artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Marrazkia, San Telmo Museoko erakusketa berriaren protagonista

San Telmo Museoak eta Fundación Mapfre-k Modernitatea marraztu (1864-1968). Marrazkiak Fundación Mapfre eta San Telmo Museoaren bildumetan erakusketa aurkezten dute, Leyre Bozal Chamorrok komisariatua. 160 artelan inguru biltzen ditu eta aurretik beste egoitza batzuetan aurkeztu zen La mano con lápiz erakusketaren egokitzapena da, San Telmo bildumako piezak gehituz. 2026ko ekainaren 20tik irailaren 27ra bisita daiteke.

marrazkia-san-telmo-museoko-erakusketa-berriaren-protagonista
Modernitatea Marraztu erakusketaren ikuspegi bat. Arg/ Iker Azurmendi. STM

| 19 Juin 2026

Bere sorreratik, 1997an, Mapfre Fundazioaren marrazki-bildumek interes handia izan dute modernitatearen sorrera argitzeko, eta artista eta mugimendu garrantzitsuen paperean oinarritutako lana berreskuratzeko ahaleginak egin dituzte, joan den mendeko marrazketaren eta pinturaren erabileren bilakaera ikusteko. Erakusketan dauden entitatearen bildumako ehun marrazki ingururen aukeraketak XIX. mendearen erdialdetik XX. mendearen erdialdera bitarteko denbora tartea hartzen du.

Erakusketaren komisario eta Fundación Mapfre-ren bildumen kontserbatzaile den Leyre Bozalek dioen bezala, "marrazkia arterik biluzi eta isilenetakoa da; bereziki gertu dago inkontzientearen bulkada eta aldarteetatik, eta, horregatik, arte bereziki purua eta primitiboa da. Era berean, marrazkiak guztiz hauskorrak dira, argiak eragiten die, eta kontuz manipulatu behar dira; ondorioz, zaila da marrazkiak gordetzea eta bildumatzea, zaila da marrazkiak erakustea. Erakusketan aurkezten dugun marrazki bildumari erreparatzea aparteko esperientzia intimoa da.

XIX. mendearen amaieratik aurrera, artista batzuk margotzen zuten moduan marrazten hasi ziren eta ondorioz marrazkiaren izaeraren gaineko ulerkera aldatuz joan zen. Kasu askotan, sormen prozesuaren barruko katebegi bat da marrazkia, beste lan batzuk egiteko baliagarria; beste zenbait kasutan, berriz, artelana da bere horretan, eta modernitatea nola marrazten den kontatzeko balio du. Hemen aurkezten dugun moduko erakusketei esker, marrazkiek merezi duten lekua jasotzen dute eta, aldi berean, Fundación Mapfre-ren bilduman dauden egile entzutetsuen lanek gozatzeko aukera ematen digute. Nazioartean lanean aritutako batzuk baino ez izendatzearren, Mariano Fortuny, Juan Gris, Maruja Mallo edo Pablo Picassoren lanak aurkituko ditugu, baita haiek ezagutu zituzten Edgar Degas, Auguste Rodin edo Egon Schiele maisuenak ere."

Hauekin batera, San Telmo Museoak, erakusketa irizpideekin bat egiten duen 60tik gorako lan aukeraketa bat proposatzen du. Alde batetik, nazioarteko ospea duten artisten lanak bildu dira —besteak beste, Ignacio Zuloaga, José María Sert eta Joaquín Sorolla—; eta, bestetik, euskal artearen historian erreferentzia diren figura batzuen piezak —Aurelio Arteta, Nicolás Lekuona, María Paz Jiménez, Mari Puri Herrero...—.

Akademizismotik nazioarteko irekierara

Erakusketaren ibilbidearen hasieran egile espainiar batzuk ageri dira; tradizioari lotuta dauden arren, badirudi —zenbait ezaugarri kontuan hartuz gero— haiei ere iristear zitzaiela mende berriaren hasiera. Mariano Fortuny, Joaquín Sorolla eta Francisco Pradilla y Ortiz, besteak beste, artista kosmopolitak izan ziren eta, arrakasta nabarmena lortzeaz gainera, hainbat maisuren lanak ezagutu zituzten, hala nola Edgar Degas, Auguste Rodin eta Egon Schiele artistenak. Aipagarria da Pablo Picassok Frantziako hiriburuan izandako presentzia: han garatu zuen bere obraren gehiengoa, eta bere lanek zubi gisa balio izan zuten Pariseko joera berritzaileak eta Espainiako artea lotzeko.

