artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Lore garaia

Harrigarria da udaberriak duen liluratzeko gaitasuna: badakizu badatorrela, neguko paisaia itzalita astintzeko indarra duela eta, hala eta guztiz ere, urtez urte harrituta uzten zaituzte egun batetik bestera bazter guztiak bete dituzten hiazintoek, ezerezetik piztu diren gereziondoetako loreek, zelaiak zuriz zipriztintzen dituzten bitxiloreek eta soroen mugak gainezkatzen dituzten mitxoletek.

lore-garaia
Rachel Ruysch, Natura hila loreekin. ARG/ the Hallwyl Museum/SHM (CC BY).

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 27 Avril 2026

Izpiritu animista itzartzen zait udaberriro, eta ezin dut ekidin pentsatzea Natura dela artisten artean bikainena. Zertarako joan museo batera udaberrian, arrosen botoiak garatzen ikus ditzakezunean?

Zorionez, baina, ez dago aukeratu beharrik: udaberriak irauten duen hiru hilabeteetan badago mendiak eta museoak bisitatzeko denbora. Gainera, artean ere suma daiteke loreekiko miresmena. Izan ere, akademiak lore-pintura deitu izan dena artearen behe mailako tipologiatzat hartu bazuen ere, zein sinesgarritasun eskaini behar diogu emakumeek asmatzeko gaitasunik ez zutela zioen erakundeari? Loreek artisten arreta erakarri dute beti, sorgorra izan behar baita naturaren aberastasun sortzailea ez antzemateko.

Adibidez, Erromako MANen gordetzen den Liviaren lorategia loratzeari egindako ereserki bat da. 23 landare mota irudikatzen ditu eta, urteko garai desberdinetan loratu eta fruituak ematen dituzten arren, guztiak daude beren unerik emankorrenean, eta, hala, lorategi erreal eta utopiko bat sortzen dute aldi berean. Augustoren inperioaren oparotasuna adierazteko naturarena hartu zen eredu, hura baitzen botere inperialaren gainetik zegoen bakarra.

Eta gotiko flandestarra! Lehen begiradan gai erlijiosoa ikusten dugu, Ganteko Bildots Mistikoaren adorazioa, esaterako. Detaileei begiratzen diegunean, aldiz, naturari eskaini zaion arreta gailentzen da, bazter guztiak loretxoz eta belarrez bete baitira. Argi dago loratzea izpirituaren argitzearekin ere lotzen zela eta, berriz ere, naturaren indarra zela Jainkoarekin parekatu zitekeen bakarra.

Lore-pinturaren mila eredu jar genitzake, Durerren estudioetatik hasita, Maria Sibylla Merianen ilustrazio botanikotik pasatuta, Rachel Ruyschen loreontzietara edo Georgia O'Keefferen lore bakan monumentaletara. Mecheleneko mojek lorategi mistikoak egiten zituzten santuen erlikiak urre-harizko loreen artean txertatuta, eta Mary Delanyk paperezko 1.700 mosaiko ondu zituen, bakoitzeanlore mota bat irudikatuz. Baina, amaitzeko, udaberriarekin batera Bilbora iritsi zaigun Ruth Asawaren marrazkiak gomendatu nahi ditut. Haren eskultura zintzilikagarriak ikusgarriak direnez, haren loreen marrazki, grabatu eta pinturek ez dute halako arretarik jaso, eta merezi dute. Loreen indarra, fintasuna, garra eta pertsonalitatea irudikatzen asmatu zuen artista amerikarrak; ederrak dira zinez.


macula-et-materia

Macula et Materia

Sally Mann

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

Du 17 Juillet 2026
Au 18 Octobre 2026

circus

Circus

Alejandra Icaza

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Du 30 Octobre 2026
Au 28 Février 2027

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 30 Septembre 2026

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 30 Septembre 2026

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).