artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Ainara LeGardon izango da San Telmoren Museo Bikoitza programan arituko den hurrengo artista

Traktora Koop. E.-ko Usue Arrietak eta Ainara Elgoibar artistek aukeratu dute programa honetan euren ondoren aritzeko.

ainara-legardon-izango-da-san-telmoren-museo-bikoitza-programan-arituko-den-hurrengo-artista
Ainara LeGardon. Arg/ Rafa Rodrigo

| 28 Avril 2026

Museo Bikoitza programaren ezaugarrietako bat da edizio bateko artistak hurrengo ediziokoa gonbidatzen duela proiektuan parte hartzera. Hala, Usue Arrieta eta Ainara Elgoibar artistek hautatu dute Ainara LeGardon hurrengo urtebetean Museo Bikoitza proiektuan lanean aritzeko.

Honela azaltzen dute Usue Arrietak eta Ainara Elgoibarrek beren aukeraketa:

"[Ainara Legardon]... rock independentearen munduan hasi zuen bere ibilbidea, eta atzean utzi zuen praktika esperimentalenen alde egiteko. Praktika horietatik abiatuta, arte plastikoen testuinguruetan integratu da, zuzeneko performancearen eta, berrikiago, soinu-instalazioen bidez (...).

Proiektuarekin bat egiteko, San Telmo Museoko bilduman murgilduz gozatzeko eta Museo Bikoitzaren oinarri den espiritua ulertzeko duen gaitasunarengatik hautagai ona da guretzat. Soinu esperimentalaren testuingurua Euskadin funtsezkoa izan da, eta da, praktika garaikideak ulertzeko. Gutxi historiatutako eremua da, arte-bilduma publikoetan eta pribatuetan oso gutxi agertzen dena. Egoera hori konpontzeko aukera ona dela uste dugu, eta Museo Bikoitzetik egitea bereziki interesgarria da; izan ere, praktika horiek testuinguruan jartzeko ariketa bat eragiten du, bildumarekin duten harremanetik abiatuta, eta hori abiapuntu berezia eta bereizgarria da beste erakunde batzuekiko".

Ainara LeGardon izango da, beraz, Museo Bikoitza proiektuan Usue Arrietaren eta Ainara Elgoibarren erreleboa hartuko duena. Hemen ohar biografiko labur bat:

Ainara LeGardon (Bilbo, 1976) 1991tik jardunean dagoen musikari eta artista da. Rockaren eta musika esperimentalaren esparruan lan oparoa egiten du, bai bakarka, bai hainbat talde artistiko eta proiektu eszenikotan parte hartuz.

Esperientzia handia du site-specific esku-hartzeetan eta artxiboekin lan egiten. Asturiasko Arte Ederren Museoarekin eta Bilboko Arte Ederren Museoarekin berriki izan dituen lankidetzak dira bere sormen-unearen erakusgarri. Azken honek eta Tabakalerak elkarlanean sortutako "Pausa pulsar" soinu-instalazioa, Eusko Jaurlaritzaren Bilduma Partekatuak erosi du.

Aipatutakoez gain Artium, MUSAC, Fundación Cerezales, DA2, Patio Herreriano eta Reina Sofía izan dira, besteak beste, bere performanceak eta soinu-esku-hartzeak aurkeztu dituen erreferentziazko zentroetako batzuk.

Bere karreraren une honetan, sorkuntza garaikidea eta jabetza intelektualaren eta kultura-kudeaketaren arloan ikertzaile eta dibulgatzaile gisa egindako ibilbide sendoa uztartzen ditu.

Bere jarduera artistikoa www.ainaralegardon.com webgunean jarrai daiteke, eta irakaskuntzari dagokiona www.legardon.net helbidean.

Bere parte hartzeari buruz honela dio LeGardonek: "Jasotako gonbidapena aukera paregabea da memoriaren eta artxiboaren inguruko nire lan-ildoarekin jarraitzeko, entzute-prozesuak berriz testuinguratuz eta berrinterpretatuz ".

