan, Sei Nazioen errugbi txapelketa ematen ari ziren taberna batean sartu ginen, menturaz. Eskozia eta Italia jokatzen ari ziren eta pertsona bakar bat zegoen pantailari begira, 50 urte inguruko gizon bat.

gure-koloreak
Gonzalo Etxebarriaren lan bat, tTok arte lekuan.

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 11 Février 2026

Esertzera gindoazela, bikotekideari esan nion errugbian beti gustatu izan zaidala maskulinitatearen klixe guztiekin bat egin dezakeen kirol batek(bortitza da, oso fisikoa, minari dagokionez errukigabea) ezusteko koloreak izatea uniformeetan: Stade Français taldea txikle-arrosaz doa beti, eta ematen ari ziren partidan Eskozia lilaz jantzita zegoen. Futbolean nekez ikusten da ekipamendu arrosa edo lilarik, kolore horiek emakumeen xamurtasuna igortzen ei dutelako, eta ezin omen zaio gizon bati halakorik atxiki, are gutxiago kirolaria bada. Hortaz, pozgarria iruditzen zait lilaz janzten diren gizonak ere indartsuak izan daitezkeela erakustea.

Gure aurreko mahaian zegoen ikusleak, aldiz, guztiz kontrakoa pentsatzen zuen. Lagun bat partida nola zihoan galdetzera hurbildu zitzaionean, oihuka esan zuen, denok entzun genezan, Eskoziak uniforme "tamalgarria" zeramala, "zer daputa mierdahori". Nire ilusioak zulora: argi geratu zen Euskal Herrian oraindik femeninotzat hartzen diren koloreak lotsagarri ikusten direla gizon baten soinean. Izan ere, polita izateaz gain, diseinu ona zuen uniformeak eta gorpuzkera ederra egiten zien jokalariei. Baina ez zegoen eztabaidatzerik: lila zen. Akabo.

Joera hau berdin-berdin errepikatzen da artean. Artista emakume batek kolore arrosa erabiltzen badu —Rosa Valverde dut buruan—, edota apainketarekin lotzen diren elementuak —makillajea, adibidez, edo parpailak—, segituan sailkatzen dafemeninokategorian, eta horrek bestelako edozein azterketa sakon baztertzen du. Are gehiago, ikusle askoren begietara, tabernako gizonaren kasuan bezala, zuzenean pasatzen datamalgarriaizatera. Hala ere, bi aldeetara doa eragina: emakume batek elementu horiek erabiltzen baditu, gutxietsiko den arren,emakumeengandik espero daitekeenabeteko da behintzat. Egilea gizona bada, aldiz, zuzenean doaputa mierdakategoriara.

Zorionez, artean joera hau apur bat malgutu da azken urteotan, belaunaldi berriek —aitorpena merezi duten ez hain berri batzuekin batera; Eduardo Sourrouille, kasurako— generoen banaketa zorrotz horrekin apurtzeko egin duten saiakerari esker. Asteburuko pasadizoak, ordea, argi utzi zidanqueertaldetxo baten ahaleginak ez direla gizarte guztiaren isla. Taberna osoari lila izateagatik zerbaitputa mierdabat dela oihukatu behar dionak, maskulinitatearen indarra erakutsi beharrean, horren inguruan sentitzen duen ahultasuna besterik ez du berresten. Eta ahultasunak posizio bortitz eta kontserbadoreetara eramaten du maiz.


ever-is-over-all

Ever is Over All

Pipilotti Rist

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Du 01 Octobre 2026
Au 17 Janvier 2027

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 30 Septembre 2026

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 30 Septembre 2026

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).