artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

bat bitan. Oharrak, zirriborroak, partiturak eta beste hainbat belarrirako idazkerak" Uholdeak programaren bosgarren edizioa aurkeztu dute

Nafarroako idazkera musikalaren tradizio historikoaren eta idazkera mota horrek beste diziplina artistiko batzuetan izan dituen eraginen zeharkako ikuspegia, martxoaren 1etik maiatzaren 25era Tafalla, Altsasu eta Agoitzeko herriak zeharkatuko ditu.

bat-bitan-oharrak-zirriborroak-partiturak-eta-beste-hainbat-belarrirako-idazkerak-uholdeak-programaren-bosgarren-edizioa-aurkeztu-dute

| 21 de Marzo 2024

"bat bitan. Oharrak, zirriborroak, partiturak eta beste hainbat belarrirako idazkerak" izenarekin gaur arratsaldeko 18etan Tafallako Kulturgunean aukeztu eta Altsasu zein Agoitzera lekualdatuko den erakusketaren bosgarren edizioa, Audiolab kolektiboaren parte den Xabier Erkiziak komisariatu du. Izenburuak adierazten duen bezala, edizio honek idazkera musikalaren edo partituraren idazketea hartzen du abiapuntutzat, praktika hau definizio zabalenean ulertuta, Nafarroako idazkera musikalaren tradizio historikoaren eta idazkera mota horrek beste diziplina artistiko batzuetan izan dituen eraginen zeharkako ikuspegia eskaintzeko.

Uholdeak Uharteko Arte Garaikideko Zentroak, Nafarroako Kutxa Fundazioak eta "La Caixa" Fundazioak bultzatutako Programa Innovaren laguntzarekin garatuko den erakusketa eta kuradoria programa da. Proiektuak, tokiko artisten lana ikusaraztea, Nafarroan artegintzako praktika sustatzea eta Nafarroako lurraldean zehar praktika artistiko garaikideak eskuragarri jartzea du helburu.

Horretarako, partituren partiturak egiteko ariketa honetan, Emilio Arrieta, Hilarión Eslava, José García Leoz, Agustín González Acilu, José Lainez, Joaquín Larregla, Fernando Remacha, Pablo Sarasate, Emiliana Zubeldia eta beste askoren lanak biltzen dira, Ramón Andrés, Elena Asins, Iñigo Astiz, Maddi Barber, Cabezafuego, Mikel Cabrerizo, Yolanda Campos Bergua, Aizpea de Atxa, Asier Gogortza, Carlos Irijalba, Jorge Oteiza eta Elvira Palazuelos Blancoen praktika artistikoetatik eratorritako materialekin batera.

Beraz, nagusiki, musikara bideratutako idazkera artistikoari eskainitako erakusketa baten aurrean gaude, artxiboko materiala (Erdi Arotik XX. mendera arte), eta artista eta konpositore nafarrek edo Nafarroan bizi direnek ekoitzitako obra berriak biltzen dituena.

Aldiberean, zuzeneko ekitaldien egitarau batekin osatuko da erakusketa. Bertan, Elisa Arteta, Ibai Gogortza, Uxue Lotero, Pr0t0c0lectiv0 eta Maite Vélaz artista eta taldeek erakusketak osatzen duen partituren bildumaren interpretazio askeak egingo dituzte. Azkenik, herri bakoitzeko kolektibo eta komunitate ezberdinei sormen-prozesu horiek hurbiltzea helburu duen bitartekaritza-programa bat ere izango du lagun egitasmo osoak.

Bitartekotza-programa, alde batetik, publiko orokorrarentzat da, eta, bestetik, Uharte Zentroko hezkuntza-taldeak dinamika espezifikoak prestatu ditu gizarte-bazterketa, osasun mentala, adimen-desgaitasuna zein Altsasu, Agoitz eta Tafallako ikastetxeekin lan egiteko.

Gainera, material didaktiko bat diseinatu da, ikasleentzat zein guztientzat balio duena. Erakusketan bertan dago erabilgarri eta bertan erabil daiteke, baina baita etxean edo eskoletan ere. Tresna didaktiko honek erakusketaren eduki eta ildo tematikoetara eta erakusketako lanetara hurbiltzeko proposamenak eskaintzen ditu, erabilera ugari ditu eta modu indibidualean edo partekatuan erabil daiteke.

Programa hau Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta "la Caixa" Fundazioaren Innova Programaren, Jorge Oteiza Fundazio Museoaren, Nafarroako Errege Artxibo Nagusia, UNAV-eko Artxibo Orokorraren, Euskarianaren, Eresbilen, Reina Sofía Arte Zentroaren Museo Nazionalaren, Diocesano Artxiboaren, Agoizko kultur etxea, Iortia Kultur Etxearen eta Tafallako Kulturgunearen laguntzari esker gauzatu da.

03.01 – 03.24 | Tafalla Kulturgunea | Tafalla

03.27 – 04.28 | IORTIA Kultur Gunea | Altsasu

05.03 – 05.25 | Agoizko Kultur Etxea | Agoitz

bat-bitan

Bat-bitan

Uholdeak 2024

Tafalla Kulturgunea (Tafalla, Nafarroa)

Desde el 01 de Marzo 2024
Al 24 de Marzo 2024


erretratu-intimoa

Erretratu intimoa

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

Desde el 05 de Junio 2025
Al 26 de Diciembre 2026

malpais

Malpaís

Borja Gomez

Narata gunea (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 20 de Octubre 2026
Al 07 de Noviembre 2026

sinbiotika

Sinbiotika

Txaro Marañon

Montehermoso Kulturunea (Gasteiz, Araba)

Desde el 25 de Septiembre 2026
Al 08 de Noviembre 2026

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 de Octubre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 de Octubre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 de Octubre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 de Octubre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 de Octubre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 de Octubre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).