artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

'Bitartekaritza partekatuak' erakusketa zabaldu dute Txillida Lekun

Arte garaikideek krisi klimatikoaren eta despopulazioaren aurrean izan dezaketen rol eraldatzailea nabarmentzen du erakusketak. Europako Landscape Together proiektuaren parte da, eta jakintza kultur ekimenen bidez transferitzeko diseinatuta dago.

bitartekaritza-partekatuak-erakusketa-zabaldu-dute-txillida-lekun
Miriam Massague zuzendaria eta 'Bitartekaritza partekatuak' proiektuan parte hartu duten zenbait artista. JON URBE / FOKU

Garbiñe Ubeda [BERRIA.eus]
| 19 Février 2026

Landscape Together proiektuak gizarte eta ingurumen arazoei irtenbideak ematea du helburu, eta, horretarako, arte garaikideetan, hezkuntzan, garapen jasangarrian eta kultur bitartekaritzan diharduten artistak zein erakundeak uztartzen ditu. Portoko (Portugal) MAG arkitektura estudioak jarri zuen proiektua martxan, lurralde jakin batzuen arteko elkarlana eta aldaketa positiboa lortze aldera, eta proiektuko kide da Txillida Leku ere. Hain zuzen, klima krisiak, suteek eta despopulazioak jotako Portugalgo eskualde batekin ia lau urtez izandako hartu-eman artistikoa jaso du museoak, Bitartekaritza partekatuak izenburupean. Hemezortzi artistak esku hartu dute prozesuan, eta Nagore Legarreta argazkilariak eta Beñat Iturrioz bideogileak ilustratu dute egindako bidea. Apirilaren 13ra arte egongo da ikusgai, Hernaniko (Gipuzkoa) museoko Pilar aretoan.

Hainbat etapa izan ditu proiektuak. 2024an Txillida Lekun hiru egunez jarraian egindako arte ekintzen sorta bat izan zuen abiapuntua, eta orduko ekintzen, artisten eta metodologien ikus-entzule berezi gisa berrogei lagun heldu ziren Portugaldik. Arte ekintza horiek guztiak Portugalera, MAG arkitektura estudioak hainbat eskultura ezarri dituen gunera eramatea eta hango ezaugarrietara egokitzea izan zen hurrengo pausoa. Nausica Sanchez erakusketako komisarioak bi lurraldeen arteko aldean jarri du arreta: "Txillida Leku naturagune batean dago, baina hiritik oso gertu. Han, berriz, despopulazioa eta klima krisia nabarmenak dira. Erronka handia izan da lurraldea ulertzea, gure moduak hara egokitzea eta narratiba berriak sortzea".

Euskal Herriko hemezortzi artista aritu dira Bitartekaritza partekatuak erakusketa osatu duten ekintzetan: Itziar Insausti (Baso bainua, Shinrin Yoku teknikaren bidez naturarekin berriz konektatzeko saioa), Olatz de Andresen Lokke dantza konpainia (Doppelgänger), Itziar Unzurrunzaga (Land Art tailerra), Miriam Perez Cazabon koreografoa eta Neri(h)ari dantza konpainia (Iceberg performancea), Maushaus-eko Anabel Marona eta Carlos Arruti (Bibak, familientzako arte eta arkitektura tailerra), Janire Etxabe Dimegaz dantzaria eta Nahia Zubeldia musikaria, eta Ane Zelaia performerra (Amimona), besteak beste.

Argazkilarien begirada

Proiektu osoko etapak Nagore Legarretaren fokupetik ageri dira erakusketan, harenak baitira paneletako eta paretetako argazki guztiak. Sanchezek haren begirada nabarmendu du: "Oso poetikoa eta pertsonala da". Bi argazki mota egin ditu Legarretak. Artisten parte hartzeak koloretan ilustratu ditu, eta kamera digitalaz eginda daude. Eta horiez gain, badira zuri-beltzekoargazkiak ere, kamera analogiko batez eginak. Sanchezen esanetan, "artistikoagoak" dira azken horiek: "Erregistrotik kanpoko gauzak erakusten dituzte, gertatzen ari denaren lekuko isilak balira bezala".

Legarretaren irudiek ez ezik, Beñat Iturriozen ikus-entzunezko piezak ere ilustratzen du proiektua. Berez lekuko gisa joan zen Txillida Lekura eta Portugalera, baina prozesuan gertatu den hibridazioaren parte bilakatu da azkenerako: "Gauzak begiratzera joan nintzen, eta, horretan ari nintzela, konturatu nintzen hibridazioak sortzen direla jendea, artea eta natura nahastean. Erakusketa honetan ere ari dira beste elkarrizketa batzuk sortzen. Hibridazio hori ez da bukatzen".

Miriam Massague erakusketako zuzendaria proiektuaren muinaz mintzatu da: "Harrigarria izan da esperientzia, eta, gainera, artearen ahalmen eraldatzailea berretsi du. Ederra izan zen Portugalen biztanleek gure jolas guztietan parte hartu nahi zutela ikustea".


macula-et-materia

Macula et Materia

Sally Mann

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

Du 17 Juillet 2026
Au 18 Octobre 2026

get-me-a-stone

Get me a stone

Rosalind Nashashibi

Artium (Gasteiz, Araba)

Du 12 Juin 2026
Au 01 Novembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).