artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Zenbait euskal museok 33 obra erosi dituzte Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin

Denera, 21 artistaren lanak gehitu dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoako arte garaikideko museoen bildumetara, Bilduma Partekatua programaren eskutik. Tartean daude Usoa Fullaondo, Xabier Morras, Mar de Dios eta Imanol Marrodanen piezak, besteak beste.

zenbait-euskal-museok-33-obra-erosi-dituzte-eusko-jaurlaritzaren-laguntzarekin
Artistak eta erakundeetako ordezkariak, artelanen aurkezpenean, Artium museoan. RAUL BOGAJO / FOKU

[BERRIA.eus]
| 24 Février 2026

Artista beteranoen iraganeko pasadizoak eta hasiberrien lehen azalpen zalantzatiak nahastu dira gaur Gasteizko Artium museoan. Izan ere, orotariko 21 artistaren 33 lan erosi dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoako arte garaikideko museoek, Eusko Jaurlaritzaren Bilduma Partekatua programaren bidez. Eta Artiumen egindako ekitaldian aurkeztu dituzte guztiak, bildumara gehitutako obrak jarri dituzten aretoan bertan, egileetako hamabost bertan zirela. Haien ahotik lanen inguruko azalpenak entzuteko aukera izan da ekitaldiaren ondoren egin duten bisita gidatu polifonikoan.

Bildumara gehitu dituzten obra gehienak euskal artistenak dira —besteak beste, Jose Ramon Amondarain, Angel Bados, Miren Doiz, Mikel Eskauriaza, Usoa Fullaondo, Gema Intxausti, Imanol Marrodan, Diego Matxinbarrena, Xabier Morras, Manu Muniategiandikoetxeaeta Susana Talayerorenak daude horien artean—, baina badira atzerrian jaio arren Euskal Herrian lan egiten duten sortzaileen lanak ere. Artistetako batzuek beren obren nondik norakoak azaldu dituzte bisita gidatuan. Xabier Morras artistak, esaterako, bere koadroaren aurrean jarrita, gaztetan Londresen ikasle zela sentitu zituen lilura eta beldurra deskribatu ditu bere artearen motibazioak aztertzerakoan. Bildumara gehitutako guztiak, dena dela, ez dira margolanak. Mar de Diosek eta Idoia Leatxek, esaterako, beren instalazioak aurkeztu dituzte. 33 obrak laster izango dira museoetan ikusgai.

Eusko Jaurlaritzak 2020an jarri zuen martxan Bilduma Partekatua proiektua, koronabirusaren pandemia betean.Arte garaikideko museoekin elkarlanean abiatutako programa bat da, "euskal artistei sostengua emateko" eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako instituzioen jabetzako ondare publikoa handitzeko helburua duena. Gasteizko Artium museoak, Bilboko Guggenheim museoak eta Arte Ederren Museoak, eta Donostiako Tabakalera zentroak parte hartzen dute proiektuan, eta haien aholkuari jarraituz aukeratzen dituzte erosi beharreko lanak. Martxan jarri zutenetik, erakundeek urtero aurkeztu dituzte bildumara gehitutako obrak.

"Anbizioa" eta "nazioartekotzea"

Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak "elkarlana" eta "anbizioa" aipatu ditu egitasmoaren atzean dauden gakoei erreparatuta, eta Eusko Jaurlaritzak "Artearen Euskal Sistemarekin duen konpromisoa" azpimarratu du. Haren hitzetan, Euskal Herriko artista garaikideek "lan komunean" eta "esperientzia partekatuetan" oinarrituriko "ekosistema" bat osatzen dute, eta erakundeen erantzukizuna da "sare hori sostengatu eta elikatzea". Bide horretan azken urteetan egin den lana goraipatu du, baina euskal arte garaikidearen etorkizuneko erronkak "anbizio handiagoa izatea eta nazioartekotzea" direla ere adierazi du. Eta azken horri lotuta, Arco arte garaikidearen azokan jarri du begirada, zeina aurki egingo duten, Madrilen.

Alta, Artearen Euskal Sistema "goiburu bat baino zerbait gehiago" dela nabarmendu du Bengoetxeak, eta erakundeek "sistema hori sostengatzeko eta laguntzeko konpromiso berritua" dutela gaineratu du. Sailbururekin bat etorri da Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia, eta berretsi duinstituzio publikoen betebeharra dela "ondare komuna indartzea" eta herritarrei "arte garaikiderako sarbide zabala" eskaintzea. Bi agintarien iritzian, ahalegin horren "funtsezko osagaia" da Bilduma Partekatua.

Antzera mintzatu dira museoetako arduradunak ere. "Uzta oparoaren" metafora erabili du Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendari Miguel Zugazak programaren aurtengo aldia definitzeko. Programaren oinarria adostasuna izatea goretsi du Zugazak, eta, bestelako metafora bat erabilita, horrekin bat etorri da Artiumeko zuzendari Beatriz Herraez ere: "Trukeen barne kateaz" mintzatu da Herraez, eta euskal museoek elkarren artean eratu duten sistemaz, "elkar elikatzen duten ontzi komunikatuen sistema horretaz". Tabakalerako zuzendari nagusi Edurne Ormazabalek, berriz, programak "artista gazteei emandako bultzada erabakigarria" nabarmendu du. Hiru ordezkariak bat etorri dira "elkarlana" eta "ikuspegi partekatua" goraipatzean.

Artistak

  • Lara Almarcegui
  • Gustavo Almarcha
  • Jose Ramon Amondaraini
  • Angel Bados
  • Estanis Cornella
  • Mar de Dios
  • Miren Doiz
  • Mikel Eskauriaza
  • Maria Luis Fernandez
  • Usoa Fullaondo
  • Izaro Ieregi
  • Gema Intxausti
  • Gabriela Kraviez
  • Idoia Leatxe
  • Imanol Marrodan
  • Diego Matxinbarrena
  • Xabier Morras
  • Manu Muniategiandikoetxea
  • Francisco Ruiz de Infante
  • Amaya Suberbiola
  • Susana Talayero

ipar-baltza

Ipar Baltza

Erlea Maneros Zabala

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

Du 11 Septembre 2026
Au 08 Novembre 2026

bertopaketak

Bertopaketak

Anton Hurtado

Juan Manuel Lumbreras (Bilbo, Bizkaia)

Du 17 Septembre 2026
Au 23 Octobre 2026

hemen-ez-den-nonbait

Hemen ez den nonbait

Ainhoa Apezteguia, Leire Lacunza eta Nagore Chivite

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Du 01 Octobre 2026
Au 24 Janvier 2027

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).