artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Zuberoako artaldeen hotsa museoko pieza bilakatu du Nader Koochakik

‘Hots likidoa' deitu dute Baionako Euskal Museoan sartu obra. Nader Koochakik Gipuzkoako Gordailuko eta Euskal Museoko burdina urtuz ekoitzi zituen joareen soinu banda presentatu dute.

zuberoako-artaldeen-hotsa-museoko-pieza-bilakatu-du-nader-koochakik
Nader Koochakiren obra, Baionako Euskal Museoan. GUILLAUME FAUVEAU

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Juin 2026

"Ziklo baten bukaera". Halaxe definitu du Nader Koochaki soziologo eta artistak Baionako Euskal Museoko erakusketa iraunkorrean sartu duen Hots Likidoa obra. Iazko maiatzean adio erran zien Euskal Museoko eta Gipuzkoako Gordailuko joare zaharrez, golde puskaz eta aizkora buruz fabrikatu 54 joareei.Joare horiek guziek Zuberoako 54 artzaini banatu zituen, eta horien soinua grabatu du iazko udatik hona. "Esanahi handia du lan honek. Ez dira ugariak mota horretako obra garaikideak, museoa kanpoaldean, mendian urtu baitugu azken finean, eta haren soinua jasotzen du obra honek".

Edonola ere, obraren funtsa museoaren kanpoan dela nabarmendu du. Parte bat bakarrik ikus daiteke erakustokian, joareen soinua mendian baita. Haren erranetan, obra osorik ezagutzeko Zuberoako mendietara joatea da egokiena. Hantxe museoko burdina zati zaharrekin egin joareen soinua ingurumenean urturik prezia daitekeela gehitu du.

Baina, konkretuki, museoko etxabean dago Koochakiren landa lanaren soinu banda, erakusleiho batean eman bi bozgorailuetan. Bertara sartuz, grabatu joare eta natura soinuak adi daitezke, eta joareak grabatzerakoan artistak jaso oharrak ikusgai dira liburuxka batean. "Ohar horiek grabaketa egiterakoan idatzitakoak dira. Artzainen izen-deiturak, ardi kopurua, olharen kokapena eta eguraldia jaso nituen besteak beste".

"Bizitza interpelatzen" duten obrak maite ditu Koochakik, eta zehaztu du horren barnean kokatzen duelaHots likidoa. Funtzio bat betetzen zuten objektuak museo batean sartzean mututzen dira haren ustez, eta nabarmendu du horiei ahotsa ematea kausitu duela. Horiek horrela, museoko kontserbazio lanaren egiteko manera galdekatu du. "Museora sartzen diren gauzak askotan izozten edo ia-ia hiltzen dira". Nabarmendu du bere obrak museoen ohiko kontserbazio ibilbidea aldatzen duela. "Uste dut museoek esperimentaziorako tokiak izan behar dutela, laborategi izaera bat izan behar lukete. Arte garaikidea eta artistak sartzeko beharra ikusten dut hori betetzeko".

Alde horretatik, Euskal Museoak eta Euskal Kultur Erakundeak bultzatu proiektua "ausarta" izan dela erran du. Euskal Museoko zuzendari Sabine Cazenavek kontatu duenez, museoaren zereginetan da erakustokia biziaraztea artistak gomitatuz. "Beharrezkoa zaigu gazteak ekarraraztea, eta, gainera, gure obrak biziarazten dituzten artistak. Nader Koochakik lortu du hori, eta ezohiko obra bat aurkeztu digu egun. Lan artistikoa izateaz gain, lan etnografiko baliosa da".

'Lehen eta orain'

Bertzalde, bozgorailuz osatu erakusleihoaren ondoan, bi koadro presentatu ditu Koochakik. Lehen eta orain deitu ditu bi argazkiak. Batean joarez beteriko bortz makila ageri dira. Eta bertzean, aldiz, hutsik ikusten dira makila horiek. "Joareen presentzia eta eskasia irudikatzen dute bi koadroek. Artzainek, menditik behera datozelarik joareak altxatzen dituzte, eta mendira igotzean zurtoinetarik ateratzen dituzte", esplikatu du Koochakik.Horrela, museoak urtean bi aldiz itzulia emanen dio obrari. Ardiak mendian izanen direlarik, zurtoin hutseko argazkia agerian emanen dute, eta ardiak menditik jaistean, berriz, bertze argazkia;hots, joarez bete zurtoinarena izanen da ikusgai.


arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).