artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Artea eta erlijioa

Aita santuak Espainiara eta Kataluniara egin berri duen bisitaldia dela-eta Arantza Santestebanek idatzitako Begirada altxa izenburuko artikuluan irakurri nuen erlijioaren zeregina ez dela ikusezina denaren gaineko informazioa ematea, pertzepzioa eraldatzea baizik.

artea-eta-erlijioa
Xavier Alvarez de Eulateren beirateetako bat, Arantzazuko santutegian. JON URBE / FOKU

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 25 Juin 2026

Beraz, erlijioak aurrean daukazuna beste modu batera ikusteko aukera emango luke, artikuluaren egilearen arabera. Hain zuzen, gaur egun artearen helburuetako bat dena. Orduan ulertu nuen horregatik esaten zela garai batean arteak erlijioa ordezkatu zuela mundu modernoan.

Baina artikulua ilustratzeko erabilitako argazkian museoetan gordetzen diren koadro historikoen irudiak azaltzen zaizkigu. Kristoren bizitzako pasarteek beste garai bateko mundu bat irudikatzen dute, barrokokoa batez ere, zaila baita ikonografia erlijiosoaren barruan barrokoan pintatutako irudien kalitatea gainditzea. Horregatik galdetu nion neure buruari zergatik duen hainbesteko zailtasun eliza katolikoak arte modernoarekin. Konpetentzia delako, Arantza Santestebanek bere artikuluan erlijioaren zereginei buruz hitz egiten duenean ondorioztatu daitekeen moduan, edo, besterik gabe, elizak arazoa modernitatearekin edukiko luke, azken horrek norberaren garaikoa izatea aldarrikatzen duelako eta elizak denboratik kanpo kokatzen duelako bere burua?

Barrokoa denborarekin lotutako artea da, denboraren iheskortasunarekin, unearen garrantziarekin edo hurrengo bizitza baterako aginduarekin. Errealitatearen gordintasunak ezerk baino hobeto azalerazten du aintzaren eta betiko bizitzaren itxaropena. Pertzepzioaren eraldaketa begiari ziria sartuz edo ikusleen zentzumenak erabiliz egiten da, buruaren zorabioa lortu arte. Trantze egoera batera iritsi ondoren kristaua limurtuz sinesmenen mundura erakartzea errazagoa da, eta erlijioaren egiak gaina hartuko lioke arrazoiaren egiari, baldin eta barrokoan azken horren inguruko kontzientzia balego, batez ere herrialde katolikoetan.

Baina garai modernoan lilura hori objektibotasunaren eta arrazoiaren bidez desagertu ziren. Arteak bakarrik du garai batean erlijioak zuen ahalmena pertzepzioa eraldatzeko. Horrela, XVIII. mendetik aurrera esperientzia estetikoak (ez bakarrik artearenak) esperientzia erlijiosoa ordezkatu zuen. Stendhalen sindromeak mistikatik asko dauka eta, nahiz eta abangoardiak horrekin puskatzeko gogoa izan, gaur egun ereez da erraza artearen alderdi ia mistikoa baztertzea.


ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

Du 14 Février 2026
Au 31 Décembre 2026

donostiako-paisaiak

Donostiako Paisaiak

Tomás Hernández

Ekain (Donostia, Gipuzkoa)

Du 10 Septembre 2026
Au 07 Novembre 2026

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 30 Septembre 2026

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 30 Septembre 2026

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).