artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Errealismoa eta generoa

Jende askok ezagutzen du Antonio Lopez artista. Estilo errealistan margotzen dituen Madril huts baten erretratuak nonahi ikus daitezke: posterretan, pelikuletan (El sol del membrillo, adibidez) zein liburuetako portadetan, eta noski, artistak egindako erakusketa mordoetan, besteak beste, 2011n Bilboko Arte Ederren Museoan ospatu zena.

errealismoa-eta-generoa
Isabel Quintanilla, Angurria, 1995, bilduma pribatua. Arg/ Galería Leandro Navarro

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 29 de Mayo 2024

Ez da hain ezaguna, ordea, Lopez estilo berean margotzen zuen talde bateko partaide zela, Madrilgo eskola gisa ezagutua. Isabel Quintanilla, estatuan eskaini zaion lehen atzera begirako erakusketa Thyssen museoan duen artista, talde horretan zebilen orobat. Biek elkarrekin ikasi zuten, Maria Moreno (Lopezen emaztea), Francisco Lopez eskultorea (Quintanillaren senarra) eta Amalia Avia pintorearekin batera. Guztiek estilo errealistan egiten zuten lan, teknika miresgarriaren bidez irudi izugarri errealistak lortuz. Gaietan dago haien arteko desberdintasuna: Antonio Lopezek hiri-paisaiak pintatzen zituen, eta Quintanillak, berriz, etxe barruko irudiak egin zituen batik bat.

Genero irakurketa bazter ezina da bi artisten lanean pentsatzeko orduan. Antonio Lopezek espazio publikoak irudikatzen ditu; Quintanillak, pribatuak eta intimoak. Lopezen lanean arkitektura da nagusi; Quintanillarenean, etxeko objektuak. Izan ere, duralex ur edalontzi bat da lan askoren protagonista, batzuetan lore batekin, besteetan urarekin soilik. Bere beste lan batek josteko makina irudikatzen du etxeko txoko batean; lanaAmari omenaldiadeitzen da eta emakumeen zein etxeko lanen genealogia irudikatzen du. Zoragarria da arkatzez egindako sukaldearen erretratua ere.

Generoa agertzen da erakusketa planteatzeko moduan ere, azken bi aretoetan Quintanillaren lanak ez baizik berarekin pintatzen zuten Maria Moreno eta Amalia Aviarenak erakusten direlako. Horrela, artista izaki bakarti eta inspiratu gisa aurkeztu beharrean, bere afektu sareak eta eragin artistikoak azpimarratzen dira. Aipagarria da, aldiz, Morenok behin bakarrik izan zuela gela bat senarraren erakusketa batean, hain zuzen, 2020an hil zenean, omenaldi gisa.

Azkenik, aitortzari dagokionez ere genero irakurketa egin beharra dago. Deigarriagoa zen erakusketako lan ia guztiak bilduma alemaniarretan daudela. Izan ere, Quintanillak zein Morenok arrakasta izan zuten Alemanian 1960ko hamarkadan Berlinen ospatu zen Madrilgo Eskolaren erakusketa baten ostean. Quintanilla 2017an hil zen eta Moreno 2020an, eta ez batak ez besteak ez zuten museo publiko batean atzera begirako erakusketarik gozatu. Thysseneko erakusketak argi utzi du kalitate teknikoa ez zela arazoa; beraz, galdetu behar dugu zergatik den hobeagoa bikain margotutako hiri bateko kale bat, bikain margotutako sukalde bat baino.


maider-aldasoro

Maider Aldasoro

Barriek zikloa

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 08 de Septiembre 2026
Al 22 de Noviembre 2026

mitologiak

Mitologiak

Bonnat Museoa (Baiona, Lapurdi)

Desde el 08 de Julio 2026
Al 09 de Noviembre 2026

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 18 de Septiembre 2026

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 de Septiembre 2026

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 10 de Septiembre 2026

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 10 de Septiembre 2026

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).