artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Kolonia usaina

Fundaçao Orienteren museora joan ginen, Lisboan. Erakusketa nagusira 8 urte inguruko haurren eskola talde batek jarraitu zigun, eta elkarrekin sartu ginen Portugalgo inperioa Ekialdean atalera.

kolonia-usaina
Macao, Lisboa kasinoa. Arg/ Diego Delso

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 22 de Noviembre 2023

Guk artelanak ikusi bitartean, sarreran zegoen mapa baten aurrean eserarazi zituen irakasleak umeak eta, hari begira, Portugalgo inperio handiak bere menpe izandako lurraldeak erakutsi zizkien, ikasleekin batera izenak errepikatuz: Goa, Macao, Ekialdeko Timor… Portugaldar itsasgizon apartek mundu osoarekin ezarritako harremanak eta trukeak goratu zituen irakasleak, haurren zoramenerako (zein ez zuen liluratuko halako itsas abenturak!).

Ondoren, bionboetara hurbildu ziren,nambanestilokoak, XVI. mendeko Japonian mendebaldeko merkataritzarako garatu zituzten artelanak, alegia. Japoniarren eta portugaldarren arteko elkartzeak irudikatzen ziren bertan: japoniarrak kimonoz jantzita, portugaldarrak beltzez, ondoan zituzten esklaboak bezain beltzak arropak. Portugaldarren ontzia ere beltza, txo beltzez betea hura ere. Honen aurrean, kulturen arteko elkarketaz hitz egin zien irakasleak, eta ikasleek azal-kolore desberdineko pertsonaiak jatorri desberdineko gisa identifikatu zituzten: hiru kontinenteen elkarketa. Joan ginenerako, esklabo hitza oraindik ez zen aditu.

Gerora, bi gauza garrantzitsu jakin ditut: lehena, Fundaçao Oriente Portugalek Macao Txinari itzultzearen truke sortutako fundazioa dela. Macaoko jokoaren irabaziekin (Asiako Las Vegas da Macao) erosi ziren artelanak eta mantentzen da egitura; horrela ordaintzen dio Txinak Portugali 1999an gauzatu zen hiriaren itzulera, Europak Asian zuen azken kolonia izanik. Inperioa galtzearen truke, inperioaren narrazioa mantentzen duen memoria erreminta estetikoa.

Bigarrena, Salazarren garaietan ezarri zela portugaldarrak "kolonizatzaile onak" izan ziren diskurtsoa: beste inperio batzuen aldean ez zutela gehiegi hil eta suntsitu, eta trukea izan zela nagusi —portugaldarrek erlijioa eta kultura ekarri zuten, eta besteek lehengai naturalak eta lan-indarra; truke bitxia—. Berriz ere, salazarismoa amaitu zen arren, kondairak dirau.

Ezinegonez eta harridura apur batez ikusi genuen egun horretan museoko eszena. Baina gero etxera begira jarri eta galdetu behar da: oso desberdina al da kontatzen zaiguna? Zorionez, euskaldunok ez genuen koloniarik izan, eta, hortaz, errazagoa zaigu zenbaitek egindako sarraskiak espainiar koroaren ardurapean kokatzea. Errazagoa zaigu Julian Zulueta Amondo eta Manual Calvo gehiegi ez ikertzea. Errazagoa zaigu Elkanok Filipinetan hartutako hemezortzi esklaboak inauterietakohuladantzari gisa irudikatzea Getariako lehorreratzean.

Baina badakigu: bestearen akatsak ikusteko antiojo beharrik ez.


gerezi-hori

Gerezi hori

Maider Aldasoro

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 08 de Septiembre 2026
Al 22 de Noviembre 2026

foragers

Foragers

Jumana Manna

Artium (Gasteiz, Araba)

Desde el 17 de Septiembre 2026
Al 15 de Noviembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).