Museo Bikoitza programa

2018an jarri zuen martxan San Telmo Museoak Museo Bikoitza programa, Asier Mendizabalen ideia batetik abiatuta. Aldizkako esku-hartzeen programa bat da urtero gonbidatutako artista batek egiten duena, eta museoarekin lotuta lan egiten du artista horrek proiektu berri baten produkzioan. Lan horren emaitza urtebetez egoten da erakusketa programaren barruan, eta azkenik museoaren arte bildumari gehitzen zaio, egungo une bakoitza San Telmoko bildumaren ondarera eta kontakizunera gehitzeko premia adieraziz, premia hori ordeztu gabe, betiere.

Programa honen metodologiaren arabera, artista bakoitzak, gutxi gorabehera 6 hilabete ditu ikerketarako eta proposamena aurkezteko, eta beste horrenbeste proiektua gauzatzeko. Amaitutako proiektua museoan instalatzen da, egungo ibilbide museografikoaren barruan edo adostutako gune batean, eta proiektua jendaurrean erakusten den urtean, hurrengo edizioko artista hautatu eta lan koordinazioaren konpromisoak bere gain hartzen ditu gonbidatutako pertsonak. Proiektuaren erakustaldi publikoa amaitutakoan, museoaren bilduman txertatzen da produzitutako obra.

Asier Mendizabalek, proiektuaren ideiaren sortzaileak, gonbidatu zuen lehen artista, Ibon Aranberri. Aranberrik lekukoa Erlea Maneros Zabalari eman zion eta honek Jose Mari Zabalari. Zabalaren ondoren Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum aritu ziren lanean Museo Bikoitza programan eta jarraian Hinrich Sachs. Horren ondotik, Maddi Barberrek museoko elizan izan zuen bere obra ikusgai, eta bere erreleboa hartu zuten Usue Arrietak eta Ainara Elgoibarrek ekainetik aurrera izango dute euren obra museoan. Orain Ainara LeGardon hasiko da lanean gurean.


ni-naiz-bestea

Ni naiz bestea

Jabier Herrero

ZAS kultur aretoa (Gasteiz, Araba)

Du 30 Avril 2026
Au 04 Juin 2026

trashumantes-3

Trashumantes #3

Exposition collective

Zigoitiko Kultur Zentroa (Ondategi, Araba)

Du 07 Mai 2026
Au 04 Juin 2026

museoa-urtu

Museoa Urtu

Nader Koochaki

Maison du Patrimoine (Maule-Lextarre, Zuberoa)

Du 26 Janvier 2026
Au 06 Septembre 2026

ezetz-harrapatu

Ezetz harrapatu!

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 10 Mai 2026

'INURRI BIDEAK' | Artista: Andrea Canepa. | Non: Tabakaleran, Donostian. | Noiz arte: 2026ko ekainaren 28ra arte.

gaizkia-auschwitzetik-gazara

Gaizkia, Auschwitzetik Gazara

EHU
| 9 Mai 2026

Zerk lotzen ditu 1945ean Auschwitzen hartutako irudi bat eta Gazako egungo errealitatea? ‘Gaizkia. Auschwitz 1945-Gaza 2024' Artur Heras artista valentziarraren lanak Holokaustoaren memoria eta Gazako egungo indarkeria lotzen dituen ibilbide bisuala sortu du, Auschwitzen ateratako artxiboko irudi batean oinarritutako 42 lanez osatua dagoena.

veneziako-biurtekoaren-paradoxak

Veneziako Biurtekoaren paradoxak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 6 Mai 2026

Hurrengo egunotan, maiatzaren 6tik 8ra, Etxepare Institutuak bultzatutako I Baschi alla Biennale 1976/2026 erakusketa eta ekitaldi akademikoa egingo dituzte Venezian. Nazioarteko arte ospakizun ospetsuan euskaldunek orain 50 urte izandako lehen parte hartzea oroitu nahi da horrela, eta euskal artistak berriz ere arte munduaren zentro bilakatzen den testuinguruan kokatu.

denborak-irekitako-tarteetako-artea

Denborak irekitako tarteetako artea

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 6 Mai 2026

Ekoiztu bekaren laguntzarekin garatutako hiru proiektu jarri dituzte ikusgai Uharteko Arte Garaikidearen Zentroan. Sofia Mendiondoren, Jorge Seviren eta Maria Hidalgoren obrak daude jasota. Batera edo bestera, hirurek gogoetatu dute denboraren joanaz.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).