Darío de Regoyos, Joaquim Sunyer, Enric Casanovas, Manuel Ángeles Ortiz eta Francis Picabia-ren marrazkiak elkarren artean mintzatzen dira: garai aldaketari buruz dihardute, eta arte heterogeneo bat islatzen dute, non abangoardiako mugimenduetako alderdiak ageri baitira, besteak beste, Picassoren bidez, baina orobat Salvador Dalí eta Joaquín Torres García artisten bidez.

Abangoardien arima: kubismoa eta surrealismoa

Kubismoak errotik eraldatu zuen pinturaren lengoaia; joera horren protagonista nagusiak izan ziren, besteak beste, Pablo Picasso, Juan Gris eta André Lhote. Halaber, aipagarriak dira Rafael Barradas eta Joaquín Torres García uruguaiarrak: Parisen bizi izan ostean, 1916. edo 1917. urtean Terrassan topo egin zuten.

Bestalde, beste artista batzuk —Alexander Archipenko, Moholy Nagy eta Lyonel Feininger, adibidez— pinturaren grina konstruktibistan jardun ziren.

Espainiako artistek presentzia pribilegiatua izan zuten Parisen, eta, horri esker, surrealismoaren jaiotza bertatik bertara ezagutu zuten. Hemen aurkezten ditugun margolari batzuk talde horretako kide aktiboak eta mugimenduko figura garrantzitsuak izan ziren. Horren adibide dira, esate baterako, Joan Miró, Luis Fernández eta Óscar Domínguez eta mugimenduaren barruan, halaber, figura garrantzitsuak izan ziren Maruja Mallo eta Remedios Varo: haien obrei esker, emakumeek surrealismoan izan zuten presentzia aldarrikatzen da.

Artearen norabide-aldaketa. Marrazki berriak: Souto-rengandik Tàpies-engana

Frantziaren eta Espainiaren arteko harremanen ondorioz, surrealismoak arrasto sakona utzi zuen bigarren herrialdean; denborak aurrera egin ahala, hedatu egin zen, eta beste joera batzuekin bat egin zuen, XX. mendearen erdiraino behintzat. Arturo Soutoren eta Joaquín Peinado-ren "errealismo berria"-rekin batera, eragin surrealista ikusten dugu Julio González eta Alberto Sánchez-en obretan, eta hortxe daude, orobat, Tàpies eta Chillidaren obra informalistak.

Urteek aurrera egin ahala, genero artistikoen arteko mugak lausotu, eta bestelako sormen-unibertso bat agertu zen: marrazketa eta pintura uztartu ziren, eta eskultura, bestalde, ekintzarekin eta arkitekturarekin nahastu zen. Jarrera horren adibidea da Eduardo Chillidaren marrazki bat, erakusketa honetan jasotakoa: zaila da eskulturaren, erliebearen, collagearen eta marrazkiaren arteko mugak bereiztea.

San Telmo Museoko marrazki bilduma

San Telmo Museoko marrazki-bilduma, gainerako bere funtsak bezala, 124 urteko ibilbidean zehar eratu da, erosketa, dohaintza eta gordailuen bidez. Dohaintza bati esker Arte Ederren bilduman sartu ziren lehen marrazkiak 1901ean hartu ziren, museoa inauguratu baino urtebete lehenago. Gaur egun, 102 artistek egindako 966 artelanek osatzen dute bilduma.

Proposatutako hautaketak 1868tik 1960ko hamarkadara bitarteko aldia biltzen du, eta 25 artistaren lanak aurkezten ditu kabinete gisa. Euskal artearen historian erreferenteak diren egileak eta nazioartean ospe handia duten sortzaileak biltzen ditu. Hain hedatuak ez dauden baina beren kalitate teknikoagatik, balio estetiko eta dokumentalagatik eta beren garaiko testuinguru sozial eta kulturalean duten garrantziagatik interes handia duten beste lan batzuk ere sartu dira.

Aukeraketa honekin, museoak emakume artisten presentzia ere indartu nahi du, ez baitzuten behar bezalako aintzatespenik jaso erakusketak biltzen duen garaian. Hala ere, jaso ez zuten eta merezi duten errekonozimendu hori iritsi zaie, azkenean, mende honetan.


essence

Essence

Exposition collective

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

Du 12 Septembre 2026
Au 04 Novembre 2026

forma-egin-eta-pentsatu

Forma egin eta pentsatu

Izaskun Alonso Saratxaga

ZAS kultur aretoa (Gasteiz, Araba)

Du 09 Juillet 2026
Au 03 Octobre 2026

ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

Du 14 Février 2026
Au 31 Décembre 2026

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 18 Septembre 2026

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 Septembre 2026

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 10 Septembre 2026

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 10 Septembre 2026

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).