artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Miresten zuen artistaren etxean

Phyllida Barlow artista ingelesaren obra biltzen duen erakusketa ireki dute Txillida Leku museoan. Hogeita hamar piezatik gora jaso dituzte Zabalaga baserrian. Urriaren 22ra arte egongo da ikusgai

miresten-zuen-artistaren-etxean
Phyllida Barlow artista ingelesaren obra bat, Hernaniko Txillida Leku museoan ireki duten erakusketan. À‚© GORKA RUBIO / FOKU

Miren Mujika Telleria [BERRIA.eus]
| 25 de Mayo 2023

Txillida Lekuko Zabalaga baserriko atea gurutzatu, eta eskultura erraldoi bat dago aretoaren erdi-erdian. Metalez, poliuretano aparrez, kotoiez, arpillerazko oihalez eta zementuz osatuta dagoen "dorre" bat da; Phyllida Barlow (Newcastle, Ingalaterra, 1944 - Londres, 2023) artistak egina. Obrak duen altuera garaiak gora begira jarri ditu bisitariak. "Zazpi metroko luzera du", argitu du museoko lanen arduradun Estela Solanak. Propio egin zituen halako pieza handiak; izan ere, miresten zuen Txillida, eta haren etxearekin konektatu nahi zituen artelanak. Aurten hil da artista, baina aurretik, 30etik gora lan egin zituen, beren-beregi, Txillida Leku museorako (Hernani, Gipuzkoa) eta espazio horretara egokitu zuen lagin hori. Gaurtik urriaren 22ra bitartean ikusgai egongo da erakusketa.

Irakaslea zen ikasketaz Barlow. Hogei urte baino gehiago aritu zen irakasle lanetan, eta, aldi berean, lotura estua zuen artearekin. Are, Arte Ederretako irakasle emeritu izendatu zuten 2009an. Jarraitu zuen sortzen, gainera, eta munduko hainbat lekutan jarri zuen ikusgai bere lana. Alemaniako Niedersachsische Sparkassenstiftung fundazioaren Kurt Schwitters saria jaso zuen iaz.

"Ariketa intimo gisa hartzen zuen artea", kontatu du Txillida Lekuko zuzendari Mireia Massaguek. "Zortea izan zuen halere, ezagutzera eman baitzuen bere ariketa intimo hori. Guk ere, nola ez, merezitako tokia eskaini nahi genien hari eta haren lanari".

Txillida Lekun izan zen Barlow iazko udazkenean; besteak beste, espazioari tamaina hartzeko. Museoko zuzendariaren hitzetan, "liluratuta" gelditu zen artista espazioarekin, eta artelanak lantzeari ekin zion orduan. Hilabete gutxiren buruan hil zen, baina. Nolanahi ere, haren lana gorde, eta erakusketa zabaltzea erabaki dute. Museoak ohoretzat du artistaren obra bertan jaso ahal izatea bera. Hala adierazi du zuzendariak: "Barlowren borondateari jarraituz, baserriaren inguru paregabean elkarrizketa eta ikuspegi berriak sortuko ditu publikoarekin. Bizirik dago haren lana. Haren ikuspegiari eta obrari omenaldi justu bat egiten dio erakusketa honek".

Zabalaga ingurua bete du artistaren obrak; kanpo zein barru. Ikusgarriak dira pieza denak: handiak eta koloretsuak. Lehen solairuan, hainbat garaitako obrak ageri dira. Sarreran kokatutako eskultura handiak barruan zer aurkituko duten aurreratzen dio ikusleari. Eraztun itxurako forma erraldoi inperfektu batzuk dira, eta margotutako taula pilatu batzuen gainean sakabanatuta daude. "Baserriaren barruan, berriz, bisitarien eta objektuen protagonismoa duen antzerki agertoki batean murgilduko dira bisitariak, obrek gidatuta", gaineratu du zuzendariak.

Besteak beste, kartoiarekin, oihalarekin, egur kontratxapatuarekin, zementuarekin eta halako material heterogeneoekin lan egiteagatik egin zen ezagun Barlow. Gainera, zuzendariaren hitzetan, haren eskultura "antimonumentalek" badute Eduardo Txillidaren obrarekin "ustekabeko" loturarik. "Txillidaren obraren kontzeptu batzuekin bat egiten dute Barlowren lanek; hala nola grabitatearekin, masarekin eta materialtasunarekin".

Haren obrak, baina, badu bereizgarri nagusi bat: sortze prozesua erakusteko, begi bistan jartzen ditu pistak. "Hartara, bere filmeko aktore egiten ditu ikusleak", azaldu du zuzendariak. Haren ustez, "nahiko tradizionala" zen artista obren eraikuntzetan: "Behin-behinekotasunak, hauskortasunak edo material arruntek eta horiek espazioarekin duten erlazioak garrantzi handia dute haren konposizioetan".

Artistak izendatu gabe utzi zituen artelanok, eta hala mantendu ditu museoak. Massague: "Ez zituen bere obrak izendatzen. Ez zuen nahi izaten izenburuak obraren funtsa aurreratzerik; hartara, publikoaren esku utzi nahi izaten zuen lan bakoitzaren gaineko interpretazioa".

"Bizirik" dagoen obra

Barlowk miresten zuen Txillidaren lana, eta eskultorearen seme Luisek "ilusio handiz" bizi du, hargatik, bi artisten obrak parez pare jarri izana: "Orain batera daude bi artistak eta haien obrak, guretzat hain berezia den leku honetan: Phyllida eta aita".

Barlowren familiarekin "zeharo eskertuta" dagoela gaineratu du. Izan ere, azaldu du haiei esker lortu dutela artistarengandik jaso ezin izan zuten informazioa. "Nik ere badakit zer den senitarteko baten obra ikustea behin joana denean. Artistak joan egiten dira, baina haien lanek bizirik irauten dute".


azkenean-hondartza

Azkenean hondartza!

Claude Nori

L'Angle (Hendaia, Lapurdi)

Desde el 12 de Junio 2026
Al 19 de Julio 2026

nicholas-nixon

Nicholas Nixon

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 02 de Marzo 2026
Al 28 de Junio 2026

bizi-min-bizi

Bizi-min-bizi

Miren Gonzalez Goikoetxea

Arteztu (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 29 de Mayo 2026
Al 18 de Julio 2026

denbora-besarkatzeko-ahalegin-bat

Denbora besarkatzeko ahalegin bat

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 10 de Junio 2026

'MIRARI BAT EGUNEAN' | Artista: Nagore Txibite. | Non: NUPeko Sario eraikinean, Iruñean. | Noiz arte: ekainaren 13ra arte.

uharte-zentroak-9-proiektu-hautatu-ditu-2026ko-laguntza-programarako

Uharte Zentroak 9 proiektu hautatu ditu 2026ko Laguntza Programarako

| 9 de Junio 2026

Arte Plastiko eta Ikusizkoetarako Laguntza Programak arte plastikoen eta Ikusizkoetarako arloan ikerketa artistikoko proiektu argitaragabeak egiten laguntzea du helburu. Egitasmoak bi modalitatetan banatuta daude: ekoizpenekoak alde batetik eta argitalpenekoak bestetik.

artea-mugitzearen-artea

Artea mugitzearen artea

Amaia Igartua Aristondo [BERRIA.eus]
| 8 de Junio 2026

Artelanak erakusteaz ez ezik, haiek lekualdatzeaz ere arduratzen dira museoak: adibidez, maileguan uzten dituztenean. Zaharberritzaile batek gainbegiratzen du prozesua pieza biltzen dutenetik helmugan ipintzen duten arte, eta aseguratuta joaten dira.

elkarri-eutsiz

Elkarri eutsiz

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 4 de Junio 2026

MAR DE DIOS | Non: Rekalde aretoan, Bilbon. | Noiz arte: Ekainaren 21era arte.

utopiaz-mozorrotutako-distopia

Utopiaz mozorrotutako distopia

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 4 de Junio 2026

Orain dela egun batzuk gurutzaontzietan bizi den bikote bati buruzko berri bat irakurri nuen. Ontzi batean ezagutu zuten elkar; ordurako emakumeak bere etxebizitza saldua zuen eta jasotako diruarekin gurutzaontziz gurutzaontzi zebilen.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).